Asia. Ekonomia eta populazioa
Populazioa
Asia Lurreko kontinente populatuena da. 1999 urtean 3.604 milioi biztanleko estimazioarekin, Asiako herrialdeek lurreko populazioaren erdia baino gehiago kontzentratzen dute. Dena dela, pertsona kopuru izugarri handi horren banaketa oso irregularra da.
Bi herrialdek soilik, Txinak (58. gaia ikusi) eta Indiak (59. gaia ikusi), Asiako populazio osoaren bi heren biltzen dituzte, eta herrialde hauen barnean ere, biztanleak ibai haran handien inguruan kokatutako hiri guneetan pilatzen dira. Asiako beste populazio guztia irletan (Japonia, Indonesia, Filipinak, eta abar) eta Indotxinako penintsulan kokatzera jotzen du. Lurralde eta herrialde guzti hauetan gehiegizko hazkuntza demografikoa arazo larri bat bezala hartzen da.
Konparazioz, Asiako lurraldeen parte handiena betetzen duten Mongolia, Siberia, Himalaia, Txinako barrualdea, Pertsia eta Arabiar penintsula, ia hutsik daude.Desoreka ekonomikoak
Populazioa bezala, aberastasuna Asian modu irregularrean banatua dago:
- Asia Aberatsa, industria produkzio eta finantzetan oinarritua, Japon du buruan, "ekialdeko dragoia" (60. gaia ikusi), deitzen diren beste lurralde batzuk gertutik jarraitzen diotelarik, hala nola Singapur, Taiwan, eta Hego Korea. Kontinentearen beste muturrean, Israel ere nabarmentzen da bere aberastasun ekonomikoagatik. Asia aberatseko beste herrialde batzuk golko pertsiarreko petrolio ekoizleak dira (61. gaia ikusi), hala nola Kuwait, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Oman, Qatar eta Bahrain.
- Asia txiroa beste herrialde gehienek osatzen dute. Afganistan, Irak edo Kanbodia bezalako herrialde batzuk, amaigabeko gudek astinduak, planetako txiro eta atzeratuenen artean daude. Beste batzuk, India edo Txina moduan, baliabide handiak dituzte eta barne produktu gordin handia ere baina aberastasunaren banaketa txarrak txirotasun gune handien agerpena dakar berarekin, batez ere Indian.
Asia, beste kontinenteak ez bezala, kontraste mundu bat da. Irudietan, Indonesiako arroz laborantza tradizionala eta Fukushiman (Japon) zentral nuklear moderno bat.
Garapena eskuratzeko bide ezberdinak
Barietatea Asia definitzen duen ezaugarria dela ematen du. Kontinenteko nazio bakoitzak oparotasuna bilatzen du bide ezberdinetatik. Hona hemen garrantzitsuenetariko batzuk:
- Sozialismoa: ekonomiaren planifikazioa Asiako Estatu askotan ohikoa izan da, nahiz eta joera ideologiko nagusiaren arabera (maoista edo Txinaren aldekoa eta leninista edo sobietar aldekoa) ezberdintasun garrantzitsuak egon. Hasiera batean, herri sozialista batek ere ez du lortu garapen eta industrializazio maila handirik (Txinaren kasua alde batera utziz, zeinaren industria handia neurri batean zaharkitua eta etekin gutxikoa den), baina nazio hauek bere populazioaren beharrak asetzea lortu dute.
- Kapitalismoa: merkatuko ekonomia, industrializazio eta finantza jardueran oinarritua, Japoniak eta Asiako beste herrialde batzuk jarraitu duten bidea da. Prozesu honek eskulan asko duten herrialde txiki eta oso populatuetan emaitza onak eman ditu. Dena dela teknika kapitalisten aplikazioa ez diruri oso efikaza tradizioan oinarritutako Estatu handietan, India kasu.
- Baliabide energetikoak: Pertsiar Golkoko estatuek, hala nola erdialdeko Asiakoek, eta Indonesiak ere, bere ekonomia petrolio eta gas naturalaren ustiaketan oinarritzen dute. Aberastasunaren banaketa irregularra da. Golkoko herrialdeek errenta maila handiak aurkezten dituzte orokorrean, bitartean, errepublika sobietar ohiek oinordetza sobietarretik eratorritako arazo ekonomikoak dituzte, batez ere bere produkzio prozesu zaharkituen eta banaketa sare onenen gabeziagatik.
Jaiotzen kontrola
Asiako herrialde askorentzat, jaiotza tasaren kontrola eta familia planifikazioa nazioko beharretan bihurtu dira. Kontrol gabeko populazioaren hazkuntza (60. gaia ikusi), batez ere Txina eta Indian, miseria egoera larri bat ehunka milioi pertsonei zabaltzearekin mehatxatzen du; ondoriozko gatazka sozial eta eztanda belikoen arriskuarekin.
Asiako herrialde batzuetan garapen planen porrota
Gudek Irak edo Libano bezalako herrialdeetan lortutako bizitza maila onarekin bukatu dute. Lehena, zeinaren ekonomia petrolioan eta turismoaren garapen hasi berri batean oinarritzen zen, txirotasunera murriztua izan da Golkoko gudaren ostean. Libano, bere aldetik, "Mendebaldeko Suitza" bezala ezagutua zen bere finantza eta bankuen oparotasunari esker, indar ekonomiko guztia galdu du herrialdea 1975 eta 1991 bitartean suntsitu zuen guda zibilaren ostean.
