GEOGRAFIA

Ozeania

Kontinente guztietatik txikiena, irla handi bat, Australia, tamaina txikiagoko beste irla bat, Ginea Berria, azalera txikiko artxipelago bat, Zeelanda Berria, ozeano Bare osoan zehar zabaltzen diren milaka irla txikiz osatua dago, batez ere bere hegoaldeko erdian. Irla hauetariko batzuk ur azpian gera litezke, berotze orokorraren (12. gaia ikusi) ondorioz itsaso mailaren handitze bat emango balitz.

Australia

Erresuma Batuak penitentziari kolonia bat bezala sortua, Australia munduko herrialde industrializatuenetariko eta bizitza maila hoberenetarikoa duen herrialdea izateraino garatu da.

Ekonomia

Lurraldearen parte gehiena basamortu eta estepek betetzen duten arren, australiar ekonomia hasiera batean nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritzen zen. Dena dela, meatzaritza izan zen, XIX. mendetik aurrera, kontinente-irlaren hazkuntza ekonomikoa markatu zuena. Australiak, urre, ikatz eta mineral estrategiko garrantzitsuen hobiak ditu, zeintzuen esplotazioak industria anitz eta moderno bat garatzeko kapital nahikoa askatu zuen. Gaur egun, Australiak produkzio metalurgiko, kimiko, aeronautiko eta automobilgintzako handia du, zeina gehien bat esportaziora dedikatzen den.

Populazioa

Australiako hazkuntza ekonomiko azkarrean eragin duen beste faktore garrantzitsu bat bere biztanleen lanerako gogoa eta prestakuntza maila ona da. Australiako gaur egungo populazioa batez ere anglosaxoia da, XVIII. eta XIX. mendeetan zehar irlara heldu ziren preso eta kolonoen oinordekoak. Lurraldeko jatorriko biztanleak, aborigenak, sistematikoki sarraskituak izan ziren eta biziraun zutenak jaioterrira desplazatuak izan ziren eta erreserbetan gordeak. Gaur egun, komunitate aborigenak bere eskubideak defendatzeagatik borrokatzen du.

Zeelanda Berria

Bere auzokide den Australia moduan Britainiar kolonia ohi bat da. Erliebe eta klima baldintzak, ordea, oso ezberdinak dira; izan ere Zeelanda Berriak lurralde malkartsuago eta klima emankorrago bat du kontinentaltasun eskasa eta ozeanoaren eragina dela eta.

Europar kolonizazioaren ostean, jatorriko biztanleak, maoriak, populazio anglosaxoia baino azkarrago hazten den gutxiengo batean bihurtu dira. Banaketaren ikuspuntutik, populazioaren %85 baino gehiago hirietan bizi da.

Ekonomikoki Zeelanda Berria Australiaren luzapen bat da, zeinarekin bere jarduera komertzial handiena burutzen duen. Zeelanda Berria batez ere abeltzaintza eta eratorritako industriatik bizi da.

Papua errituala.

Artxipelagoak

Ozeano Pazifikoa betetzen duten artxipelagoek, osotasunean, kontinentearen %11 besterik ez dute betetzen, nahiz eta populazioa ia osoaren herena izan. Ozeaniako artxipelagoak hiru eskualde handitan banatzen dira:

  • Melanesia: Ginea Berriko irla handia, Fiji, Salomon Uharteak, Bismarck, Hebrida Berriak, Kaledonia Berria, Louisiade, eta Almirantego Irlek osatzen dute.
  • Mikronesia: Karolinak, Marshal, Marianak, Gilbert eta Nauru irlek osatua beste batzuen artean.
  • Polinesia: itsas eskualde zabalena betetzen du: Hawaii, Cook, Tokelau, Gizartearen Uharteak, Markesak, Samoa, Toga eta Tuvalu, Gambier, Phoenix eta Line irlek osatzen dute.

Klima tropikala Ozeaniako irlentzako erakargarri turistiko nagusienetariko bat da.

Australia

Hiriburua: Canberra.

Populazioa (2002):
24.970.000 biz.

Azalera: 7.682.300 km2.

Dirua: Australiar dolarra.

 

Zeelanda Berria

Hiriburua: Wellington.

Populazioa (2002):
3.800.000 biz.

Azalera: 268.676 km2.

Dirua: Zeelanda Berriko dolar.

 

Papua Ginea Berria

Hiriburua: Port Moresby.

Populazioa (2002):
5.000.000 biz.

Azalera: 461.691 km2.

Dirua: kina.

 

Ozeania: lurralde independenteak eta koloniak

Herrialde independenteak:

Australia.

Zeelanda Berria.

Papua Ginea Berria.

Mikronesiako Estatu Federatuak.

Marshall Irlak.

Fiji.

Kiribati.

Palau.

Nauru.

Salomon Uharteak.

Tonga.

Tuvalu.

Vanuatu.

Samoa.

Koloniak:

Pitcairn (Erresuma Batua).

Kaledonia Berria, Wallis eta Futuna, Clipperton eta Frantziar Polinesia (Frantzia).

Guam, Midway, Samoa, Wake, Marianak, Marshall Irlak (EE.BB.).