Agente ekonomikoak Herrialde baten ekonomian nolabaiteko rola duten erakunde, elkarte edo taldea. Lehenengoa, familiak edo etxeko ekonomiak; bigarrena, enpresak, eta hirugarrena, Administrazioa edo sektore publikoa.
Albiste agentziak Enpresa-mota honek informazioa bilatu eta hainbat formatutan lantzen du (idazkia, argazkia, ikus-entzunezkoa). Ondoren hedabideetara zabaltzen du (aurretik harpidetza eginda). Albiste-agentziek hedabideei lana aurrezten diete, baita garrantzi gutxiko albisteez arduratu ere.
Aldagaia Laginketa baten ezaugarria edo iker daitekeen aldea da.
Antzinako Erregimena Frantziar iraultzaren aurretik Europan indarrean dagoen gobernu-sistema.Sistema hau izaera absolutuzko monarkian oinarritzen zen, jainkotiar jatorri suposatuan oinarriturikoa.
Aro Modernoa Historiaren zati bat da, XV. mende bukaeratik (Konstantinopla turkiarren esku erori zeneko unea) XVIII. mende bukaera artekoa (Frantziako Iraultza).
Audimetroak Irrati edo telebistari akoplatzen zaion gailu elektronikoa da; zenbat denboratan erabili den eta egunean zein kanal ikusi diren neurtzen du. Honela, ikus-entzuleen kopurua jakingo dugu.
Baliabideak Lurra, kapitala eta lana dira errentak sorrarazteko beharrezko baliabideak. "Lurra" baliabide naturalak dira; "kapitala", beste ondasun batzuk ekoizteko erabiltzen diren ondasunak; "lana", pertsonen edozein jarduera, fisikoa edo intelektuala, errentak sorrarazten dituena.
Barne Produktu Gordina Herrialde batek denboraldi batean (urtebetean oro har) izandako osoko produkzioa jasotzen du BPGk. Urtean zehar herrialde horretan ekoiztu diren amaierako ondasun eta zerbitzuen balioa adierazten du.
Bizi itxaropena Heriotza adinen batezbestekoa da, eta hau lortzeko heriotza adin guztiak batu eta horren emaitza heriotza kopuruaz zatitu behar da. Europan, 81,4 urtekoa da emakumeentzat eta 75,3 urtekoa gizonentzat.
Burgesia Hitzaren jatorria "burgu" hitza da, izen hori eman baitzieten merkatal trukeak garatzen hasi ziren lehen hiri multzoei. Klase sozial hori hirietako merkataritzaren eta industriaren babespean sortu zen.
COMECON Europako herrialde komunistek eta Asiako lau herrialderen (Txina, Ipar Korea, Ipar Vietnam eta Mongolia) integrazio ekonomikoa.
Datu agregatuak Multzo edo talde baten zati diren jarduera eta kontzeptu homogeneoen martxa neurtuz lortzen den informazioa. Herrialde bateko agregatuek herrialdeko ekonomiaren magnitudeak dakartzate.
Demografia Biztanlerien osagaiak eta bilakaera aztertzen dituen zientzia.
Doktrina Pertsona edo talde batek defendatzen duen erlijio-iritzi edo ideien multzoa.
EEE Erromako tratatuaren ondoren 1957ab sortu zen, Europako Elkarte Ekonomikoa. Lehenengo partaideak Frantzia, Italia, Alemania, Holanda, Belgika eta Luxenburgo izan ziren. 1973an Danimarka, Erresuma Batua eta Irlanda ere gehitu ziren, 1981ean Grezia eta 1986an Portugal eta Espainia.
Elkartasun organikoa Emile Durkheim frantziar soziologoak sortutako hitza da (1858-1917). Sariak elkarraldatuz gizarte sistema konplexuan gauzatzen den elkarte motari buruz ari da. Horrela, gizarteko kideak lan edo funtzio zehatzetan espezializatzen dira eta elkarrenganako beharra dela eta, taldea bateratua mantentzen da.
Errentak Pertsonek, enpresek edo herrialdeek lanagatik edo ekoizpen-faktoreen jabetzagatik jasotzen dituzten diru-sarrerak.
Ezkontza tasa Ezkontza-tasa gordina Euskal Herrian (ezkontza-kopurua 1.000 biztanleko), 4,81ekoa da.
Fonotekak Diskoak, zinta magnetofonikoak, CDak eta mota guztietako artxibo soinudunak oroimen historikoa gordetzen laguntzen diguten lekukotza-agiriak dira.
Gizarte Segurantza Gizarte-segurantza, langileak babestuko dituen aseguruen talde-sistema da, hala nola gaixotasun, istripu edota ustekabeko baliabidea gabezien kontra. Herri bateko soldatapeko guztien bitartez finantzatzen da. Horrela, pertsona orok izango du hainbat zerbitzuen onurak jasotzeko eskubidea.
Globalizazioa Honakoak errazten dituen planetaren arteko harremanak definitzeko erabilitako terminoa: aurrerapen teknologikoak (internet), komunikabide globalak (CNN) eta kapitalen nazioarteko mugimendu askea (baloreen burtsa). Aurrerapen horiek edozein gairi buruzko eta, planetako edozein lekutatik, berehalako informazioa lortzeko aukera erraztu dute; estatuen arteko harreman politikoetan eragina izan dute, baita nazioarteko merkataritzan eta herrien arteko truke sozialetan eta kulturaletan ere.
Herri globala Hala ere, kritikoen ustez "herri global" hau herrialde aberatsei bakarrik egiten die mesede, eta baliabide gutxien dutenek, berriz, honen ondorio negatiboak besterik ez dute jasotzen.
Hipotesia Fenomeno baten behin-behineko azalpena edo fenomenoa zuzentzen duen legearen behin-behineko adierazpena.
Ideologia Gizabanako baten, talde baten edo garai baten ideia-nagusien multzoa eta bere politika, filosofia edo erlijio pentsaeraren ezaugarriak.
Inflazioa Prezioen maila orokorra etengabe igotzea.
Inkestaren unibertsoa Inkesta bat egiteko baldintza jakin batzuk betetzen dituen populazioaren zatia edo portzentaia. Adibidez: '30 urte baino gutxiago dituzten eta langabezian dauden emakumeak'.
Izatezko bikoteak Ezkondu gabe elkarrekin bizi diren bikote haien legezko hutsunea bete nahi duen hitza.
Jaiotza- eta heriotza-tasak Jaiotza-tasa urteroko jaiotze kopurua adierazten du mila biztanle bakoitzeko. Hau kalkulatzeko jaiotze kopurua guztizko biztanleriaz zatitu eta horren emaitza milaz biderkatu behar da. Heriotza-tasa lortzeko sistema bera erabiltzen da.
Komertzial-etekin tartea Salgaiaren kostuaren eta merkatuan hartzen duen azkeneko salneurriaren arteko ezberdintasuna da.
Komunikabideak Igorleak eta hartzaileak berdina duten kode baten bidez seinaleak igortzea da. Komunikabideak definizio honetan oinarritzen dira. Komunikazioa egon ahal izateko funtsezkoa da igorle eta hartzaileak duten kode hori berdina izatea; prentsan kodea letra imprimatua da, irratian ahotsa eta soinua, eta telebistan irudia.
Kontseilu Legegile Bi ziren: Adineko Gizonen Kontseilua eta Bostehunen kontseilua. Azken honek, berroigeita hamar pertsonetako zerrenda bat proposatzen zuen; horien artean, Adineko Gizonen Kontseiluak, Direktorioa edo Estatuaren Kontseilu Exekutiboa osatzen zuten bost partaideak aukeratzen zituen.
Lagina Biztanleriaren azpimultzo adierazgarria da. lagina osatuko duenaren hautaketa modu ausazkoan (ausaz) egin daiteke, edo baita ikertutako biztanleriaren ezaugarri guztiak bertan sartzen direla ikusiz (adina, geografi-banaketa, sexua...). Unibertsoaren zati bat da, inkestan unibertso osoaren ordezkari izango dena, adibidez: "langabezian dauden 1.000 espainiar emakumezko, 30 urtetik beherakoak".
Laugarren boterea Prentsari izen hori ematen zaio, edozein gairi buruz iritzia sor dezakeelako, eta eragina duelako eremu guztietan, baita botere publiko demokratikoetan ere.Edmund Burke filosofo eta estadistak (1729-1797) erabili zuen lehenengoz izen hau kazetariez mintzatzeko.
Lehiakortasuna Eskaintza gehiegi egoteagatik edo errentagarritasuna galtzeagatik ingurua geroz eta konplexuagoa denean enpresa batek etengabe zailtasunak gainditzeko duen gaitasuna da.
Makroekonomia Enplegu globala, errenta nazionala, kontsumoa, eskaintza eta eskaria, herrialde edo eskualde bateko prezioen batez besteko balioa aztertzen dituen ekonomi zientziaren atala da. Kategori hauek aztertzen ditu elkarrekin nola funtzionatzen duten ulertzeko.
Matrilokala Familia mota honetan ezkontideak emaztearen gurasoen etxean ezartzen dira.
NATO Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea (North Atlantic Treaty Organization). 1949an sortu zuten AEBek, Britainia Handiak, Frantziak, Italiak, Holandak, Belgikak, Luxemburgek, Norvegiak, Danimarkak, Portugalek, Islandiak eta Kanadak. Armada komuna dute, eta horko komandantzia Estatu Batuetako militar batek du. Kideren baten aurka eginez gero, elkarri lagunduko liokete eta elkarlanean aritzen dira prestaketa militarrean, armak ekoizten eta plan estrategikoetan.
NBE Nazio Batuen Erakundea. Helburu hauek ditu: Nazioarteko bakea eta segurtasuna bermatzea, herrien independentzia errespetatzea, nazioarteko gatazkak erregulatzea eta giza eskubideak errespetatzea. Egoitza nagusia New Yorken dago, eta Batzorde Nagusia, Segurtasun Kontseilua, Kontseilu Ekonomikoa eta Gizarte Kontseilua, Nazioarteko Justizi Auzitegia eta Idazkaritza ditu.
Nazioen Elkartea 1920an sortutako nazioarteko erakundea. Genevan (Suitzan) zuen egoitza, eta estatu kideetako bakea eta segurtasuna bermatzea, desarme orokorra lortzea eta nazioarteko gatazkak arbitratzea zen bere helburua. 1946an desegin zen.
Neolokala Familia mota honetan ezkontideak bere etxean ezartzen dira.
Oinarrizko taldea Gure lehen harremanak bizitzen ditugun taldea. Bertan harreman pertsonalak ezartzen dira, gizabanakoa bera baita helburua. Adibidez, familia edo lagun-taldea.
Ongizate-ekonomia Hazkunde ekonomikoa eta biztanle guztien bizi-kalitatea eta laguntza-maila uztartzen eta bateratzen dituen ekonomia-eredua dugu. Estatuak hainbat zerbitzu eta laguntza eskaintzen dizkie bere herritarrei, gizarte-ongizatea bermatzeko helburuz, baliabiderik ez dutenei ere horiek eskura jarriz.
Pareko taldeak Berdinen talde bezala ere ezagutzen dena, zeinekin ezaugarri berdinak banatzen baititugu (belaunaldi, lanbide etab. berdinak).
Patrilokala Familia mota honetan ezkontideak senarraren gurasoen etxean ezartzen dira.
Patrizio Erromako familia fundatzaileen kideak. Eragin handia zuten.
Poligamia Gizonezkoari emazte anistasuna izateko aukera eskaintzen dion familiarteko erregimena.
Politeista Jainko bati baino gehiagori kultua ematen dien erlijioa da politeista.
Politeista Jainko bati baino gehiagori kultua ematen dien erlijioa da politeista.
Prentsa-oharrak Erakundeek, enpresek, pertsona ospetsuek igortzen duten agiria da (beren edo prentsa-agenteen bitartez). Agiri horretan gertaera baten berri ematen diete egunkariei, haien arreta bereganatzeko edo gertatutakoari buruzko ikuspegia emateko. Prentsa-oharra sintetikoa eta laburra izan ohi da.
Presidentzialista Demokraziazko forma, non lehendakaria botere legegilearengatik independentea izateagatik, hiritarrek zuzenean aukeratzen dute. Estatu Batuetako sistema adibidea da.
Segurtasun Kontseilua 15 estatu kidek osatzen dute; bost kide iraunkorrak dira eta hamalau bi urtetik behin izaten dira (horiek gainerako estatu kideen artean aukeratzen dira, txandaka). Kontseiluan kide iraunkorrak diren herrialdeek (AEB, Errusia, Txina, Britainia Handia eta Frantzia) beto eskubidea dute. Horrek, herrialde horietako bakoitzari eskubidea ematen dio kontseiluak har dezakeen edozein erabaki geldiarazteko.
Sufragio unibertsala Ekintza honen bitartez, hiritar guztiek beren iritzia espresatzen dute bozketa batean. Bozketarako hainbat baldintza (ekonomikoak, sexuzkoak, etab.) ezartzen dituen errolda-sufragioaren aurrean, sufragio unibertsala pertsona guztiengana hedatzen da, bereizketarik gabe, behin adinez nagusia izatera iristean.
Wall Streeteko burtsak izandako apurketa 1925 eta 1929 artean espekulazioa zen nagusi Wall Streeteko burtsan. Baloreak igotzen ari ziren eta akziodun txikiena ere zorretan sartzen zen, etekinak berehalakoak izango zirela uste baitzuten. Baina 1929ko urrian herrialdeko egoera ekonomikoagatik zegoen ziurgabetasuna zela eta, burtsan zuten dirua kentzen hasi ziren banketxeak, horrek izutu egin zituen inbertitzaileak eta beren tituluak pilaka saldu zituzten.
Zahartze aktibo Bizitza osoan zehar ongizate fisikoa, gizartekoa eta mentalaren aukerak hobetzeko prozesua, zahartzaroko bizitza osasuntsurako esperantza, ekoizpena eta bizitza-kalitatea zabaltzeko helburuarekin.
Zentralismoa Estatu izaera bat, horren administrazioan eskuduntza guztiak gobernu zentraletik datozelarik, eskualde eta probintzietako gobernuei gutxiengo betebeharrak utziz.
Zerga gehikorrak Zergadunaren errentekiko proportziozko zerga-karga: zenbat eta errenta handiagoa izan, orduan eta zerga-karga handiagoa. Aberastasuna banatzeko mekanismoa da.