HISTORIA

Palin urakana

Gustav urakana beharbada ez zaio hain gaizki etorri John McCaini. Egia da hedabideetan tokia kendu diola errepublikanoen Biltzarrari, baina errepublikarrak garaiz dabiltza oraindik ostegunean ikuskizun eder bat egiteko. Izan ere, etzi egingo du John McCainek hautagaitza ofizial egiteko hitzaldia.

Dirudienez, ordurako pasata egongo da Gustaven eragina. Urakanak aukera eman dio McCaini argazkietan ateratzeko, mahuka motzeko kamiseta jantzian, kalteak izan dituztenei laguntzak banatzen. Oso ondo datorkio berak lortu nahi duen irudia lortzeko, aginterako eta antolaketarako gaitasuna duen politikari bezala agertzeko, alegia.

Hala ere, beste motatako urakan batek astindu du errepublikanoen bilera: Sarah Palin, Maccainekin presidenteorde izateko hautagai denaren alaba, 17 urte besterik ez dituen neska haurdun dagoen albisteak.

McCainek eskuin ebanjelistaren balio moralak (tartean abortuaren kontrako jarrera) defendatzen dituelako aukeratu zuen Palin. Ez izan zalantzarik, Palinen alabak ez du haurdunaldia etengo eta umea izango du.

Horrela bere amari botoak irabazteko aukera emango dio, baina, bestalde, eskuin ebanjelista horrek kastitatea defendatzen du antisorgailu posible bakar bezala, eta ez ditu begi onez ikusten nerabeen arteko sexu harremanak. Beraz, ebanjeliko batzuek zalantzan jar lezakete Palin familian aldarrikatzen duten guztia egiten ote duten.

Nork: Jesus Torquemada.2008/09/03 10:23:07.743 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.