Nicolas Sarkozy presidente frantsesak berak erabaki zuen joan den apirilean Afganistanera 700 soldadu gehiago bidaltzea.
Frantses asko ez zeuden ados erabaki horrekin, eta orain, Afganistanen hamar soldadu frantses hil eta gero, oposizioa Sarkozy estutzen saiatuko da.
Egia esateko, Afganistanen egoerak ez du batere itxura onik, ez bakarrik Frantziarentzako, NATO osoarentzako baizik.
Egunetik egunera indar gehiago dute talibanek eta Kabul hiriburutik gero eta hurbilago daude. Eta Pakistango azken gertaerek, Musharrafek presidente kargu izana horien artean, mesede egin diete.
Gauzak horrela, NATOk, munduko erakunde militar handienak Afganistanen porrot militarra izateko arriskua hartu du. Bi alternatiba geratzen dira orain: NATOk gerra horretan muturra gehiago sartu edota zintzotasunez oraintxe bertan erretiratu.


Erantzun