HERRITARREN PARTEHARTZEA

Parte hartzearen esanahia

Herritarren parte-hartzea ez da berez helburu bat, talde bakoitzaren helburu-baliabidea baizik. Partaide sentitzen garen talde baten barruan sartzeko borondatea eta ekintza litzateke. Parte-hartzea beti dinamikoa da eta informazioa jasotzeko, iritzia eman ahal izateko eta ekintza berezi batean laguntzeko premisak bete behar ditu.

Partaidetza-motak

Bi partaidetza-mota bereizten dira, politikoa, alderdi politikoen eta hauteskunde-sistemen bidez egiten dena, eta gizarteko taldeetan parte hartzea.

Taldeetan parte hartzeari dagokionez, berriz, botere publikoek herritar guztien partaidetza bermatu behar dute bizitza politikoan, ekonomikoan, kulturalean eta sozialean.

Gizartean parte hartzeko erak, hala nola familia, lana, eskola edo kultur erakundeak, gizartean esku hartzeko moduak dira, eta beraz, beharrezkoa da erakundeen eta elkarte hauen artean harremanak finkatzea.

Euskadiko udaletan Tokiko 21 Agendaren garapenerako eta ezarpenerako gida praktikoak, bere helburuen artean, herritarren parte-hartzea eta herritarren eragile sozial eta ekonomikoek konpromisoa hartzea sustatu nahi du.