Asiako Hego-ekialdea
Ekialdeko Dragoiak: esportazio ekonomiak
Ekialde urruneko herrialde talde txiki bat, «Dragoiak» bezala ezagutuak, bere produktuen lehiakortasunari esker mundu osoko merkatu komertzialetan indarrez sartu da. Abantaila hau, dena dela ez da horrenbeste bere kalitatearen mailagatik baizik eta bere salneurri murritzengatik.
Herrialde hauek, Singapur, Taiwan, Hegoalde Korea edo Txinako Hong-Kong enklabea, ekonomia indartsu bat garatu dute japoniar ereduan (57. gaia ikusi) oinarriturik: produkzioak kanpo azokak ditu helburu moduan. Hau da esportazioa eta eskala handiko merkataritza, kapitalak azkartasunez lortzeko helburuarekin.
Modu honetan eskuratzen den dirua etengabeko hazkuntza industrialean berriz inbertitzen da, horrela industriak gutxika tamaina txikiko eta ertaineko enpresak gainditzen ditu eta industria handi batean sartzen doa.
Teknika honen emaitzak XX. mendeko azken hamarkadetan izugarria izan da eta sektore batzuetan, elektronikoa, automobilgintza edo jostailugintza bezala, ekialdetarrek negozioa dominatzera jotzen dute.
Indonesia
1998an Suhartoren diktadura bukatuta eta 2002an Ekialdeko Timorren independentziaren ostean, Indonesiak aurreko herrialdeen bide berbera jarrai dezake. Berrehun milioi biztanletako populazioa du eta baliabide natural handiak (petrolio eta mineralak).
Herrialdeak gas eta petrolio hobiak ditu, zeintzuen esplotazioak bere txirotasun egoera hobe dezala espero den.
Singapur.
Hazkuntza ekonomikoaren mugak
Dragoietaz gain, eskualdeko beste herrialde batzuk, hala nola Vietnam edo Thailandia, bere aurrekarien bide berdina jarraitzen saiatzen dira, Dena dela ekialde urrunaren hazkuntza industrial eta ekonomikoak muga batzuk izan ditzake, ondoko arrazoietatik eratorriak:
- Gain produkzioa, merkatuak saturatzera jotzen duena.
- Herrialde ezberdinen arteko konpetentzia bortitza.
- Aurrekoaren ondorioz, salneurrien erortzea.
- Produktuen kalitate txikia.
- Burtsen krisia Ekialdean (1997 eta 1998).
Asiako balore burtsa.
Gatazkak
Asiako ekialdeko muturraren garapena balazta lezakeen beste arazo handi bat barneko gatazkakortasun handia da, sarritan gudatan itzultzen dena, zeinak periodikoki eskualdea astintzen duen, batez ere Kanbodia eta Laos bezalako herrialdeak.
Egoera larriagoa da inguru menditsu eta oihantsuak lagunduta, gatazkek nazioko mugak gainditzen dituztenean eta bi Estatuen arteko guda ageriago edo ezkutukoagoa bihurtzen denean. Adibide argiena Vietnameko egoera da, birbateratzearen ondoren bere auzoko guztiekin intentsitate ezberdineko gatazkak izan dituen herrialdea.
Vietnam eta Kanbodiako gudek oraindik dituzte ageriko efektuak herrialde hauetako gizarteetan.
Bi Koreak
Koreako penintsula 1948tik bi errepublikatan banatua dago, Ipar Korea eta Hego Korea, zeintzuk eredu antagonikoak aurkezten dituzten.
Ipar Korea munduko erregimen komunista hermetikoena da eta ia-ia nazioarteko beste komunitate guztiarengandik isolatua bizi da. 1994n lehen monarkia komunistan hereditarioan bihurtu zen Kim Jong II-k bere aita Kim II Sung diktadorea jarraitzean.
Hego Korea, aurreko orrialdean adierazten zen bezala, garapen handiena duen herrialdeetariko bat da, azken hamarkadetako industrializazio azeleratuari esker.Vietnam
Hiriburua: Hanoi.
Populazioa (2002):
80.200.000 biz.
Azalera: 329.556 km2.
Dirua: dong.
Laos
Hiriburua: Vientian.
Populazioa (2002):
5.500.000 biz.
Azalera: 236.800 km2.
Dirua: kip berria.
Kanbodia
Hiriburua: Phnom Penh.
Populazioa (2002):
13.800.000 biz.
Azalera: 181.035 km2.
Dirua: riel.
Thailandia
Hiriburua: Bankok.
Populazioa (2002):
54.300.000 biz.
Azalera:514.000 km2.
Dirua: baht.
Malasia
Hiriburua: Kuala Lumpur.
Populazioa (2002):
23.000.000 biz.
Azalera: 329.749 km2.
Dirua: ringgit.
Indonesia
Hiriburua: Jakarta.
Populazioa (2002):
217.500.000 biz.
Azalera: 1.889.159 km2
Dirua: Indonesiako errupia.
Ekialdeko Timor
Hiriburua: Dili.
Populazioa (2002):
800.000 biz.
Azalera: 15.410 km2
Dirua: Amerikar dolarra.
Taiwan
Hiriburua: Taipei.
Populazioa (1997):
21.000.000 biz.
Azalera: 36.000 km2.
Dirua: Taiwaneko dolar berria.
Singapur
Hiriburua: singapur.
Populazioa (2002):
3.500.000 biz.
Azalera: 618 km2.
Dirua: Singapurreko dolar.
Asiako Hego Ekialdeko industria sektore nabarmenenak
·Ehunak eta oinetakoak.
· Mikroteknologia.
· Elektronika.
· Jostailuak.
Ipar Korea
Hiriburua: Pyongyang.
Populazioa (2002):
22.600.000 biz.
Azalera: 120.358 km2
Dirua: won.
Hego Korea
Hiriburua: Seul.
Populazioa (2002):
47.400.000 biz.
Azalera: 98.484 km2
Dirua: won.