India
Populazioa
India, Txina ostean, lurreko bigarren herrialde populatuena da. Asiako beste estatu batzuek ez bezala, oraindik baserriko populazio portzentaia handia du, alde batetik industriaren garapen faltagatik. Dena dela, XX. mendeko azken hamarkadetan zehar hiri handietaranzko etengabeko migrazio fluxuak atzeman dira, batez ere New Delhi, Bombay, Kalkuta eta Madras.
Arraza ikuspuntutik, Indiak homogenotasun handia agertzen du (populazioaren gehiengoa indiarra da), baina hau ez da indiar lurraldean dagoen izugarrizko erlijio kopuru eta aniztasunean islatzen. Erlijio nagusia hinduismoa den arren, gutxiengo musulman garrantzitsu bat dago batez ere herrialdeko ipar eta mendebaldean. Aldi berean, budismoa oso praktikatua da iparraldeko eskualdeetan.
Baliabideak
Indiako nekazaritza eta abeltzaintzako aberastasun potentziala handia da. Dena dela, produkzio bideak zaharkituak daude eta uztek, orokorrean, errendimendu baxua dute, populazioa hornitzeko nahiko ez direlarik.
Baliabide mineralei dagokienez, orokorrean ugariak dira, nahiz eta ez den bat ere azpimarratu behar. Indiak aprobetxatu gabeko energia iturri potentzialak ditu, hidroelektrizitatea bezala. Petrolioa eta gas naturala ez dira nazioaren beharrak asetzeko nahiko eta horregatik inportaziora jo behar da.

Industrializazioa eta teknologia
Indiako errepublikak bere independentziatik, populazio txiroaren gaitzekin eta gosearekin bukatzeko enplegua eta aberastasun nahikoa sortuko lukeen industria propio bat sortzen saiatu da. Baina nahiz eta industria ugaria izan, produkzioa ez da lehiakorra merkatuetan. Hau hainbat faktoreren ondorio da:
- Langile eta enpresarien trebakuntza falta.
- Kalitate gutxiko lehengaiak.
- Produkzio teknika zaharkituak.
Azken puntu hau, etekin gutxiko edo zaharkitutako industria-teknikak, harrigarria da teknologia berrien ikerketa eta garapenari diru laguntza handiak dedikatzen dizkion herrialde batetan. Eremu hau etorkizunean indiar ekonomiarentzako diru iturri garrantzitsua izan daiteke.
Dena dela etorkizunari begira Indiak garapenari begira aurre egin behar izango dion arazo larri eta urgenteena, bere izugarrizko populazioarena da. Gainera hau urtean hamabost milioi pertsonetan hazten da nahiz eta gobernuek sustatutako jaiotzen kontrol neurriak egon (13. gaia ikusi). Hazkuntzarako joera hau eten ezean, Indiako garapen industrial osoa ezinezkoa izango da.
Arazo erlijiosoa
Indiak duen beste arazo larrienetariko bat erlijio-fanatismoarena da. Hinduak, musulmanak, sikhak, kristauak, budistak, lamak eta lurralde osoan ematen diren milaka sektek, espiritualtasun klima bat sortzetik urrun, banaketak eta gatazkak sortzea errazten dute, batez ere gutxiengo erlijioso garrantzitsuekin populatutako eskualdeetan.
Erlijioaren arazo latza India, gehiengoz hindua, eta Pakistan, gehiengoz musulmanaren, arteko gatazka isilduaren oinarrian dago, konflikto larria eta oraindik latzagoa kontutan izanik bi nazioek armategi nuklear handi bat dutela.
Indiako populazioaren parte handi bat baldintza larrietan bizirauten du, eskaletasunetik bizitzen.
India
Hiriburua: New Delhi.
Populazioa (2002):
1.041.100.000 biz.
Azalera: 3.287.590. km2.
Dirua: errupia.
Indiar azpikontinentea
Izen honekin ezagutzen da Asiako erdi-hegoaldeko eskualdea, populazio indiar baina erlijio eta ohitura ezberdinak dituzten nazio talde batek betetzen du. Hindustaneko penintsula, Indiaz gain, Pakistan, Bangladesh, Nepal eta Bhutanek betetzen dute ere.
