HISTORIA

Zuhurtzia Europar Batasunean

Europar Batasuna zatituta dago, beste behin, berea ez den arazo baten ondorioz. Georgiak arazo bat du Errusiarekin, eta Europako herrialde batzuen ustez, Europar Batasunak auzi horretan Georgiaren alde eta Errusiaren kontra egin behar du.

Iritzi horretakoa da Britainia Handia, AEBetako atzerri politika segitzeko prest baitago beti. AEBak dira, hain zuzen, Mijail Saakashvili Georgiako presidentearen aitabitxia.

Dena dela, Europako ekialdeko herrialdeek ere politika sendoa eskatzen dute Errusiaren aurka, neurri batean beldurra baitiote Moskuri. Duela 20 urte, Errusiaren alde zeuden eta euren lurraldeetan Errusiako soldaduak zituzten, baina Moskuk iraganeko inperioa berreraiki nahi duen beldur dira.

Beste batzuen ustez, ordea, ez dira eten behar Errusiarekiko zubi guztiak. Alemania, Frantzia, Espainia eta beste herrialde batzuen jarrera da hori. Harremanak blokeatzeko prest daude eta Errusiarekin akordio estrategiko bat sinatzeko planak alde batera uztearen aldeko dira, baina ez dute Moskuren kontrako isunik onartu nahi.

Eztabaida horretan gauza bati erreparatu behar zaio bereziki: Georgia ez da Europar Batasunean sartzeko hautagaia, ezta epe luzera ere. NATOn sartzeko hautagaia bada, baina NATO ez da Europar Batasuna.

Nork: Jesus Torquemada.2008/09/03 10:16:27.734 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.