HERRITARREN PARTEHARTZEA

Zer da elkarte bat

Modu egonkor batean lan egiteko elkartzen den pertsona-multzoa da. Berezko antolaketa demokratikoduna, irabazi-asmorik gabekoa eta Gobernutik, alderdi politikoetatik eta enpresetatik independentea da, gutxienez formalki.

Elkarte baten oinarrizko baldintzak

  • Gutxienez hiru pertsona bildu behar ditu beren askatasunez eta borondatez.
  • Irabazi-asmorik gabekoa izatea, merkataritza-elkarte bihurtuko lirateke eta. Zuzendaritza-batzordeen kideek ezin dute etekinik jaso egiten duten lanagatik.
  • Demokratikoak izan behar dute. Han dauden pertsona guztiek ahotsa eta botoa izan behar dute. Hitzarmenak egiteko eta taldearen borondatea betetzeko erak arautua egon behar du, bereizkeriarik eta pribilegiorik gabe.
  • Zuzenbidezko izaera izan behar dute. Horrela, beren bazkideen erakunde independente gisa osatzen dira eta beren estatutuek onartuta eta araututa egon behar dute.
  • Maila orokorreko helburuak bilatu behar dituzte.
  • Berezko antolamendu autonomoa izan behar dute, elkarteko kide diren pertsonek finkatua.
  • Beste erakunde batzuen menpe ez egon eta aukeratzeko ahalmen osoa eduki behar dute.

Zer da elkarte bat?

Elkartea zuzenbidezko izaeraz pertsona-multzo batek hartzen duen izena da. Gure ordenamenduak ematen dituen aukeretariko bat da pertsona fisikoek ez bezalako eskubide eta betekizunak dituzten subjektuak osatzeko.

 

Elkarte bat sortzeko lege-baldintzak

 

Konstituzioak bere 22. artikuluan dio pertsonen oinarrizko eskubideetariko bat dela elkartzeko eskubidea.

Eusko Jaurlaritzaren elkarte-erregistroan izena emateak publizitate-ondorioak baino ez ditu, Elkartearen existentziaz pertsonei jakinarazteko. Elkarteak Espainiako Konstituzioaren eta Autonomi Erkidegoko legeen menpe egon behar du.