Erdialdeko eta hego mendebaldeko Asia
Txipre
Irlatar estatu txiki hau osatzen duten bi komunitateak, grekoak eta turkiarrak, XIX. mendearen bukaeratik gatazkan daude: izan ere, Txipre 1983tik banatua dago, nahiz eta gizarte gatazkak hogei urte lehenago eztanda egin izan. Ekonomia nekazaritza eta turismoan oinarritzen da.
Ekialde Ertaina
Eskualde honek Asiako hego mendebaldea betetzen du, Mediterraneo eta Indo ibaiaren haranen artean, hala nola Arabiar Penintsula. Populazioaren gehiengoa musulmana da eta bertan daude Islamaren leku garrantzitsuenak: Meka eta Medina, Saudi Arabian kokatuak; Jerusalen Israelen eta Basora Iraken. Dena dela gutxiengo kristau garrantzitsuak ditu Siria, Irak eta batez ere Libanon. Ikuspegi etnikotik homogenotasun gutxiagokoa, lurraldea talde etniko eta hizkuntza talde ezberdinez populatua dago:
- Arabiarrak: gehiengo taldea, Arabiako penintsulan, Jordania, Siria, Libano eta Iraken nagusi da.
- Turkiarrak: Erdialdeko Asiatik etorriak, batez ere Turkian bizi dira.
- Kurdoak: ez dute estatu propiorik eta Turkia, Siria, Irak eta Iranen arteko mugen inguruan bizi dira.
- Irandarrak: Iranen batez ere, Islamaren bertsio xiita praktikatzen dute.
Eskualdeak garrantzia estrategiko izugarria du Pertsiar Golkoko eta Tigris eta Eufratesen erdiko haranaren petrolio aberastasun handiagatik. Honek azaltzen du inguru horretako herrialde batzuen errenta maila handia, zeinak nagusi diren sistema politikoen garapen sozial eskasarekin kontrastatzen duen: monarkia absolutuak, diktadurak, edo erregimen teokratikoak.
Israel
Palestinan ezarritako eta 1948an eratutako estatu hebrearra. Eskualdeko estatu garatu bakarra da nekazaritza, merkataritza eta industrian oinarritutako ekonomia oparo bati esker, hala nola Estatu Batuak ematen dion laguntza tekniko, militar eta ekonomikoari esker. 1967tik aurrera Zisjordania eta Gazako palestinar lurraldeak okupatzen ditu, zeinak inguruko populazio arabiarrarekin (palestinarrak) gatazka handiagotzera eraman duen.
Kibbutz bat, basetxe esperimental baten prototipoa, israeldar lurraldeari emaitza oso onak eman dizkiona.
Erdialdeko Asia
Afganistan eta Kazakhstan, Kirgizistan, Turkmenistan, Uzbekistan eta Tadjikistan sobietar errepublika ohiak hartzen ditu. Populazioaren gehiengoa musulmana da, baina Ekialde Ertainean bezala, aniztasun etniko nabaria dago:
- Iraniarrak: Afganistanen batez ere, erlijio musulmanekoak.
- Turkiarrak: beste herrialde guztietan nagusiak, Islama jarraitzen dute ere.
- Errusiarrak: herrialde guztietan Afganistanen izan ezik, gutxiengo eslaviar garrantzitsuak osatzen dituzte. Islamiar populaziotik argiki banatuak daude bai beraien mendebaldeko eta kristau kulturagatik bai dagozkien errepubliketan indar politiko garrantzitsua izateagatik.
Eskualdeak nazioarteko garrantzia txikia du bere isolamendu geografikoa dela eta, nahiz eta Kazakhstan bere azalera, populazio petrolio-baliabideengatik eta indar politikoagatik, eskualdeko potentzia garrantzitsu batean bihurtu den.

Ekialde Ertaina:
Asiako hego ekialdeko eskualdea seguruenik planeta osoko gunerik gatazkatsuena da. Horren ideia bat egiteko, nahikoa da XX. mendeko bigarren erdian emandako gatazka batzuk kontsideratzea, zeintzuetariko batzuk hurrengo milenioak heredatuko dituen.
Egoera hau larriagoa suertatzen da kontutan hartzen bada Israelek arma nuklearrak dituela eta inguruko beste herrialdeek armategi nuklear propioa eskuratu nahi dutela.
Golkoko guda
1990n Irak bere auzoko herrialdea, Kuwait, inbaditu zuen, zeinak Estatu Batuak zuzendutako nazioarteko koalizio bat izan zuen ondorio moduan, petrolio-emirerri txiki baina aberatsaren independentzia berrezartzeko. Hala ere, irakiar ejertzitoaren porrot azkarra eta Kuwait estatu subirano moduan berrezartzearekin ez zen Pertsiar golkoko gatazka bukatu. Izan ere irakiar lehendakariak ez zituen armategi irakiarrak deuseztatzeko helburua zuten Nazio Batuen inspekzioak onartzen.Gudaz zortzi urte geroago, Irak, aitzina munduko herrialde aberatsenetarikoa, krisi ekonomiko sakon batean aurkitzen zen nazioarteko blokeo ekonomikoaren ondorioz eta Estatu Batuen aldetik atake militar berriak pairatzen zituen. 2003an Irakeko Guda piztu zen zeinetan AEB eta Britainia Handiak Sadam Husseinen erregimen diktatoriala zapuzteko helburuarekin. Gatazkaren ostean, Irakek gerraoste latz bati egin behar izango dio aurre, borroka, blokeo eta diktadura urteek markatua.
Arabia eta Israel arteko gatazka
Israel estatuaren sorrera Palestinako potentzia kolonialaren (Erresuma Batua) inposaketa bat izan zen lurraldeko jatorrizko populazioarengain: palestinarrak, herri arabiar bat. Israelen mailaz mailako okupazioa mundu osotik zetozen judutarrez gatazka sorta bat ekarri zuen, ez soilik palestinarrekin baizik eta inguruko herrialde arabiarrekin (Sei Egunetako Guda, Yom-Kippur, e.a.). Israel, Estatu Batuen laguntzari esker, borroka guztiak irabaztea, bere mugak segurtatzea eta bere etsaiak arrastoan mantentzea lortu zuen. Dena dela, auzo-kidetasun txarreko politika horrek Israel, eraso militar baten aurrean etengabeko tentsioan bizi behar dela suposatzen du.
