HISTORIA

Errusia badoa, baina bertan geratuko da

Frantziari Georgiatik tropak aterako dituela agindu dion arren, Errusiak ez ditu mugituko Hego Osetian eta Abjazian dituzten soldaduak.

Errusiak ez ditu bere soldaduak Georgiatik aterako, Dimitri Medvedev presidente errusiarrak hori hitzeman dion arren Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteari.

Georgia barruan hartu dituen posizioetatik alde egingo du, hori bai; baina ez Hego Osetia eta Abjaziatik. Independentzia nahi dute bi eskualde horiek, baina oraindik inork ez die estatus hori aitortu, ezta Errusiak ere.

Errusiarrak lehendik zeuden Hego Osetian eta Abjazian, gatazkan parte diren alde guztiek osatutako bake indarraren baitan.

Bake indar hori orain hamar urte osatu zen, guztien arteko akordioari esker. Nola osatuta dagoen ikusiz gero, garbi dago bere helburua ez zela bakea, norberak bere interesak defendatzea baizik.

Errusiarrak Hego Osetian eta Abjazian geratuko dira, euren herritarrak babestu behar dituztela esanez, Georgiak eraso egin dezakeelako berriro; eta bake indarra sortzeko akordioak horretarako baimena ematen diela argudiatuz.

Ez dutena aitortuko da Georgiaren batasuna galarazi eta Georgiako gobernuari gauzak zail jartzeko ere geratu nahi dutela.

Nork: Jesus Torquemada.2008/08/19 09:11:31.537 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.