HISTORIA

Zipre bateratzeko beste ahalegin bat

Europako gatazkarik zaharrenetako bat konpontzeko ahalegin berri bati ekingo diote gaur. Hain zuzen ere, Zipre uhartea bateratzeko negoziazioei bultzada emateko bilera egingo dute Dimitris Christofias Zipreko Erepublikako presidenteak eta Mehmet Ali Talat nazioarteak aintzatesten ez duen Zipreko Iparraldeko Turkiarreko estatuburuak.

Zipren, herritarren gehiengoa grekoa da, eta gutxiengoa, berriz, turkiarra, kopuruz asko badira ere.

Arazoa 1974an sortu zen, Makarios artzapezpikua presidente zen garaian. Urte hartan, militarrek estatu kolpea eman nahi izan zuten, Zipre eta Grezia indarrez bateratzeko. Horren aurrean, Turkiak soldaduak bidali zituen gutxiengo turkiarra babesteko asmoz. Geroztik, uhartea bitan zatituta dago: Iparraldea turkiarren esku dago, eta hegoaldea, berriz, grekoenetan.

Zipre Europar Batasuneko kide da 2004az geroztik, baina praktikan, grekoen zatia baino ez da, turkiarrena Batasunetik kanpo baitago.

Urte horretan bertan, bi zatiak bateratzeari buruzko erreferenduma egin zuten. Turkiar gehienek aldeko botoa eman zuten. Greko gehienek, aldiz, kontrakoa.

Oraingoa momentu egokia da ahalegina egiteko, adiskidetzeko keinu batzuk egon baitira. Adibidez, Nicosia hiriburua banantzen zuen harresia desegin dute, bi aldeetako presidenteak lehen aldiz bateratzearekin ados daudelako.

Nork: Jesus Torquemada.2008/09/03 10:25:50.736 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.