Euskadiko GKE nagusiak
- EXTRA: GKE motak
Garapenerako GKE
GGKE izenez ere ezagutzen dira, eta izen hori jaso ohi dute. Gutxien garatutako herrialdeetako bizi-baldintzak hobetu bahi dituzten erakundeak dira.
Euskal Herrian, mota horretako erakundeak GGKEn koordinakundea baten inguruan bilduta daude, antzeko helburuak dituzten entitateen artean, ekintza bateratuak egin ahal izateko. Halaber, garapenerako lankidetzari eta egiten diren ekimenei buruzko hausnarketarako espazioa da.
Bolunta-ren egoitza Bilbon.
- Hirugarren Mundua eta bakea. Garapenerako lankidetzan eta larritasunezko egoeretan laguntzen aritzen da. Euskal Herriko hiru hiriburuetan ditu egoitzak.
- Mugarik gabe. Bereziki, genero ikuspegia kontuan hartzen duten lankidetza-proiektuetan aritzen dira; hau da, batez ere, emakume indigenentzako proiektuetan. Horrez gain, gure ingurunean sentsibilizazio-lana egiten dute.
- RASDaren lagunen elkartea. Saharar errepublikaren eskubideen alde lan egiten duen elkartea. Saharako errealitate politiko eta sozialarekiko sentsibilizazioa bultzatzen du eta errefuxiatuei eta baztertutakoei arreta eta laguntza eskaintzen die. Euskal Herriko hiru hiriburuetan ditu egoitzak.
- Alboan. Iparraldean eta Hegoaldean egiten du lan, pertsonak eta taldeak hezkuntza eta prestakuntza prozesuen bitartez indartuz; horrekin batera, giza erakundeei ere gizarte aldaketaren aldeko ahaleginetan laguntzen diete, eta giza garapenarekin eta justiziarekin lotutako politika publikoak eta pribatuak mugatzen eta kontrolatzen parte hartu nahi dute.
