GEOLOGIA

Glosarioa

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  • Akrezio
    Biratzen duten partikulen artean gertatzen diren talkek sortutako materia agregazio prozesua da, tamaina eta tenperatura handiagoko gorputzak sortzen dituena.
  • Astenosfera
    Lurreko mantuaren goiko eskualdea, erdi-jariakorra.
  • Bulkanismoa
    Barne materialen erupzioak dira, eta uharteak edo mendiak osatzen dituzte.
  • Dinosauroak
    Dinosauroak Lurrean bizi izan ziren periodo Triasikoaren amaieratik Kretazikoa amaitu arte, 150 milioi urtetan zehar.
  • Dortsal ozeanikoak
    Ozeanoen hondoan hedatzen den itsaspeko mendikatea.
  • Elektronvolta
    Volt bateko potentzial-diferentziak azeleratutako elektroiak lortzen duen energia zinetikoaren balioa adierazten duen unitatea. Honen ikurra eV da.
  • Elementuak
    Orain arte 109 elementu ezberdin aurkitu dira izadian; 92 jatorri naturalekoak dira eta beste 17ak metodo artifizialen bitartez lortu dira.
  • Energia
    Gorputzek lana ekoizteko duten gaitasunari deitzen zaio energia. Lan hori modu askotara ager daiteke: berotasuna, higidura...
  • Erreduktore
    Erreduktore izaera duen elementua, erreakzio kimiko batean elektroiak ematen dituena da. Oxidatzailea bada, orduan, erreakzioa ematen denean elektroiak irabaziko ditu. Atmosferan dagoen oxigenoak, oraindik ere gordetzen duen izaera oxidatzailea egilesten dio.
  • Erregaiak
    Erre ahal den edozein elementu; gasolina, alkohola edo egurra, esaterako.
  • Fusioa
    Bi hidrogeno atomo elkartzean sortzen den erreakzio nuklearra da. Fenomeno horrek helio atomo bat ekoizten du, eta energia kantitate handia askatzen da.
  • Glaziazioa
    Aro geologiko hartan, tenperaturaren jaitsiera nabarmena zela eta, izotzaren bolumena izugarri handitu zen Lurrean. Espezie batzuek ezin izan zuten aro hartan bizirik iraun.
  • Granitoa eta basaltoa
    Basaltoa eta granitoa dira lurrazalean ugarien aurkitzen diren harri magmatikoak.
  • Hausturak
    Lurrazalak malgutasun txikia duen lekuan sortzen diren etenak. Horren ondorioz, arrailak sortzen dira.
  • Inertzia
    Inertzia objektu batek geldirik mantendu edo zuzen eta abiadura berdinaz mugitzen jarraitzeko duen joera da. Inertzia masaren definizio berri bat dela esan daiteke.
  • Joule
    Puntu batean 1 newton-eko indarra aplikatzean, indar horren norabidean puntua metro bat desplazatzean egiten den lanaren baliokidea den unitatea. Joulearen ikurra J da.
  • Kilowat-ordua
    Kilowat bateko potentzi sistema batek ordu batean egiten duen lana adierazten duen unitatea. Honen ikurra kWh da.
  • Klima
    Lurreko azaleraren eremu zehatz baten ezaugarri diren baldintza atmosferikoen multzoa. Lurraren altitudeak, latitudeak (ekuatoretik gertuago edo urrunago egotea), tenperaturak eta jasotako ur kopuruak klima motak zehazten dituzte.
  • Kretazeoa
    Mesozoikoaren azken aroa, denboraren eboluzio-eskalaren barruan, geologian.
  • Nahasteak
    Gutxienez bi osagaik osatutako konbinazio fisikoa, osagai hauek proportzio finko edo zehatzik ez badute. Nahaste batetan, osagai bakoitzaren propietate fisiko eta kimikoak ez dira inola ere aldatzen. Osagai hauek metodo fisikoen bitartez banandu daitezke.
  • Neutroiak
    Elektrikoki neutroa den eta protoiaren antzeko masa duen oinarrizko partikula. Atomo guztiek, hidrogeno arruntenak izan ezik neutroiak dituzte nukleoan. Neutroiek protoiekin batera atomoen nukleoa osatzen dute.
  • Nukleoa
    Atomoaren erdiko gunea, karga elektriko positiboa eta atomoaren masaren zati handiena duena.
  • Orografia
    Mendien deskripzioa aztertzen duen geografiaren atala. Hedaduraz, eskualde edo herrialde bateko mendi multzoa.
  • Plaka tektonikoak
    Lurraren azala plaka tektoniko izenaz ezagunak diren zatietan banaturik dago. Plaka horiek itsasoaren mailatik gora dauden lekuetan, kontinenteak eta uharteak sortzen dira.
  • Planeta
    Berezko argirik ez duen zeruko gorputz solidoa, izar baten inguruan biraka dabilena; Eguzkia orbitatzen dutenetako bakoitza bereziki.
  • Presa
    Orokorrean, horrela esaten zaio ibai, erreka edo kanal batean zehar eraikitzen den horma lodiari. Ura ibilgutik kanpo biltzeko eraikitzen da. Presari esker, ura atxikita geratzen da eta lurrak ureztatzeko, hiritarrak hornitzeko edo energia sortzeko erabil daiteke.
  • Subdukzio-eremua
    Bi plakek elkar jo eta dentsitate desberdina dutenez bata bestearen gainean jartzen denean sortzen da; dentsitate txikiena duena bestearen gainean gelditzen da.
  • Tolesturak
    Lurrazal malguan, plaken presioaren ondorioz eragindako goratzeak edo hondoratzeak.
  • Ura
    Ura dugu gure planetan konposaturik ugariena (1.400 milioi km3), nahiz ur geza %1 baino gutxiago bakarrik aurki dezakegun. Ia ur guztia (%97) itsaso eta ozeanoetan dago.
  • Watta
    Segundo batean joule bat xahutzearen baliokidea den unitatea da. Honen ikurra W da.