HERRITARREN PARTEHARTZEA

Parte hartzeko baldintzak

Gure legeek herritarrek parte hartzeko eskubidea dutela aitortzen dute eta botere publikoei ekintza hau eraginkorra izateko beharrezkoak diren pausuak egiteko agintzen diete. Eraginkortasun hau praktikaren eta gobernuko taldeen eguneroko gestioaren eta erakusten duten borondate politikoaren menpe dago, parte hartzeko baliabideak eta moduak eduki ahal izateko.

Parte hartzea banakakoa izan daiteke, baina eskubide hori gauzatzeko modurik onena taldekoa da, herritarren erakundeen bitartez.

Talde hauek kezkagarri zaien gai bat bultzatzen edo eskatzen duten pertsonen ezinegonaren aurrean sortzen dira, eta gai horri beren denbora eta ahaleginak eskainiko dizkiote hobetzearren.

Inguruan talde dinamikoak daudenean, botere publikoen eta beren ordezkarien artean erlazioak sortzen dira. Erlazio hauek dinamismo soziala mantentzea ahalbidetzen duten egitarau berritzaileak eta baliabideen iturriak dira. Gainera, bizikidetza hobea bilatzeko aldaketa soziala egiten dutenak herritarrak berak dira.

Horri esker gizartea eraldatzen joango da, eta hobekuntzek gizartearen bizi-baldintzak areagotuko dituzte.

Benetako parte-hartzea egoteko beharrezkoa da parte-hartze hori erregulatzen eta errazten duten arauak eta legeak ezartzea.