HERRITARREN PARTEHARTZEA

GKEen definizioa

GKE nazioartean erabiltzen den terminoa da, eta siglek Gobernuz Kanpoko Erakundea esan nahi dute. Generikoki esanda, entitate pribatua eta, beraz, administrazio publikoarekiko independentea da; hots, autonomoa. Herritarren ekimenez, komunitatearen onurarako eta irabazi asmorik gabe sortzen da.

GKEak, batez ere, herrialde garatuetan sortzen dira; izan ere, ikasle mugimenduetan, sindikatuetan, talde politikoetan parte hartzen duen pertsona-kopururik handienak han izaten baitira. Halaber, han hazi da gehien GKEren batean lankidetzan aritzen diren boluntarioen kopurua. Gazte eta heldu askok beren aisialdiko denboraren eta energiaren zati bat lankidetzan aritzen diren horiengandik ikasten ematen dute, eta, aldi berean, esperientzia bereganatzen dute.

Bestalde, gutxiago garatuta dauden herrialdetan ,esaterako, Afrikan, Asian eta Latinoamerikan, neurri txikiagoko talde eta entitate ugari sortu dira; beren ingurunean bizi-kalitatea hobetu nahi duten herri-mugimenduak dira.

Elkartean arautzen dituen legedia

Euskadi, 1988an, asoziazionismoa arautzen duen lege demokratikoa onartu zuen lehenengotariko erkidegoa dugu.