HERRITARREN PARTEHARTZEA

Nola sar daiteke elkarte batean

Elkarte bakoitzak bere funtzionamendu-arauak eta estatutuak dauzka. Elkarte batean sartu baino lehen, komeni da elkartearen mundura hurbilpen bat egitea eta gure interesekin eta zaletasunekin ongien zein egokitzen den ikustea.

Garrantzitsua da jakitea zein elkartetan lan egin nahi den eta zein diren haren helburu, egitasmo eta antolamendua.

Donostiako Kontituzio plaza. Gipuzkoa.

Elkarte bateko pertsona guztiek ez dute partaidetza-maila eta konpromiso berbera. Bertan parte hartzeko hainbat modu daude; batzuek dirulaguntza baino ez dute ematen helburuekin ados daudelako, eta beste batzuek zuzendaritza-batzordean parte hartzen dute.

Oro har, parte hartzen duten pertsonak altruistak dira eta ez dute ezer irabazten lan egiteagatik, baina elkarte batzuek pertsonak kontratatzen dituzte administraziozko edo teknikazko lanak egiteko.

Elkarte askotan, parte hartu baino lehen, egingo den lanerako berariazko borondatezko ikastaro bat eskaintzen da. Udaletako informazio guneetan inguruko elkarteekin harremanak izateko datuak ematen dira.