Egitura legala
Legalki, Gobernuz Kanpoko Erakundeek biltzen dituzten bi figura daude: fundazioak eta elkarteak; baina, horiek guztiak ez dira GKEtzat hartzen.
Fundazioak
Erakunde pribatuak dira, eta patronatua osatzen duten eta entitatearen jarduera-ildoak ezarriko dituzten pertsona-taldeek osatzen dituzte. Patronatuak erabakiak hartzeko ardura du.
Funtsezko alderdi bat dago: normalki, nahitaezkoa ez bada ere, fundazioak beren jarduerak aurrera eramateko hasierako ondare batekin sortzen dira.
Jarduera-esparrua kontuan hartuta, fundazioak protektoratuen inguruan antolatzen dira. Protektoratuak fundazioaren eraketaren eskrituretan proposatutako xedeak betetzeaz arduratzen dira.
Euskal Herriko Fundazioen Legeak arautzen du horien funtzionamendua.Elkarteak
Elkarteetan, ordezkaritza-organo nagusia bazkideen asanblada da. Horretan, asanbladak erabakitako programa, aurrekontu eta beste gai batzuk kudeatuko dituen zuzendaritza-taldea aukeratzen da. Gai horiek guztiak 1988ko Elkarteen Legean adierazita daude.
Elkarteen organigrama
Federazioak, koordinadorak, sareak eta abar ere, GKEn esparruan ohiko antolamendu-egiturak dira. Elkarteen legedi bera dute, eta xede eta jarduera-esparru komunak partekatzen dituzten legezko hainbat entitate biltzen ditu. Salbuespenez gozatzeko, eskakizun jakin batzuk bete behar dituzte, besteak beste, erabilera publikoko entitateak izatea.
