Lurraren historia
- GRAFIKOA: Lurraren historia
- ANIMAZIOA: Fosilizazio-prozesua
- ANIMAZIOA: Izaki bizidunen sorrera
- TEST: Zer da zer?
- TEST: Gezi bidez lotu
- EXTRA: Dinosauroen sailkapen-taula beren egitura pelbikoaren arabera
Lurra orain dela 4.600 milioi urte baino gehiago sortu zen. Ordutik aurrera gure planetak etengabe aldatzen jarraitu du. Lurra Eguzki-sistemaren barruan dago. Bertan, kokapen pribilegiatua du, ura bere hiru egoera posibleetan (solido, likido eta gaseosoa) egoteko distantzia egoki batera baitago. Horri esker, historiaren une zehatz batean bizitzaren agerpena posible izan zen.
Orain dela 10.000 urte, unibertsoaren adina 300.000 urtekoa baino ez zenean (pertsona heldu baten bizitzan bi orduko epe baten baliokidea gutxi gorabehera) energia-leherketa indartsu bat gertatu zen, Big Bang izenekoa, eta kosmosa hedatzen hasi zen.
Leherketa horretatik hainbat galaxia sortzen hasi ziren. Horietako bat Esne Bidea izan genuen. Eguzkia, orain dela 4.650 milioi urte agertu zen espazioan, Esne Bidearen barruko tokiren batean. Ondoren, lehen izar-laino batetik Eguzki-sistema sortu zen, akrezio prozesu baten bitartez.
Lurra hauts kosmikoz eta gas desberdinez eginda zegoen. Grabitatearen eraginez, material horiek urtu eta masa gori bihurtu ziren, eta masa hori geruzetan berrantolatzen hasi zen. Geruza horiek barnealdetik kanporantz zihoazen, hau da, material lodienetatik arinenetara (adibidez ur-lurruna eta gasak). Hoztean, lurrazaleko materialak solidotu eta litosfera ozeanikoa osatu zuten, eta hainbat gas aireratu ziren, lehenengo atmosfera sortuz.
Lurraren aldiak
Denbora geologikoa milioika urtetan neurtzen da, horren azterketa errazagoa izan dadin. Planeta gisa sortu zenez geroztik Lurrak izan dituen epeei buruz hitz egiten denean, bi eon hartzen dira kontuan: Kanbriarraurrea eta Fanerozoikoa. Landaredian eta faunan gertatutako aldaketa garrantzitsuenak kontuan hartuz bereizten dira eonak.
Eonek honako ezaugarriak dituzte:
- Prekanbrikoa, 4.030 milioi urte iraun zuena, bereizten da gaur egun ezagutzen dugun planetaren egituraketa orduan gauzatu zelako. Epealdi honetan, atmosfera erreduktorea, zenbait mikroorganismorekin elkarreraginak zituena, nitrogenoz eta oxigenoz aberasteak lehen izaki bizidun eta itsas ornogabeak agertzea ekarri zuen. Eon hau hiru zatitan banatu ohi da: Hadikoa, Arkaikoa eta Proterozoikoa.
- Fanerozoikoa. Oraindik epealdi honetan aurkitzen gara eta hiru aro desberdin ere hartzen ditu (eon honen kasuan erak deitzen dira): Paleozoikoa, Mesozoikoa eta Zenozoikoa, hamaika periodo eta zazpi garai desberdinekin eta gertakizun garrantzitsuz beterik, adibidez, kontinenteen zatiketa, dinosauroen garaia edo lehen gizakien agerpena.
Lehen izaki bizidunen agerpena
Lurra geologikoki garatzen zen bitartean, azalean ere garrantzi handiko beste fenomeno bat agertzen ari zen: eboluzio biologikoa, hau da, izaki bizidun desberdinen garapena.
Antzinako Grezian izaki bizidunen agerpena berezko sorreraren bitartez azaltzen bazuten ere, XX. mendean arrakasta handiz proposatu zen "sorburuko zoparen" teoria. Honek lehen organismo biziduna Prekanbrikoko ozeanoetan sortu zela azaltzen du, orduko ozeanoek tenperatura altuak eta lehen molekula organikoak agertzeko baldintza egokiak zituztelako. Aipatutako molekulak elkartu egin ziren konposatu konplexuagoak sortzeko, zelula bakunak eratu arte. Lehen organismoa oinarrizko bakteria-mota bat izango zen, ziur aski.
Gaur egungo ornodun guztiak, hau da, arrain, urlehortar, hegazti, narrasti eta ugaztunak, duela 500 milioi urte baino gehiago periodo Ordoviziarreko itsasoetan bizi zen arrain primitibo batetik datoz. Baina ondorengoek azalera kolonizatzea ahal izan zutenean, jadanik Lurrak bazuen bere biztanleria: ginkgoak, haginak, koniferoak eta antzeko landareak.
Dinosauroak lurraren jabe zirenean
Dinosauro hitza grezieratik dator eta horren esanahia "musker beldurgarria" da. Horren arabera narrasti hauek izugarriak zirela suposatu behar dugu. Batzuk benetan erraldoiak ziren, 40 metroko luzera eta 80 tonako pisua izan zezaketen.
Dinosauroak Lurrean bizi izan ziren periodo Triasikoaren amaieratik Kretazikoa amaitu arte, 150 milioi urtetan zehar. Garai horretan gure planetan zegoen bizitza guztiaren jabeak izan ziren, orain dela 65 milioi urte desagertu ziren arte, oraindik egiaztatu ezin izan diren arrazoiengatik.
Dinosauroen aurreko zuzenak narrasti primitibo batzuk izan ziren, tekodontoak, Triasikoaren hasieran agertu zirenak. Tekodonto batzuk uretako eta urlehortar animalietan bilakatu ziren (benetako krokodilo edo iktiosaurio bihurtu ziren, uretako izaki erraldoiak); beste batzuk, pterosaurio izeneko narrasti hegalariak bihurtu ziren; eta batzuk, jarrera bipedoa aukeratu zuten (plateosaurioak). Narrasti hauen espezie batzuek dinosauro izan arte eboluzionatu zuten.
Iraganeko hondakinen interpretazioa
Bizitzaren garapeneko lehen faseei buruz daukagun informazio asko fosilak aztertuz lortu dugu. Horiek organismo primitiboen hondakinak dira, bai animalienak eta bai landareenak ere. Organismo horiek iraganeko aldi geologikoetan bizi ziren, eta jasan duten mineralizazio-prozesuari esker beren egitura organikoaren zati bat edota bere aztarnak kontserbatu egin dira.
Fosilak era askotakoak izan daitezke: anbarrean kontserbatutako intsektuak, dinosauro batek haitz batetan utzitako oinatzak, Australopitecus baten baraila, molusku baten maskor petrifikatua, baita Siberiako izotzean kontserbaturik aurkitu diren mamutak.
Orain arte aurkitutako fosilik zaharrenak uretako bakterioenak dira, 3.000 milioi urte baino gehiago dituztenak. Toki zehatz batean periodo geologiko batetako edo batzuetako fosil-kopuru handi bat agertzen denean, aztarnategi deitzen zaio.
Fosilizatzea izaki bizidun baten hondakinak mineralizatzen dituen prozesu bat da. Horrek esan nahi du transformazio kimiko baten bitartez substantzia ez-organikoek hildako organismoaren konposatu organikoak ordezkatzen dituztela molekulaz molekula. Fosilak aztertzen dituen zientzia Paleontologia da.
Eboluzioaren teoria
Kalkulatzen denez, Lurraren historia osoan bizi izan diren espezieen %1 bakarrik bizi dira egun bertan. Begi-bistakoa da egungo zenbait izaki bizidun antzinako beste batzuen antzekoak direla edo espezie batzuek zenbait antzekotasun dituztela beste batzuekin.
Jean Baptiste Lamarck biologoak jadanik eboluzioaren kontzeptua proposatu bazuen ere, Charles Darwin izan zen teoria hau garatu zuena. Lamarcken ustez, izaki bizidunak berezko indar batek mugitzen ditu, eta indar horri esker, ingurumen-baldintzei aurre egiteko borrokatzen dira. Halaber, Lamarckek zioenez, inguru horretarako moldaketak, baldin eta biztanleentzat onuragarriak baldin baziren, ondorengo belaunaldietara barreiatuko ziren.
Darwinek gaur egungo izaki bizidun guztiak arbaso gutxi batzuetatik zetozela adierazten zuen eta ondorioz, espezie desberdinen artean harreman estuak zeudela. Bost urtetan zehar Hego Amerikako Kostaldeetatik eta ozeano Pazifikoko uhartedietatik "HMS Beagle" ontzian egin zuen bidaia batean, Darwinek hautespen naturala eboluzio biologikoaren oinarria zela egiaztatzen zuten frogak bildu zituen. Bere behaketa eta esperientzietatik atera zituen ondorioak Espezieen jatorria izeneko liburu ospetsuan argitaratu zituen. Liburu hau kontsultatzea edozein naturalistak berez daukan betebehar bat da.
DARWINEN BIDAIA
Izaki bizidun guztiek arbaso komunak dituzte eta beren artean senidetasun-maila desberdina dute. Izaki bizidunen eraldaketa progresiboa da eboluzioa. Giza espeziearen kasuan, inguruan egon diren aldaketek, mutazioek eta hautespen naturalak primate-talde batzuk moldatu zituzten. Primate hauek pixkanaka aldatzen joan ziren hominido-katea agertu arte. Izan ere, gu gara kate horren azken maila.
Gizakiaren eboluzio-ildoa
Lurretik mugitzen zen lehen primatea Aegyptopitecus da. Lau hanketan ibiltzeko gai zen eta gaur egungo Egipton bizi zen (hortik bere izena) orain dela 30 milioi urte gutxi gorabehera, atmosfera-baldintzak oihanen desagerpena ekartzen ari zirenean, hain zuzen ere, bere habitat naturalarena.
Baina giza espeziaren arbaso zuzenak Ardipitecus ramidus izan ziren, hankabiko hominidoak, duela ia 4,5 milioi urte Afrikan agertu zirenak. Horiek Australopitecus bihurtu arte eboluzionatu zuten, eta azken honek, aldi berean, bi eboluzio-ildo desberdin eratu zituen: Parantropus eta Australopitecus africanus. Azken hau Afrikako kontinentearen barruan dagoen Rift haranean bizi izan zen orain dela 3,5 milioi urte, eta arrakastazko ildo honen amaiera gisa hominido-mota berri bat agertu zen: gure Homo generoa.
Homo habilis-en ondoren Homo ergaster etorri zen, eta ildo horri jarraiki, Homo antecesor agertu zen gero. Azken hau Afrikatik atera zenetik milioi bat urte baino ez da igaro, baina hominido horrek Europara heldu eta kontinentea kolonizatu zuen Pleistozenoan zehar, azkenean Homo neandertalensis eboluzionatu arte. Beste migrazio-bolada batek Homo sapiens kontinente horretatik planetako beste toki guztietara eraman zuen.
Dinosauroak
Egia esan, dinosauroak lehorrean bizi ziren narrastiak ziren, zutik zenbiltzaten, bi edo eta lau hanken gainean eta pelbi-egitura edo hegazti-egitura zuten, sailkapena ezaugarri honen arabera egin da.
Dinosauroen desagerpenari buruz dagoen teoria bat zera zeritzon, batek meteorito erraldoi bat Lurrean erori zela adierazten du, eta ondorioz, olatu izugarri bat, lurrikarak, sumendien erupzioak, dinosauroak eta planetan zeuden espezie bizi gehienak suntsitu zituen aldaketa klimatikoak eman zirelarik.
