Boluntarioen eskubideak eta betebeharrak
- TEST: Egia edo gezurra?
2001. urtea nazioarte mailan Boluntarioen Nazioarteko Urtea izendatzeak eta, erkidego mailan, 1998ko Boluntarioen Legeak boluntarioek duten garrantziaren adierazgarri dira.
Eztabaida bat zabaldu da: GKEen barruko giza baliabideak, boluntarioen funtzioa eta lanpostuak profesionalen esku egotea. Biak dira beharrezkoak kudeaketa egokia bermatzeko. Eskubide eta eginkizun garrantzitsuenen artean, honakoak nabarmendu behar dira:
| Eskubideak | Eginkizunak |
|---|---|
| Lanaren eta erakundearen berri ematea. | Prestatzea eta lana profesionaltasunez egitea. |
| Egin beharreko lanari ekiteko prestakuntza izatea. | Berarekin lanean ari diren pertsonen konfidentzialtasuna errespetatzea. |
| Taldearen eta arduradunen laguntza izatea. | Hartutako konpromisoa betetzea. |
| Ikasteko eta aurrera egiteko aukerak izatea. | Egiten ari den programaren edo lanaren fase guztietan iritzia ematea eta parte hartzea. |
| Egiten ari diren lanari buruzko iritzia emateko aukera izatea. | Bere ekintzaren arrazoia diren baloreak zabaltzea. |
| Erakundearen egituran parte hartzeko aukera izatea. | |
| Lanaren balizko arriskuen aurrean, erantzukizun asegurua izatea. |
