HISTORIA

Hauteskundeak AEBetan: goiz da oraindik

Europarrek eta jada ia mundu guztiak erabaki du Barack Obamak irabazi behar dituela Ameriketako Estatu Batuetan datorren azaroaren 4an egingo diren lehendakaritzarako hauteskundeak.

Horregatik alarma piztu dute ezagutzera eman diren azken inkestek, lehendabiziko aldiz John McCain Obamaren aurretik kokatzen da. Obama garailetzat jotzen dutenak berriz duela hilabete baino alde txikiagoa ematen diote.

Mundu osoan Obamak lortu duen ospearen ondoren, ia denek segurutzat jotzen dute hautagai demokrata izango dela garailea. Inork ez du uste duela lau urtekoa berriro errepikatu daitekeenik, alegia Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo guztiek Kerryren aldeko apustua egiten zuten, kontuan izan gabe eurak ez baino estatubatuarrak zirela botoa eman behar zutenak.

Edozein modutan ere, gauza bat argi dago: oraindik kanpaina luzea geratzen dela, eta ez direla beraz inkestak serioegi hartu behar. Ziurrenik datorren astean Obamak gorantz egingo du berriro, Demokraten Konbentzioa egingo da datorren astean eta egun horietan komunikabide guztiek horretaz hitz egingo dute eta hori agerian geratuko da inkestetan.

Bi aste barru, berriz, McCain izango da igoko dena Errepublikarren Konbentzioa egingo delako. Ondoren hasiko da benetako kanpaina, hautagaiak euren programak zehazten hasten direnean, euren arteko hika-mika pixkanaka berotuz joango da eta bien arteko aurre-aurreko eztabaidak eskainiko dituzte telebista kateek. Ordura arte giroa lasai dago.

Nork: Jesus Torquemada.2008/08/25 14:44:18.440 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.