Historia
Aukeratuak
Errenazimendua eta humanismoa
Errenazimentu hitzak XV. eta XVI. mendean izandako aldaketak definitzen ditu. Aldaketa horien bitartez, Estatu modernoari hasiera eman zitzaion: funtzionarioak, diplomazia, armada iraunkorra...
Bigarren Mundu Gerra
Hitlerrek Polonia indarrez hartu zuenean, Erresuma Batuak eta Frantziak ultimatuma igorri zioten, Poloniatik bi egunetan alde egin zezan. Hitlerrek eman zien ezezkoaren ondorioz hasi zen Bigarren Mundu Gerra.
Glosarioa
- Zhou : Gehien iraun zuen dinastia izan zen. K.a. 1050-256 urteen artean iraun zuen. Dinastia horren erreinua Txinako filosofiaren goraldiarekin bat dator, jakintsu handiak izan baitziren garai hartan: ...
Euskal Herriko historia irudietan
Zamakolada
Simon Bernardo Zamakolak, XIX. mende hasierako Bizkaiko diputatu nagusiak, borroka politiko zorrotza sustatu zuen, jaurerriaren kapitalak Bilbon eskuratutako boterea murrizteko helburuarekin.
Gehiago »»
Zamakolada
Simon Bernardo Zamakolak, XIX. mende hasierako Bizkaiko diputatu nagusiak, borroka politiko zorrotza sustatu zuen, jaurerriaren kapitalak Bilbon eskuratutako boterea murrizteko helburuarekin.
Gernikako sua
Joseba Elosegi gudarien kapitaina zen Gernikako bonbardaketa gertatu zenean, 1937ko apirilean. Franco diktadoreari su hori itzuliko ziola hitzeman zuen eta 33 urte geroago lortu zuen bere agintza betetzea. Donostian, Anoeta pilotalekuan, soinean zeraman arropari su eman zion.
Hilobi anonimoak
Jose Ariztimuño euskalduna zen, apaiza, gudaroste frankistek preso hartu zuten beste hainbat bezala. Atxilotu eta gutxira, fusilatu egin zuten hilerri bateko hormaren kontra.
Artzain mariskala
Napoleon Bonaparteren tropek bere herria hartu zutenean, Gaspar Jauregi artzainak mendirako bidea hartu zuen. Han, gerrillarien bizitzari ekin zion.
Pasionaria
Dolores Ibarruri Pasionaria izaera gogorreko emakumea izan zen gazte-gaztetatik. Bizkaiko meatzarien baldintza kaskarrak salatzeko matxinatu eta mito bilakatu zen.
Bidelapurrak Araban
Araba, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugako lurrak bidelapurrez lepo beteta zeuden XIV. mendean. Horiek akabatzeko, ermandadeak sortu ziren.
Gatzaren matxinada
1631n, gatzaren monopolioa sortu zen. Haragia eta arraina kontserbatzeko funtsezko osagaia zenez, Felipe IV.a erregearen garaian, bizkaitarrak errege agintaritzaren aurka matxinatu ziren.
Triano, burdinazko mendia
Trianoko mendiak, Plinio Zaharra erromatar kronistaren harridura eragin zuten burdinazko mendiak, Bizkaiko historiaren garai baten ikur izan dira.
Azken judua
1492an, Errege-erregina Katolikoek juduak kanporatzea erabaki zuten. Antonio Tornay judua zen, baina Gasteizen zegoen medikurik onena ere bazen.
Olagizonak borrokarako prest
Olagizonak, matxino izenez ere ezagunak, gatazka odoltsu baten protagonistak izan ziren: matxinadak. Bilbo hiriaren historiako egun dramatikoenetakoak izan ziren.
Mirandaolako miraria
XVI. mendearen amaieran, Mirandaolako olagizonek bekatu larria egin zuten: igandean egin zuten lan, Jaungoikoak atsedenerako aukeratu zuen egunean, hain zuzen.
Kolera morboa Bilbon
XIX. mendearen erdialdean, Bilbok beste kolera izurrite bati aurre egin behar izan zion. Horren eraginez, biztanle asko hil ziren.
Asuero sendagilearen mirariak
XX. mendean, Fernando Asuero Donostiako medikua mundu osoan famatua egin zen paralitikoak sendatzen zituelako. Metodo harrigarri baten laguntzaz egiten zuen.
Katalina Erausokoa, alferez moja
Katalina Erausokoak, emakumea izan arren, nahiago izan zuen gizon bezala bizi. Moja izatera behartu zuten, baina komentutik ihes egin eta Ameriketara joan zen; han, alferez egin eta gizon moduan bizitzeko ametsa bete zuen.
Cyrano Arnagan
Cyrano de Bergerac, Edmond Rostand idazle bikainak sortutako soldadu-poeta, oso itsusia zen, eta itsustasun horrek berebiziko eragina izan zuen bere bizitzan.
Bilintx
Indalezio Bizkarrondo Bilintx olerkariak haurtzaro gogorra izan zuen benetan; txikitan, balkoitik behera erori eta aurpegian hainbat orbain gelditu zitzaizkion betiko.
Gamazada
Jose Lopez Zabalegi Obanosko (Nafarroa) armadako sarjentu apal bat besterik ez zen, baina gerra piztu zuen ia, XIX. mende amaieran.
Egia kapitaina
1638. urtean, Frantziako tropek Hondarribia setiatu zuten, Richelieu kardinala buru. Herritarrak Egia kapitainaren aginduetara jarri ziren, herria erasotzaileengandik defendatzeko.
Santa Kruz apaiza
Manuel Ignacio Santa Kruz Loidi Kolonbiako misiolari santua izan zen batzuentzat; beste batzuentzat, berriz, gerrillari beldurgarria.
Diktadoreak Hendaian
1940ko urriaren 23an Francisco Franco eta Adolf Hitler hitzarmen bat sinatzeko elkartu ziren Hendaiako geltokian.
Hurrengoak »»


Bideoa ikusi