AEBek Polonian misilen aurkako ezkutua jartzeko egindako hitzarmenak ez du zerikusirik Georgiako krisiarekin baina NATOren eta Errusiaren arteko harremana gaiztotuko ditu.
Misilen aurkako sistema estatubatuarra Polonian jartzeak ez du zerikusirik Georgiako krisiarekin, nahiz eta oraindik gehiago gaiztotuko dituen NATOren eta Errusiaren arteko harremanak.
Ez da Georgia inbaditzeagatik Errusiari emandako erantzuna, sistema jartzeko erabakia orain bi urte baino gehiago hartu zelako.
Amerikako Estatu Batuek argudiatu zuten Asiako herrialderen baten balizko erasoari erantzutea zela Polonian jarri nahi dituen misilen helburua.
Espresuki esaten ez zen arren, balizko erasotzaileak Iran eta Ipar Korea lirateke. Aurrenekoak hasita zuen ordurako arma nuklearren programa, baina Ipar Koreak uko egin die gero arma horiei. Halere, Errusiak hasieratik hartu zuen haren kontrako mehatxutzat.
Misilen aurkako ezkutua Errusiatik hain gertu egoteak, Moskuren protesta eragin zuen. Sistema azkenean bere kontra bideratuta zegoela salatu zuen. Ikuspuntu militarretik Errusiaren akusazioak ez du oinarririk. Misilen aurkako sistema honek hamar misil bota ditzake eta Errusiak ehunka dauzka.
Baina ikuspuntu politikotik egia da AEB Errusiatik gero eta gertuagora zabaldu duela bere eragin esparrua. Misilen aurkako sistema honek, eta Ukraina eta Georgia NATOn sartzeko asmoek eragin dute Moskuk Georgian eman duen erantzun gogorra.


Erantzun