Txina
Populazioa
XX. mendearen bukaeran munduko bost biztanleetariko bat Txinako mugen barnean bizi da. Hori bai, populazio izugarri handi hau modu irregular batean banatzen da: gehiena hirietan eta kostaldetik hurbil dauden ibai-haran emankorretan bizi da, bitartean, barruko lur eremu zabalak, orokorrean basamortuak edo menditsuak, okupazio maila erlatiboki baxu bat dute.
Eraldaketa ekonomiko eta sozialak
1991n Sobietar Batasuna erori zenetik, Txina planetako azken Estatu sozialista moduan jarraitzen du. Dena dela, zailtasun ekonomikoek, populazioaren aldarrikapenek eta nazioarteko testuinguruak, Txinako agintari aldagaitzek herrialdea administratzeko orduan aldaketa baten beharra onartu dezaten egin dute.
Laurogeiko hamarkadaren erdialdetik, Txinak kapitalismorako eraldaketa prozesu geldo bat hasi du, baina bakarrik aspektu ekonomikoan, egitura politikoen balizko demokratizazio bat alde batera utziz.
Txinatar industria Ekialde Urrunekoen artean garrantzitsuenetarikoa da.
«Herrialde bat, bi sistema» lemak Hong-Kongeko kasuari egiten dio erreferentzia, britainiar kolonia ohi aberatsa. Txinari 1997 itzulia izan zen mendebaldeko izaera demokratikoa duen sistema ekonomiko eta politikoa errespetatzearen baldintzapean, zeina herrialde berean erregimen sozialista batekin elkarbizitzan dagoen.

Ekonomia
Txinak, Bigarren Mundu Gudaren bukaeratik lurraldea garatzera zuzendutako esfortzu industrial bat burutzen ari da. Emaitza desorekatu izan da. Industria astuna (altzairu, kimikoak) izugarri handitu bada ere, industria sektore txikiagoek, batura ekonomikoan garrantzia handikoak, ez dute garapen antzekoa eraman. Hau desoreka produktibo batean itzultzen da.
Bestalde, Txinak ez du azpiegitura sare egokirik batez ere garraioei dagokienean, honek herrialdeko eskualde askoren garapen ekonomikoa oztopatzen du. Kanpo merkataritzari dagokionez, bakarrik laurogeigarren hamarkadatik aurrera hasi zen Txina esportazioaz arduratzen, bere barne merkatuaren xurgatze gaitasun handia dela eta parte batean, baina baita ere bere produktuen nazioarteko lehiakortasun faltagatik.
Eskualdeak: hego ekialdea, hazkuntza ekonomikoko gunea
Txinako eskualdeko ezberdintasunak ez dira aspektu geografikoetara, erliebekoetara edo klimakoetara mugatzen; osagai humano, kultural eta ekonomikoetan eragiten dute ere. Orokorrean bi eskualde oinarrizko bereizten dira:
- Barrukaldea: herrialdeko parterik handiena betetzen du. Klima gogorra da orokorrean, Himalaiako mendietatik erdiko eta Iparraldeko basamortuetara. Populazioa erlatiboki eskasa da, komunikazioak txarrak eta ekonomia oso atzeratua dago. Hegoaldeko gunean, dena dela, emari handiko ibaien ugaritasuna nekazal produkziorako egokia da eta komunikazioak errazten ditu, beraz populazioa eta bizitza maila handiagoak dira.
- Kostaldea: bertan kokatzen dira hiri nagusiak, populazioaren parterik handiena eta ia industria guztia. Komunikazio hobeak dituen eta lur emankorrenak dauden gunea da ere. Arreta berezia merezi du hego ekialdeko eskualdeak zeienetan XX. mendearen azken hamarkadako hazkuntza ekonomikoa izugarria izan zen. Eskualde honetan kokatzen da Hong-Kong zeina Macaurekin batera Txinako Errepublika Popularrera gehitu diren estatutu ekonomiko bereziekin, zeintzuk sistema kapitalista mantentzen laguntzen dieten. Bi hiri hauetaz gain, gune honetan beste hiri garrantzitsu batzuk daude zeintzuetan txinatar autoritateek sistema kapitalistaren funtzionamendua konprobatzen duten eta laborategi ekonomiko antzeko bat osatzen duten.
Hong-Kong hiria.
Txina
Hiriburua: Pekin (Beijing).
Populazioa (2002): 1.294.400.000 biz.
Azalera: 9.596.961 km2.
Dirua: yuan.
Giza eskubideak Txinan
Txina Nazioarteko Amnistiaren urteroko txostenetan agertzen da giza eskubideak gutxien betetzen diren herrialde moduan. Preso politikoak, tratu txarrak eta gutxiengo etnikoei errepresioa dira Pekineko autoritateen kontra egindako salaketa batzuk.
Hong-Kong eta Macau
Txinako hego mendebaldeko muturreko bi hiriak, kolonia Britaniko eta portugaldar ohiak hurrenez hurren, txinatar subiranotasun pera pasako dira XX. mendea bukatu baino lehenago. Hong-Kong 1997n bueltatua izan zen, bitartean Portugalek Macau 1999n itzultzeko konpromisoa hartu zuen. Bi enklabe hauen garrantzia datu batek jartzen du agerian: Hong-Kong hiria, sei milioi biztanlerekin Txinako barne produktu gordinaren bosten bat produzitzen du.
