Herritarren erakundeak
- GRAFIKOA: Elkartze-erakundeak Euskadin
Mugimendu soziala eta elkarkidetza hitz desberdinak dira. Mugimendu soziala, Joachim Raschkeren arabera, "oinarrizko aldaketa sozial bat deuseztatu, eragotzi edo bultzatu nahi duen talde eragile mugiarazlea da, horretarako etengabean lan egiten du, integrazio sinboliko handiz eta eginkizunen zehaztasunik gabe, eta hainbat antolamendu eta ekintza-mota erabiltzen ditu".
Mugimendu elkartuak edo Elkarkidetzak, elkarte bakoitzaren interesak eta helburuak lortzeko lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko elkarte guztiak hartzen ditu kontuan. Ez dira mugimendu sozial bat, ez dutelako lan egiten haientzat guztientzat aldaketa bat lortzeko.
Mugimendu elkartuaren barruan partaidetza uzten duten eta elkarteen antza duten erakunde ugari daude, baina ez dira elkartetzat hartzen hauek izateko oinarrizko baldintza batzuk betetzen ez dituztelako.
Erakunde hauek partaidetza errazten diote interesatzen zaion pertsonari, eta denon interesa, gestio publikoaren hobekuntza eta herritar guztientzako bizi-baldintza hobeak bilatzen dituzte. Esate baterako, alderdi politikoak, sindikatuak, ugazaben elkarteak edo lanbide-eskolak dira.
Ezinegon sozialetik sortutako ekimenak ere badaude, eta irabazi-asmoa eduki arren, xede sozial bat zutela sortuak izan dira. Kooperatibak, sozietate anonimoak, jabeen komunitateak edo mutualitateak dira, eta hauek, elkarteak ez izan arren, dinamizazio sozial eta kulturalerako oinarri izan daitezke eta auzo edo lurralde baten garapen-planak jar ditzakete abian.
Kooperatibismoaren sorrera Euskadin
Kooperatibetako mugimendua Euskal Herrian sortu zen, Deba Garaiko haranean (Arrasate, Aretxabaleta…) eta lurraldeko garapen sozialean eta ekonomikoan garrantzi handia izaten jarraitzen du oraindik ere.
