GEOGRAFIA

Asia. Ingurune fisikoa

Asia kontinente guztietan handiena da. Europarekin batera Eurasia izeneko lur masa handi bat osatzen du (3. gaia ikusi). Bere zabalera handiak sistema fisiko eta ekologikoen aniztasun handi bat egotea errazten du.

Erliebea

Asia kontinente konpaktu bat da, batezbesteko garaiera handikoa eta zeinetako kostetan tamaina handiko penintsulak sortzen dituzten sargune eta irtengunean asko daude, horien artean Arabiarra, Indiakoa, Indotxina, Korea eta Kamchatka.

Erliebearen ikuspegitik, ondoko unitate handiak bereizten dira:

 

Everest mendia.

  • Siberiar lautada: kontinentearen iparraldeko herena betetzen du. Gainazal lau handi bat da, bere ekialdeko erdian hainbat mendilerrok zeharkatzen dutelarik (Verjoiansk, Kolima)
  • Arabiar lautada: izen bereko ia lautada osoa betetzen du, zeinak, hala ere, bere hego mendebaldeko muturrean goragune garrantzitsuak dituen.
  • Txinako lautada: herrialde horretako gune populatu eta emankorrena da.
  • Indotxinako lautada.
  • Decaneko lautada: ia India osotik zabaltzen da eta alterazio gutxiko goi lautada bat da.
  • Erdialdeko Asiako Mendikateak: Turkia eta Kaukasotik Indiako iparraldera hedatzen dira eta gune lauak eta kontinenteko hego eta iparraldeko goi lautaden arteko banaketa moduan jokatzen dute.
  • Himalaiako mendilerroa: planeta osoko eskualderik garaiena da, eta bertan kokatzen da Everest mendia (8.848 m). Ikuspuntu orografikotik, Himalaia indiar penintsulak asiar kontinentearen barrualdera egiten duen mugimenduaren ondorio da.
  • Altaiko goi-lautada: Himalaiaren iparraldeko eskualde altua, Siberia mendi hauetatik eta Txinako lautadetatik banatzen du.

Klimak

Asiar klima hiru oinarrizko faktoreengatik eraginda dago: kontinentaltasun maila, ozeanoaren ekintza eta garaiera. Hauen arabera ondorengo eskualde klimatikoak bereiz daitezke:

  • Mendia: Turkiatik Indotxinaraino lerro banatzaile baten moduan hedatzen da. Eurite gutxi, elur moduan, orokorrean tenperatura hotzekin.
  • Basamortuko beroa: Arabiar penintsulako eta Persiar inguruko propioa. Klima lehorra, beroa egunean zehar eta hotza gabean zehar.
  • Basamortuko hotza eta estepak: erdialdeko Asiako eskualde zabal bat betetzen du. Kaspiar itsasotik Mongoliaraino. Klima lehorra, tenperatura baxuekin.
  • Kontinental hotza: kontinenteko iparraldeko heren guztitik hedatzen da, Japoniako iparraldeagoen dauden irlak barne. Prezipitazioak elur moduan.
  • Mediterranearra: Turkia, Siria eta Libanoko kostaldeko gune txiki bat betetzen du. Tenperatura leunak uda bero eta lehorrarekin.
  • Txinatar klima: Japoniako hegoaldea, Korea, Indiako iparraldea eta Txinako kostaldeko eskualdeak. Mediterranear klimaren berdina baina uda hezearekin.
  • Montzoi-klima: India, Indotxina eta Filipinetako tipikoa. Klima beroa montzoi garaian bere gehiengoa heltzen duten euri handiekin.
  • Ekuatoriala: Asiako hego ekialdeko irlen propioa. Klima bero eta euritsua urte osoan.

Ingurune naturalak

Lurraldeak okupazio maila altua duen arren, ekosistema batzuen laztasuna eta helezintasunak Asiak garrantzia handiko ekosistema zehatz batzuk egoera onean manten ditzan egin du. Kontinenteko ingurune natural garrantzitsuenak dira:

  • Basamortuak: bero edo hotzak, sarri, gune batzuetan larreak osatzen dituzten belarkaretara murriztutako landaredia eskasagatik ezaugarritzen dira.
  • Mendiak: bereziki garrantzitsuak Himalaiako eskualdean, baso itxiez estaliak bere hegal baxuenetan.
  • Taiga: siberiar eskualdeko propioa. Hotzari egokitutako konifera baso handiak.
  • Baso tropikala: bai montzoi-gunean eta bai ekuatorialean kokatzen da. Gaur egun Indiako eta Asiako hego ekialdeko irletako baso gehienak egurra lortzeko ebakiak izan dira edo landatzeko lur berriak sortzeko erreak.

Tibeteko goi lautadaren inguruko mendiak.

Baikal lakua

Baikal lakua (Siberia) ez da azalera handiena duenetako bat, baina planetako ur gezaren %20 du. 1.700 metro baino gehiagoko sakonera du.

 

Asiako mendi nagusiak

Everest: 8.848 m.

K2: 8.611 m.

Kânchenjunga: 8.586 m.

Lhotse: 8.501 m.

Makalu: 8.480 m.

 

Ibaiak

Asia, hidrografikoki hiru isurialdetan banatzen da.

Artikoa: Siberiako lautada zeharkatzen duten ibai luze eta emari handikoak: Obi, Yenisei, Lena.

Barekoa: zeharkatzen dituzten eskualdeentzako nekazaritza eta nabigaziorako baliabide garrantzitsua diren ibai luze eta emari handikoak: Yang-Tse- Kiang (5.800 Km), Hoang- Ho (4.845 Km), Amur (4.416 Km) eta Mekong (4.500 Km).

Indikoa: erlatiboki laburrak diren ibaiak, montzoi-eurien erregimen bat lagun dutelarik: Brahmaputra, Ganges, Indus.

Beste ibai batzuk: gune lehorrak zeharkatzen dituzte hala nola Pertsiar golkoan itsasoratzen diren Tigris eta Eufrates edo Syr Daria eta Amu Daria, Aral itsasora doazenak.