HERRITARREN PARTEHARTZEA

GKEen antolaketa eta ezaugarriak

GKEak entitate pribatuak dira eta beren lanak egiteko bi baliabide ekonomiko erabiltzen dituzte: bat, dirulaguntza eta hitzarmen publikoen bidez jasotakoak; eta, bestea, bazkideen kuoten bidez sortutakoak.

Entitate bakoitzaren aniztasuna eta autogobernurako gaitasuna errespetatuta, GKEen antolamenduak ezaugarri jakin batzuk izan behar ditu:

  • Gardentasuna.
  • Doitasuna.
  • Baliabideen optimizazioa.
  • Profesionaltasuna.

Fundazioek beren gaineko protektoratuari memoria tekniko eta ekonomikoa aurkeztu behar diote. Elkarteetan, asanbladak aztertzen eta onartzen du kudeaketa. Baina GKEen antolaketa-ildoak ezartzen dituztenak baloreak dira. Elkartasuna, eskuzabaltasuna edo elkarri laguntzearen moduko baloreek duten garrantzia gero eta handiagoa den indibidualismoarekin eta ondasun materialen gorespenaren aurka doa.

Ildo horretan, Garapenerako GKEen Espainiako koordinakundeak (GGKE) jokaera-kode bat egin du eta, horretan, GGKE baten ezaugarri nagusiak definitzen dira.

Elkarteen forma juridiko berberarekin, xede mutualistak dituzten beste entitate batzuk ere badaude. Hau da, beren kideen beharrak asetzeko, edo produktu edo zerbitzu bat kostu txikiagoan eskaintzeko elkartzen diren entitateak dira.

Elkarteengananako konfidantza

Erakundeetan parte hartzea edo horiei laguntza ematea herritarrek ematen duten konfiantzaren araberakoa da: esfortzu pertsonalak eta ekonomikoak proposatutako xedetara bideratzen direla bermatuko duen kudeaketa egokiarekiko konfiantza. Horretarako, gardentasuna bermatzeko, zenbait entitate kontu-ikuskaritzaz baliatzen dira.