HISTORIA

«« Itzuli

Ostiral Santuko Akordioak hamar urte bete ditu

Ostiral Santuko Akordioak hamar urte bete ditu

2008/04/16

Ipar Irlandara bakea eta normalizazio politikoa ekarri zituen akordioak 10 urte bete joan den apirilaren 10ean. Ostiral Santuko Akordio bezala ezagun dena, Stormonteko jauregian negoziazioak egin ostean sinatu zen.

Ipar Irlandako alderdi politiko gehienek, eta Londres eta Dublingo gobernuek, akordioa sinatu zuten. Era berean, erreferendumean onartu zuten testua Ipar Irlandako herritarrek alde batetik eta Irlandako Errepublika Demokratikoko herritarrek bestetik.

Era berean, ordura arte gertura ezinak ziren bi muturrak unionistak eta Sinn Feinekoak bildu egin ziren akordio horren inguruan. Gainera, IRA talde armatuak armak uztea eta su-etena errespetatzen duten presoei amnistia ematea aurreikusten zen akordioan.

10 urteren ondoren, hasiera batean akordioaren kontrako ziren muturreko unionistak, ozen onartu ez arren, gerturatu egin dira akordio hark zioenera. Gaur egun, Gobernua konpartitzen ari dira errepublikarrak eta unionistak.

1998ko apirilaren 10ean, negoziaketa luzeen ondoren, gerra alde batera utzi eta gatazka konpontzeko bide politiko bati eusteko apustua egin zuten unionistek eta nazionalistek.

Hamar urteotan, aldaketak izugarriak izan dira. Militarrek kaleetatik alde egin dute, IRA desagertu da eta garrantzitsuena, unionistak eta errepublikarrak elkarrekin gobernatzen ari dira joan den maiatzaz geroztik.