Poloak
Ipar Poloa
Poloko ipar eskualdea batez ere ozeano zabal batek betetzen du, Glaziar Artikoa deitua. Bere azaleraren parterik handiena urte osoan zehar izoztuta mantentzen da.
Ozeano honetan artxipelago asko daude, amerikar kontinentearen luzapen bat suposatzen duten tamaina handiko irlek osatuak. Garrantzitsuena, batez ere bere tamainagatik Groenlandia da, Danimarkaren subiranotasun pean dagoen lurralde izoztu handi bat. Jarduera ekonomikoa ia nulua da, arrantza baliabideei dagokienean izan ezik, izan ere ozeano Artikoko ur nabigagarriek planetako arrain sarda garrantzitsuenetarikoak dituzte.
Populazioari dagokionez, eskasa da eta herri txikietan kontzentratzen da, batez ere Groenlandian. Artikoko jatorrizko biztanleak eskimalak dira, hotzera izugarri ondo adaptaturiko asiar arraza.
Antartika
Poloko hego eskualdea, kontinente izoztu handi batek betetzen du: Antartika. Jatorrizko populaziorik ez duen planetako lurralde bakarra da, izan ere, gaur egungo okupazioa minimoa da, lurralde osotik sakabanatutako ikerketa estazioetan ezarritako zientifiko batzuetara murrizten baita.
Nahiz eta seguruenik Antartika baliabideetan aberatsa izan, ez dago inongo esplotaziorik, Hitzarmen Antartikoari jarraituz, zeinak kontinente handia erreserba ekologiko batean bihurtu nahi duen. Dena dela, lurraldetasun aldarrikapenak daude, gaur egun etenak, hainbat herrialderen eskutik.

Bankisa
Bankisa, kasko izoztuen limitea osatzen du. Ez da muga iraunkor bat, izan ere, kasko polarren tamaina eta itxurak urtean zehar aldaketa nabariak izaten baititu, udan zehar azalera minimora helduz eta gehiengora neguan. Gainera bankisaren parte handi bat ez du bloke konpaktu batek osatzen, baizik eta loturik egotera heldu barik baina elkarren artean oso hurbil dauden ur izoztuko bloke erraldoiek osatutako masa batek.
Neguko limitea bankisa artikoan Asia eta Amerikako iparraldeko kostak arte heldu daiteke, nabigazioa ia guztiz oztopatuz, Hego poloan, bankisak ozeanoaren azalera zirkular handi bat betetzera heltzen da, Hegoaldeko Georgia irlen kostalderaino eta Hego Amerikatik hurbil egon arte.
Base bat Antartikan.
Ur gaineko izotzak
Bankisaren muga, etengabeko izotzen hausketa gunea da, batez ere udako garaietan. Emaitza ur gaineko izotz bloke erraldoien eraketa da, icebergak, hauek jitoan nabigatzen dute guztiz urtzen bukatzen duten arte.
Hego poloan ur gaineko izotzen mugak ez du sekula kontinenteetako kostarik heltzen baina ozeano Artikoan icebergak nabigaziorako arrisku bat suposatu dute historian zehar.
Hitzarmen Antartikoa
1959n Antartikaren ustiapenean eta ondorioz bere banaketan interesatutako herrialdeek hitzarmen hau sinatu zuten izoztutako kontinentea, erreserba biologiko babestu batean bihurtzeko lehen fase moduan. 1991n Madrilen sinatu zen Antartikoko Ingurunearen Babeserako Protokoloa, zeina 1998n sartu zen indarrean eta zeinaren bidez Antartika munduko erreserba biologiko eta zientifiko moduan ezartzen zen; edozein motatako ustiapen ekonomiko, kolonizazio edo jarduera militarretik at. Lurraldetasun aldarrikapenak ere behin betiko eten ziren.
Ontzi izotz-hausleak
Bere iparralderago, ozeano Artikoaren ertzetan, zeuden lurraldeak konkistatzeko sobietar ahaleginak, izotz flotatzaileen mehatxua gaindi zezakeen itsasoko komunikazio sistema baten garapena behar zuen. Ontzi izotz-hausleen sorrerak behar hau ase zuen.
Izotz-hausleak batez ere brankan kroskoa indarturik duten itsasontziak dira, gainera energia nuklearrez bultzatutako motor indartsu bat dute. Ontzi hauen kostu handia ezin da justifikatu itsas artikoetan zehar egindako merkantzia garraioaren balio txikia dela eta. Dena dela erabilgarritasun askoz handiagoa erakutsi dute gune polarretan misio zientifikoak burutzean.