Japonia
Populazioa
Japonia lurreko herrialde populatuenetarikoa da, baina baita ere txikienetarikoa. Pilatze egoera handitzen da gutxienez Japoniako espazioaren erdia menditsua edo giza okupaziorako desegokia dela kontutan hartzen badugu. Horregatik artxipelagoko populazio gehiena hiri handietan bizi da, garaieran hasi behar direnak hazkuntza demografikoa xurgatu ahal izateko.
Ekonomia
Japon da gaur egun munduko bigarren potentzia ekonomikoa, bakarrik Estatu Batuak gainditzen duelarik. Bi herrialde hauek, Europako Batasunarekin batera, hiruki industrial, komertzial eta finantzario baten erpinak dira, zeinak XX. mendearen bukaeran mundu osoko jarduera ekonomia definitzen duena. Japoniako hiriburua, Tokio, planetako burtsa zentrorik garrantzitsuenetarikoa da, eta diru japoniarra yenak, abantailarekin lehiatzen du euro eta dolarrarekin.
Japoniar ekonomia oparoaren oinarriak ondokoak dira:
- Eskala handiko industrializazioa, sektore anitzenetara dedikatutako enpresekin eta garapen teknologikoaren aldeko apustu konstantea mantenduz.
- Kanpo merkataritza kapitalak lortzeko oinarri moduan. Japoniar produktuen salneurri abantailatsuek atzerriko merkatuetan sartzea erraztu dute.
- Finantza jarduera, bai barruan eta bai kanpoan ere.
Fujiyama mendia, Japoniako sinboloa.
Industria
Nipondar industria indartsua, zeinak gaur egun mundu guztian lehiatzen duen, hiru oinarrizko elementutan oinarritzen da:
- Eskulan oso langilearen ugaritasuna.
- Barne aurrezkia, inbertsiorako kapitalak izatea baimentzen duena.
- Garapen teknikoa, lehengaiak inportatu beharra murrizten duena.
Merkataritza
Jarduera komertzialak, bere garapen ekonomikoaren lehen garaietan, Japoniako hazkundearen hasiera determinatu zuen. Lehen japoniar industria erraz esporta zitezkeen kontsumorako ondasunen produkziora dedikatu zen. Honek industria berrietan eta azpiegitura egokietan inbertitzeko diru nahiko ekarri zuen.
Politika honen mantentzeak emaitza harrigarriak eman ditu. Ekonomiaren arlo batzuetan, hala nola automobilen produkzio eta salmenta, aitzinako Estatu Batuen feudoa, Japonek bere lehiakideak kanporatzera jotzen du.
Finantzak
Jarduera komertzial eta industrialarekiko paraleloki, Japonian banku eta finantza egitura indartsu bat garatu da, logikoa den moduan, enpresa japoniarren munduan zirkulatzen duen kapital fluxu izugarria bideratzeko gai dena.
Japoniako burtsak munduko garrantzitsuenen artean kokatzen dira eta beraien osasun egoerak munduko ekonomian eragiten du modu determinante batean. Aldi berean, Japoniak banku garrantzitsu eta bere finantza sistema babesten duen moneta indartsu bat, yena, ditu.
Lanaren sistematizazioa eta mekanizazioa Japoniar industriaren oinarrizko elementuak dira.
Japonia
Hiriburua: Tokio.
Populazioa (2002): 127.500.000 biz.
Azalera: 372.313 km2.
Dirua: yen.
Japonia: tradizioa eta modernotasuna
Japoniar estatuak teknologia aurreratuenak bizimodu tradizionalekin nahasten ditu. Punta-puntako enpresen alboan, tenplu xintoista edo budistak eraikitzen dira, herrialdeko erlijio zabalduenak. Nagusien irakaskuntzei errespetua eta aitzinako ohituren kontserbazioa ez dira oztopo bat aldi berean gehienetan mendebaldeko mundutik datozen bizi ohitura berriak eskuratzerako orduan.
Japonia: imitatzeko adibidea
Japoneko teknika industrial eta komertzialak Ekialde Urruneko hainbat herrialdeek imitatu dituzte emaitza oso onekin. Hau da Taiwan, Hego Korea edo Singapurren kasua.
