HISTORIA

McCainen txanda da orain

Ostegunean Denverreko argiak itzali ziren eta astelehenean Minneapolis-St.Paulekoak piztuko dira.

Demokraten Konbentzioa arrakastatsua izan zen oso eta balio izan zuen Alderdi Demokrataren batasun irudia eman eta Barack Obama inkestetan bultzatzeko. Obamak ez zuen alferrik galdu bere aukera, hitzaldi bikaina eskaini zuen (egia esan ez zen gutxiago espero ere) eta beste lelo politiko bat aurkitu du "Badezakegu" ospetsu huraz gain "zortzirekin nahikoa da".

Lelo horrekin egin dio erreferentzia Bushek boterean daramatzan zortzi urteei eta John McCain Etxe Zurira iristeak politika horren jarraipena ekarriko lukeela azpimarratu du. McCainek ordea badu Bushengandik bereizten duen ezaugarririk.

Inkestek jada agerian utzi dute Obamaren ospeak gora egin duela, baina orain McCainen ordua heldu da. Errepublikarren Konbentzioak ez du ziurrenik Demokratenak izan duen adinako oihartzunik izango Hiri Bikiak deiturikoetan, eta ez du ziurrenik komunikabide europarren aldetik ere hainbesterainoko jarraipenik izango.

Hala ere McCainentzat baliagarria izango da Obamarentzat izan den bezala estatubatuarren artean bere burua ezagutzera emateko eta inkestetan gora egiteko. Bien arteko lehia beraz hortxe dago puri-purian, baina benetako lehia urrian helduko da, orduan erabakiko dira hauteskundeak.

Europan jada erabaki dugu Obamak izan behar duela garaile baina ez dugu ahaztu behar duela lau urte ere Kerryren aldeko hautua egin genuela denek BUSH faboritotzat jotzen zuten arren. Oraindik kanpainak luze joko du.

Nork: Jesus Torquemada.2008/08/31 13:13:18.297 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.