HISTORIA

Errusia, bizilagun lotsagabe eta zaratatsua

Errusiak bere lurraldea markatu du animaliek egiten duten eran. Hemendik hara hau nirea da eta besteek ezin duzue sartu.

Hego Osetia eta Abkhaziaren independentzia onartuta, hainbat helburu lortu ditu aldi berean: Lehendabizikoa, garbi uztea bere eragin-eremuan nahi duena egin dezakeen potentzia handi bat dela berriro. Bigarrena, Georgia ahultzea, bere lurraldearen zati bat gabe utziz. Hirugarrena, NATO erakundea estu hartu eta bidegurutze zail baten jarri: edo Georgia bereganatzeko asmoekin aurrera jarraitu (Errusiaren aurkako gerra baten arriskua onartuz) edo atzera egin eta Georgia bakarrik utzi (agerian jarriz munduaren aurrean NATO ez dela uste bezain boteretsua). Eta laugarrena, Europar Batasunean zatiketa eragitea.

Epe luzera ere ez dago aurreikusita Georgia batasunean sartzea, baina kide batzuk Georgiari lagundu behar zaiola dioten bitartean, beste batzuk nahiago dute leia horretan ez sartzea.

Europar Batasunak tentu handiz aztertu behar du zeintzuk diren bere interesak Kaukasoan. AEBei, agian, ondo etorriko zaie Errusiarekin tentsioan izatea etengabe, baina Europari ez zaio tentsio hori komeni.

Errusia bizilagun zaratatsu eta deserosoa da, baina Europak nahita nahi ez bizi behar du berarekin eta estatu Batuak, aldiz, beste eraikin baten bizi dira.

Nork: Jesus Torquemada.2008/08/27 10:42:08.843 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.