HERRITARREN PARTEHARTZEA

Boluntarioak eta inplikazio sozialak

Boluntarioak dira GKEen aberastasunik handiena. Entitatearen indarra dira, nola erabakiak hartzeko orduan, hala lana egiterakoan.

Boluntarioen motibazioak asko eta askotarikoak izan daitezke: humanitarioak, soziopolitikoak, erlijiozkoak, etab. Baina edozein direla ere, funtsezko ezaugarria honakoa da: diru-saririk gabe parte hartzea.

Elkarteetan borondate hutsez parte hartzea, garapen, modernizazio eta aldaketarako maila jakin bat duten gizarteen ezaugarrietako bat da. Gizarte-egitura hori sendoen duten gizarteak, industrializazio eta urbanizazio handikoak dira. Horietan, elizaren eta familiaren egiturek eragin txikia dute, tradizio liberalak errotuta dituzte eta estatua bigarren maila batean geratzen da.

Euskal Herrian, boluntario asko dago eta hainbat agentzia aurki daitezke Gasteizen, Bilbon eta Donostian.

Iturria: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

Gaur egun, boluntarioen lana honela uler daiteke: pertsonen arteko eta munduko harremanak ulertzeko modu bat; legedian jasotzen den parte hartzeko eskubidea; gizarte-eraldaketaren eraikuntzan era aldarrikatzailean parte hartzea; eta, demokraziaren baitan, elkartasunezko sareak eraikitzea.