GIZARTE ZIENTZIAK

Teknologia berriak eta menpekotasuna nerabezaroan

Teknologia berriak aurrerakuntza handia suposatzen dute eta ondorio onuragarriak eta abantailazkoak dakartzate lanean, eremu akademikoan, kulturalki, aisialdian… Teknologia berri hauen erabilpenak ez du inplikatu behar harreman pertsonal eta zuzenagoen erabileraren alboratzea, ezta teknologia hauen gehiegizko erabilera. Bertutea, beti bezala, neurrian dago. Ez dute era batean ordezkatu behar pertsonen bilera, hau da: norbere buruarekin (irakurketa, musika entzun edo egitea…), familiarekin (komunikazioa…), lagunekin (kirola, dibertsioa…). Teknologia berriak ez dira mendekotasunaren ondorioak sortzen dituztenak; jeneralean, mendekotasunean erortzen dira aurretik arazoren bat zuten pertsonak.

Objektu edo sustantzia baten erabilera egiten duen pertsonaren erantzukizuna da, erabilera modu ez egokian egin izana. Baina, nerabeek bizi duten etapa kontuan izanda, gurasoen, hezitzaileen, politikarien eta gizartearen erantzukizuna da ahal diren baliabideak jartzea, ahal den neurrian teknologia berrien erabilera ez egokiak ondorio ezezkorrak ekar ditzaketena ekiditeko eta aldi berean piztu eta bultzatu teknologia berri hauek dituzten abantailak:

- AFIZIOAREN eta ADIKZIOAREN inguruko informazioa eman
- Teknologia berriak HERRAMIENTA-TRESNA gisa erakutsi, zeintzuk ez diguten galaraziko beste ekintza batzuen egitea.

Teknologia berri hauetan (internet, telefono mugikorrak, bideojokoak…) aterpe, babesleku, gordeleku bat aurkitzen dute, hauetan, beraien arazo emozional edo familiarrengatik urruntzen dira.

- Gehiegizko erabilerak bideratzen du mendekotasunezko harremana finkatzea.

- Jarrera errepikakorrak dira, zeintzuk lehenengo fase batetan atsegingarriak dira, baina gero kontrol ezinak gertatzen dira.

- Normalean, mendekotasun jarrerapean erantzuna eman behar zaien arazo sakonagoak egon ohi dira. Gehienetan giza-harremanekin, segurtasun gabeziarekin, autoestima baxuarekin erlazionaturik.

- Errealitatea distortsionatu dezakete eta “ni idealean” bilakatu.

- Teknologia berriek potentzial hezitzailea eta komunikakor itzela dute, baina arriskuak ere bai.

- Teknologia berri hauen mendekotasunari adizio psikologikoa edo drogarik gabeko adizio deitu ohi zaie.

- Hauek guztiek duten alde ezezkorra: zentzumenak galtzen dira harreman birtual hauetan, harreman presentzialetan usaiak, ahotsak, begiradak, hizketan txanda errespetatzea… gertatzen da. Urteen buruan ere, hizkuntzaren hondatzea gertatzen dela ikusi da.

- Teknologia berri hauek eskatzen dute: eguneko momentu orotan kontaktagai egotea, aldez aurretik geratzearen konpromisoaren desagertzea, puntualitatea balore bezala desagertzea…Eta azken neurri bezala giza harreman zuzenen gutxitzearen ondorioz, bakardadea eta indibidualismoa ekarri ditzakete.

- Aurre ikusitako abantaila nagusi bat izan ohi da pertsona anitzekin harremanak lortzea, baina luzaroan, harremana objektu baten bitartez egiten delarik, objektu honen ezak kontra egiten du harreman hauen segidan. Bestearekin aurrez aurre egon beharrak errekurtso pertsonalak garatzen ditu, eta honen bitartez ezagutzen du norberak bere burua eta garatzen doa, heldutasuna lortzen. Harremanetarako objektuak erabiltzen direlarik garapen egokia eta heldutasuna lortzen zailagoa gertatzen da.

Bukatzeko, guzti honen prebentzio gisa egin dezakeguna da: adizioen garapenaren posibilitateaz ohartarazi eta kontzientziazioaz eta erabilera egokiaren eredu batzuen ezarpena.

Zer iruditzen zaizu mendekotasun mota hau?

Nork: Olatz Elizondo Cuñado.2008/05/30 14:35:33.282 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.