HERRITARREN PARTEHARTZEA

Euskadiko beste GKE batzuk

GKEz gain, komunitatearen alde lan egiten duten beste entitate batzuk ere badaude.

Haurralde erakundea. Egoitza Donostian du. Honako helburuak: familia, umezaroa eta gaztaroa babestea. Beste ekintza batzuk ere egiten ditu; esaterako, haurren kargu egiteko kanpainak, prestakuntza-kanpainak eta ikerketak.

Cear-Euskadi. Gatazkan dauden herrietako errefuxiatuekiko elkartasuna eta harremanak bultzatzen dituen erakundea. Horien gizarteratzea bultzatzen du.

SOS Arrazakeria. Euskadiko hiru hiriburuetan dago. Erakunde honek etorkinei laguntzen die, herrien kulturekiko eta ohiturekiko errespetua bultzatuz. Aldi berean, xenofobiaren eta arrazakeriaren aurka lan egiten du.

Caritas. Ideologikoki eliza katolikoari lotuta dagoen erakundea. Pobreziaren aurkako borrokan aritzen da, herritar autoktonoena, zein munduko beste leku batzuetatik etorritakoena izan. Bere orrian, antolatzen dituen kanpainei buruzko datuak eta albisteak ematen ditu, eta laguntzeko moduen berri eta nola kontaktatu azaltzen du.