Nazioartea

Chavez burugogorra
Hugo Chavez, Venezuelako presidenteak, bere erara interpretatu ditu joan den asteko hauteskunde erregionalak: uste du, neurri bateko aldearekin irabazi zituela bere partiduak, Venezuelako Partidu Sozialista Batuak, oposizioari miloi t´erdi botoren aldea atereaz.

Oposizioak aurrera egin zuen, batez ere hiri handietan, baina Venezuelak dituen 22 estatuetatik 17k, Chavezen partiduaren esku segitzen dute.

Beste era batera esanda: presidente karguan geratzen zaizkion lau urteetan, lasai gobernatzeko aukera izango du Chavezek. Baina hori ez da nahikoa berarentzat.

Esana du, 2021. urtera arte izan nahi duela berak presidente, eta behar duen guztia egingo du hori lortzeko.

Hala, duela urtebete horretan saiatu zen Konstituzioaren erreforma erreferendumera eraman eta modu horretan presidente izateko aukera mugagabea izan zezan.

Herriak ezetz esan zuen, baina Chavezek herriari bakarrik egiten dio jaramon; orain berriro saiatuko da.

Parlamentuan dituen bere diputatuei erreforma konstituzionala eurek aurkeztu dezaten esango die orain.

Eta berriro ezezkoak irabazten badu, geratzen zaion azken aukeraz baliatuko da: hiritarren %15ak Konstituzioaren erreforma sinatzea, alegia.

Horrela behin eta berriz, erreforma aurrera atera arte. Mundu guztiak ulertu zuen joan den asteko hauteskundeak Chavez berriz hautatzeko proiektua eteteko modu bat izan zela, baina garbi dago berak alderantzizkoa ulertu duela.

Indiako egonkortasun prekarioa
Munbairen kontrako erasoa kolpe handia izan da Indiak nazioartean duen irudiarentzat, bere barne moralarentzat eta, bide batez, ekonomiarentzat.

Munbain gertatu dena ez da ohiko atentatu bat izan, kanpoko inbasio militarra baizik. Horri, azoka eta trenetan izandako erasoak erantsi ezkero, segurtasun eza nabarmena sorrarazten du.

Azken lau urteetan Indian 3.500 pertsona hil dira atentatutan. Epe horretan Iraken baino ez da gainditu kopuru hori eta horrek areagotu egiten ditu Indiak potentzia gisa izan lezakeen bideragarritasunari buruzko zalantzak.

India G-20 taldeko kide da, eta baita Brasilek, Errusiak, Indiak eta Txinak osatzen duten BRICeko kide ere. Azken hau da, hain zuzen ere, munduko ekonomia bultzatzen ari dena.

Bere ekonomiaren neurriari erreparatu ezkero, India munduko hamar handienen artean dago, eta 30 urte barru hirugarrena izan liteke, egoerak okerrera egiten ez badu behintzat.

India herrialde konplexua da erregioen artean alde handiak ditu, eta dozenaka hizkuntza eta hainbat erlijio daude. Hinduak %80 dira, baina musulmanak %15,150 milioi alegia.

Bestetik, India herrialde demokratikoa da; hauteskundeak egiten dituzte gobernu nazionala eta erregioetakoak osatzeko, eta zenbaitetan, Delhi Berrian gobernatzen ez duten alderdien esku daude erregioak.

Konplexutasun politiko eta sozial horien gainetik, Indiak aurrera jarraitzen du eta Munbaiko erasotzaileek lehen ere Indian oso hauskorra den egonkortasuna apurtu nahi izan dute.

Tentsioa India eta Pakistanen artean
Munbairen kontrako erasoa India eta Pakistanen arteko harremanaren kontrako kolpe zuzena izan da.

Asif Ali Zardari Pakistango presidente berriak izoztutako harremanak gozatzeko proposamena egina zuen, baina Munbain gertatzen ari denak asko zailduko ditu gauzak.

Indiako agintariek adierazi dute erasotzaileak Pakistangoak izan litezkeela. Ez diete erasoa zuzenean Pakistango agintariei leporatu, baina bai, erasoa ekiditeko nahikoa egin ez izana.

Eta akusazioa frogatzea zaila den arren, argi dago talde yihadista askok Pakistanen dutela egoitza eta handik zuzentzen dituztela Afganistan, India, Errusia eta Txinaren kontrako erasoak.

Pakistan eta India aurrez aurre daude Kaxmirako auziagatik; izan ere, gehiengo musulmana duen lurraldea da.

Berez, 1947an Pakistan eta India arteko zatiketa gauzatu zenean, Pakistanen esku geratu behar izan zen Kaxmira baina horren ordez, bien arteko gerra motz baten ondoren, Indiak Kaxmiraren hiru heren irentsi zituen. Pakistan heren batekin baino ez zen geratu.

Muturreko islamistek diote Kaxmiratik alde egin dezaten egiten diotela eraso Indiari, baina Indiak puntu horretan amore emanda ere, gatazka ez litzateke amaituko, betiere, Indian bizi diren 150 milioi musulmanen auzia geratuko litzateke-eta.

Arazo konponezina Indian
India erlijio hinduistarekin lotzen du jendeak, eta bertako herritarrei hinduak deitzen diegu sarritan. Hala ere, munduan musulman gehien duen hirugarren herrialdea da India.

Indiako populazioaren ia %15 musulmana da; bestela esanda 150 milioi musulman daude. Indonesia eta Pakistanen atzetik dago, alegia.

Hindu eta musulmanen arteko elkarbizitza zaila da eta hainbatetan lehertu da indarkeria, gainera, bi aldeetako muturreko taldeek egoera zaildu baino ez dute egiten.

Indiak erabat hindua izan behar duela defendatzen duten muturreko taldeak daude, batetik, eta musulmanek alde egin behar dutela diotenak, bestetik. Horrez gain, aurrez aurre muturreko musulmanak daude. Hauek ez dute amorerik emango islama Indian ezarri arte eta horretarako, Kaxmirako auzia ikur bilakatu dute.

Kaxmira India barruan dago, baina populazioa nagusiki musulmana da eta Pakistanekin bat egin nahi dute. Honi, India eta Pakistanen arteko tirabira gehitu behar zaio: 1947an Ingelesek alde egin zutenetik, aurrez aurre daude eta elkarren etsai dira.

Azken hilabeteetan bi gobernuen artean hurbilketa izan da, baina Munbaiko sarraskiak, egoera pozoitu egin dezake berriz ere.

Zatiketa Frantziako Alderdi Sozialistan
Frantziako Alderdi Sozialistak bizi duen krisiarekin bukatu du, baina momentuz bakarrik. Hemendik gutxira berriz ere liskarrak izango dira partidu barruan.

Alderdi Sozialistako idazkari nagusiaren bozketak erakutsi du alderdia erdibituta dagoela, erabat gainera. 100.000 botoen artean, Segolene Royalek baino 100 boto gehiago baino ez ditu lortu Martin Aubryk.

Logikoa den moduan, Royalen jarraitzaileak ez daude ados emaitzarekin eta baldin eta barne-hauteskundeak errepikatzen ez ba dira, epaitegietara joko dutela mehatxatu dute.

Are gehiago, Royalen jarraitzaile direnak Alderdi Sozialistatik atera eta euren partidua sor dezaketela esan da. Horrelako zerbait egiteko aukera gutxi dago, baina argi dago bien arteko diferentziak handiak direla.

Alderdi Sozialistaren ordezkari klasikoa da Aubry, ezkerreko gainontzeko alderdi indartsuekin elkarlanean ibili nahi duena Frantziako boterea berreskuratzeko. Royalek, berriz, erdialderako joera du, bere ustez hori delako Sarkozy boteretik kentzeko bide bakarra.

Paradoxikoena honakoa da: ziurrenik ez dira izango ez Aubry eta ez Royal 2012an Sarkozy Eliseotik kanporatzen saiatuko direnak. Inkestek diotenez, Frantziako Alderdi Sozialistako ordezkari baloratuena Dominique Strauss-Khan da, egungo Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria.

Groenlandia: erreferenduma eta petrolioa
Groenlandia Danimarkaren soberaniapean dago duela ia 300 urtez geroztik, baina 1979tik autonomia estatutua du, bereak dituelarik osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuen konpetentziak.

Groenlandiarrek gaur bozkatuko duten erreferendumak zabaldu egiten ditu eskumen horiek, eta justizia eta seguritate arlokoak ere aitortzen dizkie, baliabide mineralak bezalaxe.

Nazioartean Groenlandiak izango duen estatusak berdin segituko du: Danimarkaren egitekoa izango dira nazioarteko harremanak eta defentsa.

Groenlandia NATOren barruan dago eta bere baitan du base amerikar bat, nahiz eta Europako Batasunetik kanpo dagoen, hala erabaki zutelako groenlandiarrek 1982an, beren arrantza baliabideak europarrekin ez partitzeko.

Estatutu berriaren berrikuntza handiena zera da: etorkizunean Groenlandiatik bereizteko aukera ematen duela. Eta kuriosoa bada ere, aukera hori, klima aldaketaren araberakoa izango da.

Gaur egun, Groenlandiako ekonomia Danimarkakoaren menpe dago: daniarrek ipintzen dute groenlandiarren diruaren erdia. Jakina da Groenlandiak petrolioa duela, baina zaila da petrolio hori ateratzea, izotz plaka handi baten azpian dagoelako.

Izotza urtzen bada eta petrolio-teknologia aurreratu, errentagarria izan liteke erregai hori ateratzea, eta orduantxe interesatuko litzaioke Groenlandiari independentzia lortzea.

Chavezek berriro irabazi du
Venezuelako Alderdi Sozialista Batuak 22 estatuetatik 17tan irabazi du, eta oposizioak baino miloi eta erdi boto gehiago lortu ditu, parte-hartze handia (%65ekoa) izan duen bozketan.

Beraz, arrazoi du Venezuelako presidente eta partidu horretako liderra den Hugo Chavezek hauteskundeak irabazi dituela esan duenean. Baina oposizioak ere baditu pozik egoteko arrazoiak, Venezuelako hiri eta eskualde inportante batzuetan irabazi baitu.

Orain arte uste zen hiri inguruetako auzo marjinaletan zeudela Chavezen aldeko indar nagusiak, baina hauteskunde hauek erakutsi dute herri txikietan eta landa guneetan indar gehiago duela, eta hiri handietan oposizioak laburtu egin duela aldea.

Udal hauteskunde hauek eta iazko erreferenduma galdu izanak garbi utzi du ahal zezakeen guztia lortua duela jadanik Chavezek, gehiago ezin duela, eta hamar urte hauetan Miraflores Jauregitik egindako politikarekin aspertzen hasiak direla herritarrak.

Chavezek ezin du garaipen hau txeke zuri baten modura hartu, iaz galdu zuen erreferendumaren erreformari berriro ekiteko. Hori bai, aitortu behar zaio garbi irabazi duela eta gaur-gaurkoz behar beste babes baduela gobernatzen segitzeko.

Txinak Amerika deskubritu du
Hu Jintao Txinako presidenteak Kubara egindako bisitaldiarekin argi eta garbi utzi du Ameriketan presentzia handiagoa izan nahi duela.

Txinak nahi duen interes hori primeran etorri zaio Castroren erregimenari, AEBek Kubari ezarritako blokearekin laguntzen baitio.

Dagoeneko Txina bilakatu da, Venezuelaren ondoren, Kubaren bigarren bazkide komertziala. Eta gainera hainbat kontratu sinatu ditu Txinak Kuban inbertsioak egiteko.

Gainera, Huk 8 milioi dolar emango ditu, joan den udako urakanek eragindako galerak gainditzeko. Orain Perura joango da, eta bertan Asia eta Ozeano Bareko Goi Bileran parte hartuko du. Bide batez, Latinoamerikako beste hainbat buruzagirekin bilduko da.

Orain bi urte eskualde berean egon zenean. 1.000 milioi euroko kontratuak sinatu zituen, eta Afrikara doan bakoitzean gauza bera egiten du.

Nola edo hala lehengaia lortu nahi du eta horrexegatik Latinoamerikan eta Afrikan jarri du interes guztia. Eta kontinente horiei ere, Txinak duen interesa primeran etorri zaie.

Txinatarrek, hala ere, ez dute karitatez jokatzen, negozioa egiteko joaten dira-eta aipatu herrialdeetara, baina europarrek eta estatubatuarrek uzten dituzten hutsuneak aprobetxatzen dituzte eta herrialde horietako ekonomiak gora egin dezan ere lagundu egiten dute.

Normaltasun politikorako urratsa Ipar Irlandan
Ipar Irlandak aurrerapauso handia eman du normaltasun politikoa lortzeko bidean, unionistek eta errepublikanoek akordioa lortu baitute Polizien eta epaileen eskuduntzaren inguruan.

Aspaldian aurreikusitako erabakiaren arabera, Londonek eskuduntza eman behar dio Ipar Irlandako Gobernuari. Hala eta guztiz ere, Exekutiboan dauden bi alderdiak, Alderdi Unionista eta Sinn Fein, ez diren ados jartzen. Are gehiago, Gobernu autonomikoa ez da ekainetik batzartu.

Orain, Peter Robinson Ulsterreko lehen ministroak eta Martin McGuinnes errepublikanoak iragarri dute akordioa dutela eta, beraz, Gobernu autonomoak normal lan egingo duela.

Konfiantza falta izan da berriz ere arrazoia. Errepublikanoek ez zuten beretzat ikusten horrenbeste urtetan jazarri dituen Polizia, izena aldatu badiote ere (jada ez da 'Ulsterreko Errege Polizia', 'Ipar Irlandako Polizia Zerbitzua' baizik). Bestalde, Polizian errepublikano asko egongo diren beldur dira unionistak. Dena dela, badirudi bi alderdiak azkenean ados jarri dira.

Nolanahi ere, badago oraindik Ipar Irlandan ohikoa den arazo bat: akordioa itxita dago, baina oraindik ez dute data zehaztu indarrean sartzeko.

Arriskua Indiako Ozeanoan
Somaliako piratek egin duten petrolio-ontzi saudiarabiarraren bahiketak garbi erakusten du zertarako gai diren eta norainoko gaitasuna duten. Aldi berean, Europar Batasunari eta NATOri egindako desafioa izan da bahiketa hori.

NATOk baditu gerra-ontzi batzuk Indiako Ozeanoan, gehienak estatubatuarrak. Europar Batasunak, berriz, duela gutxi hartu du erabakia, lehenbiziko aldiz bere historian, itsas-misio bat abiatzeko Somaliatik gertu dauden uretan.

Baina azken bahiketarekin erakutsi duten ausardia ikusita, ez da hain erraza izango piratak menderatzea. Hiru porta.abioi bezain handia da "Sirius Star" petrolio-ontzia, ehun miloi dolar balio duen zama darama, eta Mombasatik, Kenyako porturik handienetik 800 kilometrora bahitu dute.

Horrek esan nahi du itsasertzetik mila askotara ere erasoak egiteko gai direla piratak. Itsasontzien bahiketaren benetako industria antolatua dute, eta ondorioz, ez da posible ozeanoa arrisku barik igarotzea.

Gainera, aseguru-etxeek izugarri garestitu dituzte itsasontzien aseguruak, eta tripulatzaileen seguritatea ere arrisku bizian dago.

Aurten, 36 ontzi bahitu dituzte orain arte, eta horietatik 12 oraindik mendean dauzkate. Ez zaie inporta ontzien edota tripulatzaileen nazionalitatea. Itsas konpainien erreskatea kobratzea besterik ez zaie inporta.