HISTORIA

NATOren mugak

NATOk premiazko bilera du gaur Georgiako egoera aztertzeko. Soldadu errusiarrek Georgian jarraitzen dute eta AEB eta horren aliatuak batzen dituen erakunde militarrak Errusia Georgiatik alde egiteko nola behartu zehaztuko du.

Egungo giroak gerra hotzekoa ekartzen du gogora, joan den mendeko 50eko, 60ko eta 70eko hamarkadetakoa. Errusiarrak gaiztoak dira, Europaren egonkortasuna kolokan jartzen dute eta hori gelditu beharra dago. Halere, gauzak ez dira hain agerikoak. Errusiak Georgiaren aurka egindako erasoa Kaukasoko herrialdeak NATOn sartzeko duen gogoak eragin du, hein handi batean.

Orain urte gutxi batzuk aliatutzat zituen herrialdeak orain AEBen aliatu bihurtu direla ikusi du Errusiak. Amerikarrak Moskutik hiru mila kilometrora egon izan dira denbora askoan. Estonia, Letonia eta Lituania, Sobietar Batasuneko kide ohiak, NATOn sartu zirenetik, ordea, mila kilometrora daude. Errusiak marra gorri berria ezarri du: ez du onartuko NATOren hegoaldeko mugak aurrera egitea eta Kaukasoko herrialdeei ez die utziko erakundean sartzen.

Errusiak Georgia inbadituta zabaldu nahi izan duen mezua argia da: NATOk Georgia kidetzat hartzen badu, Georgiaren eta Errusiaren arteko hurrengo gerra NATOren eta Errusiaren arteko gerran bilakatuko da. NATO osatzen duten herrialdeetako ministroek gaur egingo duten bileran kontuan hartu beharreko arriskua da hori.

Funtsean NATOren mugak daude eztabaidagai, baita Europar Batasunarenak ere. Inork ez du Georgia edo Ukraina Europar Batasunean sartzea aurreikusten, beraz, zailtasunez uler liteke zeintzuk diren herrialde horiek NATOn sartzearen premiak eta aldeak.

Nork: Jesus Torquemada.2008/08/19 11:35:55.968 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.