HISTORIA

«« Itzuli

Aranzadi duela 150.000 urteko hezurrak ikertzen ari da Lezetxikin

Aranzadi duela 150.000 urteko hezurrak ikertzen ari da Lezetxikin

2008/07/17

Arrasateko Lezetxiki aztarnategia Kantauri osoko zaharrena da, eta bertan egin dituzten lanetan informazio ugari eskuratu dute Aranzadi Zientzia Elkartekoek.

Hala, aurreko urteetan bezala, aurten ere Aranzadi indusketa-lanetan ari da Lezetxikin.

Hala ere, uda honetan orain arte ikertu gabeko maila arkeologiko zaharrago batean ari dira aztertzen eta besteak beste, duela 150.000 urte kobazuloetan bizi ziren hartzen hezurrak aurkitu dituzte.

Aztarnen bidez, informazioa jasotzen dute, eta oraingo honetan azken 150.000 urteotan lau klima aldaketa nagusi egon direla jakin dute.

Gauzak horrela, Aranzadik lanean jarraituko du Lezetxikin, aztarna zaharren bila.