Helenismoa
- EXTRA: Munduan Zehar
Mazedoniaren garaipena
Greziarrek, Greziako Iparraldean zegoen Mazedonia, herri barbarotzat zeukaten. K.a. IV. mendean, Tebasen hezitako eta heleniar zibilizazioaren mireslea zen Filipo II.ak armada berrantolatu eta meha altxor handiak zituen hainbat greziar lurralde hartzen hasi zen.
Greziar polisak gudak eta beraien arteko liskarrak zirela eta ahulduta zeuden eta ezin izan zioten mazedoniar armadaren bultzadari eutsi. Filipok hainbat frontetan egin zuen aurrera:
- Kalzidia penintsula hartzea (K.a. 357), itsasorako irteera bat lortzeko.
- Fozidioen aurkako guda (K.a. 356-346), greziarren arteko elkar ez ulertzeez baliatuz.
- Keroneako borroka (K.a. 338). Tebatar eta atenastarrak garaituak izan ziren.
- Korintoko Liga (K.a. 337). Greziar hiriek sortu zuten liga hau, Dario III.aren persiar inperioari aurre egiteko eta Asiako greziar hiriak askatzeko.
Korintoko Ligak Filipori greziar hirien gaineko nagusitasuna jarduten utzi zioten eta hauek pixkanaka beraien autonomia galdu zuten.
Alexandroren Inperioa
K.a. 336. urtean Filipo erail zuten eta bere seme Alexandro izan zen ondorengoa, hogei urte zituela. Errege gaztea Aristotelesek hezi zuen eta bere aitak baino oraindik gehiago maite zuen greziar kultura.
Iliadako heroien miresle, Alexandrok urte gutxiren buruan greziar gaiak eta mundu zaharreko beste zibilizazio handi batzuetakoak elkartuko ziren lurralde zabala hartu zuen. Inperioaren sorreraren ondorengo aldiak honako hauek izan ziren:
- Aitaren jabetzako lurretan mazedoniar boterearen finkatzea, traziar eta iliriarrak garaituz eta Tebas, Atenas eta Peloponesoko matxinadak itzaliz.
- Persiaren aurrean Asia Txikia hartzea, Granikoko (K.a. 334) garaipenaren ondorioz.
- Issosko (K.a. 333) garaipena eta Siria, Palestina eta Egiptoren menderatzea.
- Gaugamela edo Arbelasen (K.a. 331) Dario III.a behin betikoz garaitzea; Mesopotamia eta persiar hiriburuen okupazioa.
- Aria, Drangiana eta Arakosiako satrapiak hartzea eta Mendebaldeko Iranen menderatzea (K.a. 329).
- Indiara (K.a. 327- 325) bidaia. Indo ibaia gurutzatu ondoren, armadak ez zuen aurrera jarraitu izan nahi eta Alexandrok Babiloniara itzulera agindu behar izan zuen. Bertan hil zen K.a. 323. a urtean.
Diadokoen erresumak
Alexandro hiltzean, Diadokos moduan ezagunak ziren bere jeneralek, K.a. 306. urtean inperioa banatu egin zuten. Horrela sortutako erreinu desberdinek laster hasi ziren beraien artean liskarretan eta Seleukok Lisimako hil ondoren Kurupedioneko (K.a. 281) gudan, hiru erreinu nagusi osatu ziren:
- Mazedonia, Antigonoren ondorengoak ziren Antigoniden menpean.
- Asia, Seleukoren ondorengoak ziren Seleuziden menpean.
- Egipto, Ptolomeoren ondorengoak ziren Lagida edo Ptolomeoen menpean.
Diadokoen erresumak liskar ugari izan zituzten beraien artean monarkia despotikoak izan ziren, K.a. II eta I. mendeetan Erromaren menpean erortzen hasi ziren arte.
Heleniar zibilizazioa
Diadokoen erresumetan eta helenizatutako estatu independenteetan hedatutako helenismoa, ondorengo ezaugarriak zituen zibilizazioa zen:
- Hiriak gune politiko, ekonomiko eta kultura gisa loratzea. Alexandrok bere konkistetan hogeita hamalau hiri sortu zituen eta hauen artean Pergamo eta Alexandria azpimarra daitezke.
- Grekera hizkuntza ofizial eta kultu gisa erabiltzea (hizkuntza arrunta edo koiné).
- Heleniar artea deitutakoaren hedapena. Hau, estilo klasikotik eratorria zen, baina haren urritasun eta kontrolik gabe.
- Zientzia-aurrerapenak, matematika arloan (Arkimedes eta Euklides), astronomia arloan (Hiparko, Samosko Aristarko), fisika eta natur zientzia arloan (Alexandriako Heron, Teofrasto), geografia arloan (Eratostenes), medikuntza arloan (Herofilo) e.a.
- Kultura (Alexandrian zegoen liburutegia bezalakoak sortuz) eta filosofiaren (Platon eta Aristotelesen ondorengoak izan ziren eskolak, hala nola epikureismoa, zinismoa eta estoizismoa) garapen eta hedapenak.
Data garrantzitsuak
- 359 Filipo II.a Mazedoniako tronura altxatzen da.
- 336 Filipo erailtzen dute eta bere seme Alexandro oinordekoa da.
- 334 Granikon Alexandrok persiarrak garaitzen ditu.
- 333 Alexandrok Issosen persiarrak garaitzen ditu.
- 331 Gaugamelan persiarren behin betiko porrota.
- 330 Dario III.a hiltzen da eta Alexandrok bere burua oinordekotzat hartzen du.
- 326 Alexandrok Indo ibaia gurutzatzen du, baina bere gizonek aurrerago ez joatera behartzen dute.
- 323 Alexandro Babilonian hiltzen da.
- 306 Seleukok errege titulua hartzen du eta gainerako diadokoek bere eredua jarraitzen dute.
- 281 Kurupediongo borroka. Hiru erresuma handi eratzen dira: Mazedonia, Asia eta Egipto.
- 197 Erromatarrek garaitzen dute Mazedoniako Filipo V.ak Grezian dituen bere lurrei uko egiten die.
- 168 Mazedonia erromatar herrialde bihurtzen da.
- 30 Oktaviok Alexandria hartzen du eta Egipto erromatar herrialde bihurtzen da.
Alexandroren heriotza
Alexandro malariaz oso gaixo zegoela, bere ondorengoa "gehien merezi zuena" izango zela adierazi zuen eta bere eraztuna Perdikas bere lagun minari eman zion. Bere armadako gizonak Alexandro ikustera joan ziren eta bere ohe aurrean desfilatu zuten. Egun bi geroago hil egin zen, hogeita hamahiru urte zituela.
Zientzia arloko aurkikuntza batzuk
Erastotenes: Lurraren zirkunferentziaren kalkulua.
Aristarko: Eguzkiaren inguruan lurraren bira.
Hiparko : geografia puntu bat longitude eta latitudearen arabera aurkitzearen teknika.
Arkimedes : amaiera gabeko torlojua, polea mugikorra, palankaren printzipioa, hidrostatika legeak, e.a.
Alexandriako Heron : eolipila edo lurrinezko makina.
