Amorritarrak Herri abeltzain eta nekazaria. K.a. 2300 eta 1700 urteen artean, Siriara eta Mesopotamiara emigratu zuten. Lapurretan eta uztan aritzen ziren.
Birkonkista Arabiarrek Penintsulan inbaditutako lurraldeak berreskuratzea. Erreinu kristauek burutu zutena.
Civitas Civitas edo Hiriak. Sari ordaintzaileak edo zuzenbide latindarrekoak izan zitezkeen. Lehendabizikoak, oro har, konkistari aurre egin zioten hiriak ziren; haien agintariak pretoreek edo gobernadoreek ezarriak ziren, zerga handiagoak ordaintzen zituzten eta askatasun mugatua zuten. Zuzenbide latindarreko hiriek, ordea, autogobernurako ahalmen handiagoa zuten.
Conventus Hiriaren (Civitas) eta probintziaren arteko administrazio unitatea.
Estatu generalak Erdiaroko erakundea, hiru estamentu sozialen ordezkariez osatua: noblezia, kleroa eta hirugarren estatua (herri xumea).
Gerusia Espartako Polis-eko Adinekoen Kontseilua. Bi erregek eta 60 urtetik gorako 28 biziarteko hiritarrek osatzen zuten. Epai-gaiez eta Batzarraren proposamenak prestatzeaz arduratzen ziren. Batzarra 30 urtetik gorako hiritarrek osatzen zuten, baina ez zeukan erabakitzeko ahalmenik, aholku emateko erakundea baitzen.
Han dinastia Dinastia horrek matxinada baten ondoren hartu zuen boterea. Lehengoa Han Gaozu (K.a 206) izan zen. Dinastia gerrazalea izan zen, eta inperioaren mugak Mantxuria, Mongolia, Korea eta Erdialdeko Asia arte eraman zituen.
Herrialde sateliteak Erregimen sozialista zuten eta SESBren boterearen orbitan zeuden Europa ekialdeko herrialdeak.
Historizismoa Estatu askok bere-bereak zituzten estetikak berreskuratzeko asmoari erantzungo lioke joera estetiko honek. Nazionalismoekin batera dator, Napoleonen Inperioak ezarri zituen eredu neoklasikoen aurkako erreakzio modura. Beste alde batetik, Europako panorama forma eta egitura exotikoz betetzen zuen Kolonialismoarekin loturik dago, izan ere, forma berri horiek ikusle-kopuru handi batek ontzat eman baitzituen. Horrela, eraikin, pabiloi edo eraikuntza neogotiko, neotxinatar, neoegiptoar, neobizantziar, neoerromaniko, neoarabiar eta are neomudejarrak sortuko dira.
Hitler Programa sozial eta antikapitalista bati esker iritsi zen boterera, herri xehea bere alde jarri baitzen horri esker. Baina inoiz ez zen ahaztu buruzagiez, eta "arrisku komunistari" frenoak jarriko zizkiela aginduta eta ekonomiari bultzada berria emango ziola ziurtatuta erakarri zituen horiek.
Humanismoa XV. mendeko pentsaera korrontea. Italian sortu eta Europara hedatzen da inprentari esker, hau ideia berriak hedatzeko lagungarri baita. Pentsaera korronte honek Erdi Aroko teokraziako sistemarekin haustea defendatzen du, baita greziar eta erromatar klasikoen ideietara itzultzea ere.
Ilustrazioa Pentsaera eta kritika mugimendua, XVI. eta XVII. mendeen artean sorturikoa, zientziaren eta filosofiaren aurrerapenei esker. Akademiek eta zientzia eta literatur Elkarteek zabaldu zuten, horietan sustatzen baitzen gizartearen errealitateari buruzko ikerkuntza hasiberria. Aginteen banaketa (legegilea, exekutiboa eta judiziala), arrazoimenaren aginpidea, eta natura eta errealitatearen azterketa zientifikoa sustatzen ditu.
Inprenta Tipo edo karaktere mugigarrien inprenta Johanes Gutenberg alemaniarrak sortu zuen XV. mendean (1440 urte inguruan), baina honen bazkide izan ziren Johann Fust eta Peter Schöffer-ek ere badute aitatasuna lortzeko eztabaida. Metalezko pieza edo tipo mugigarri batzuk dira, eta berauetan letrak eta ortografia ikurrak daude moldeatuta; tipo horiek matrize batean kokatu eta tintaztatu egiten dira, gero paper gainean inprimatzeko.
Inprentaren agerpena Johanes Gutenberg alemaniarrak sortu zuen XV mendean (1440 inguruan). Metalezko piezaz osatuta dago (hizkiak eta ikur ortografikoa). Matriz batean jartzen dira, tintaz busti, eta paper gainean jarri inprimatzeko.
Iturri irekia Iturri itxia ez bezala, iturri irekia oraindik osorik aztertu gabe dago eta, beraz, datu gehiago eman ditzake.
Kaligrafia Txinerak ez du alfabetorik, baizik eta karaktere bakoitza irudiak edo sinboloak adierazten dituzten lerroz osatuta dago, hau da, piktograma bat da. Adierazten dituzten ideien irudi sinplifikatuak dira. 40.000 grafismo inguru ditu, baina pertsona jantzi batek 4.000 inguru erabiltzen dituela uste da
Lehen enperadorea Lehen enperadorea Zheng printzea izan zen. Shi Huangdi-k Lehen Enperadore aldarrikatu zuen bere burua. Lurraldea barruti militarretan (jun) banatu zuen.
Liberalismoa Ilustraziotik sortu zen korronte politikoa. Industrial burgesiari lotua dago. Estatu parlamentario eta laiko mota baten barnean, norbanakoaren askatasuna defendatzen du, hiritarren eskubide eta beharrak bermatzen ditu, bizitza ekonomiko eta sozialean parte hartu gabe.
Misterio Eleusinoetan Antzina, Greziako Eulesis hirian ospatzen ziren sarbide errituak. Ama lur Demeterren eta alaba Coreren (Persefone izenez ere ezaguna) ohoretan egiten ziren. Pluton, infernuetako jainkoa, Corez maitemindu zen eta bahitu eta berarekin eraman zuen Hadesera. Démeter, atsekabetuta, loreak eta fruituak hazteaz ahantzi zen. Zeusek, kezkatua, Pluton konbentzitu zuen Coreri urtero, sei hilabetez, amarengana itzultzen uzteko. Arrazoi horregatik ematen ditu fruituak lurrak eta zelaietan loreak hazten dira udaberrian eta udan. Kasu honetan, antzinako Greziako gainerako misteriozko erlijioetan bezala, infernutikako itzuleraren sinboloa errepikatzen da berpizkunde bailitzan. Pertsona moduan berpizte hori islatzen zuten neofitoek sarbide zeremonian.
Monetak Halakotzat hartzen da agintaritza eskudunak ohiko neurrian jaulkitako metalezko pieza.
Perestroika eta Glasnost "Berrikuntza eta gardentasuna" esan nahi du. Politika horren bidez, sistema sozialista barrutik erreformatzen saiatu zen Gorbachov, herrialdeak zuen krisi latza behin betiko amaitzeko. Baina erakundeek ez zituzten aldaketak jasan eta erregimenak porrot egin zuen, horren ondorioz, bide bakarra gelditu zitzaien: demokratizazioa eta kapitalismoa.
Primo de Riveraren diktadura Miguel Primo de Rivera jeneralak, burgesiaren eta armadaren laguntzarekin estatu-kolpe bat eman ondoren, bere gain hartu zuen larderiazko gobernu baten boterea, XX. mendearen lehen bi hamarraldietan Espainiako Estatuan falta izan zen gizarte-ordena berreraikitzeko eta ezartzeko asmoz.
Shang Edo Yin Erreinuaren antolaketaren oinarri klanak dira, buruan leinu erreala dutela. Herriak klanek gidatutako feudoetan zeuden banatuta. Gerra gurdia erabiltzen zuten eta arbasoak sutsuki gurtzen zituzten.
Shang o Yin dinastia Klanek gidatutako feudoetan antolatzen zuen erresuma, buruan leinu erreala izanik. Bere agintepean, gerra-gurdia erabiltzen zuten eta arbasoak sutsuki gurtzen zituzten.
Stalin (1879-1953) Komite nagusiko idazkari nagusia 1922az geroztik. 1924an Lenin hil zenean komitean zeuden ezberdintasunez baliatu zen bere boterea finkatzeko. 1927an egotzi zuen partidutik Trotski, bere arerio nagusia, eta 1929an herrialdetik bota zuen. 1936ko abuztuan beldurra nagusitu zen aroa hasi zuen "Moskuko prozesuekin". Horien bidez, bi milioi pertsona heriotzara zigortu zituen edo Siberiara deportatu. Stalin izan zen, gainera, landak kolektibizatzea eta bost urteko planak sustatu zituena.
Trentoko Kontzilioa Eliza katolikoaren erantzuna protestantismoari Trentoko Kontzilioan eman zen (1545-1563). Bertan, erasotutako dogmei eutsi zieten; esate baterako, tradizioaren balioari -eta ez solik Eskriturena-, sakramentuen garrantziari, aita sainduaren aginteari kontzilioen gainetik edota Elizaren kontrolari Bibliaren aurrean, zein ezin zen itzuli beste hizkuntzetara.
Tsin dinastia Gutxi iraun zuen (K.a. 221-202). Herrialdea batu zuen, gobernu zentralizatua sortu eta errepide sarea eraiki zuen.
Varsoviako Ituna NATOren erantzun komunista zen. 1955ean sortu zuten SESBk, Alemaniako Errepublika Demokratikoak, Txekoslovakiak, Hungariak, Poloniak, Errumaniak eta Bulgariak. Bertako kideren bati eraso eginez gero elkar defendatzea zen bere helburua.
Zen Japonian 1191 aldera sartu zen dotrina budista. Meditazioaren bidez argitze egoera lortzea da bere helburu nagusia.
Zhou Gehien iraun zuen dinastia izan zen. K.a. 1050-256 urteen artean iraun zuen. Dinastia horren erreinua Txinako filosofiaren goraldiarekin bat dator, jakintsu handiak izan baitziren garai hartan: Konfuzio (K.a 551-479) eta Lao-Tsé (K.a VI. mendea). Inperioa printzerritan (guo) antolatu zen, eta zergak biltzen zituen burokrazia zuten euskarri.