Euskadiko GKE nagusiak (2)
- TEST: Gezi bidez lotu
Beste Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuk Euskal Herrian:
- Intermon-Oxfam. Garapenerako proiektuen bidez, Hirugarren Munduan milaka familiekin batera lan egiten dute eta horien bizi-baldintzak hobetzeko ekintzak egiten dituzte. Oxfam Internacional taldeko gainerako erakundeekin batera lan egiteak azkartasunez eta eraginkortasunez lan egiteko aukera ematen die, nola larrialdietan, hala garapenerako proiektuetan.
- Setem. Egiten dituen prestakuntza-proiektuengatik oso ezaguna den GGKE bat da. Azpigaratutako herrialdetan, gizarte-proiektuen garapenean parte hartzen dute.
- Gurutze Gorria. Hainbat esparrutan lan egiten duten boluntarioen instituzioa da. Pertsona eta talde baztertuenak babesten zein lankidetza-proiektuak bultzatzen aritzen da. Batez ere, larritasunezko egoeretan giza laguntza sustatzeagatik eta kudeatzeagatik da ezaguna.
- Unesco etxea. Bakearen eta elkarbizitzaren alde egiteko asmotan, gobernuko eta gobernuz kanpoko beste erakunde batzuekin gai horiei buruzko informazio, dokumentazio eta esperientzia-trukea sustatzen duen elkartea.
Entitate horiez gain, lan-esparru horretan Hegoa ,Nazioarteko Garapenari eta Lankidetzari buruzko Euskal Herriko Unibertsitateko Azterketa Institutua, entitatearen lana nabarmendu behar da. 1987an sortu zen, nazioarteko garapenaren eta lankidetzaren arazoen ezagutza eta ikerketa sustatzeko asmoarekin.
