«« Itzuli
5.000 urteko arte megalitikoa aurkitu dute Mundakan

2008/07/21
Gernika-Lumoko Agiri elkarteak ezagutzera eman du Kantauri eta Pirinio aldetik aurkitu den lehenengo hilobi apaindua. Mundakako 434 metroko mendian izan da aurkikuntza, izan ere 2004 urtean hasi ziren ikerketak egiten, Unescoko diru-laguntza bati esker.
Katilotxu V 12 metroko diametroa duen monumentu megalitikoa da eta bere piezarik garrantzitsuena silexeko labana da, giza itxurako beste bost hilarriez gain. Behe-erliebe teknika erabilita, pertsona bat arma bat eskuan duen irudikapenaren atal bat da.
Katillotxu I 18 metroko diametroa duen monumentu megalitikoa da eta gaizki mantendu den hilobiko ganbera bat dauka. Azken hori 2004 eta 2005 urteren bitartean induskatu zuten. Mundakako mendian izan den azken aurkikuntza hori bost trikuharrien eta bi kokalekuen aurkikuntzaren atal bat da, neolitiko garaikoa.
