Iberiar penintsula Garai Zaharrean
- EXTRA: Munduan Zehar
Erromatarren aurreko garaia
Iberiar penintsulako antzinako biztanleria talde handi bitan banatutako herri desberdin askok osatzen zuten:
- Iberiarrak Hegoaldean eta Ekialdean zeuden. Herri nekazari eta abeltzaina zen eta pixkanaka burdinaren metalurgian eta tornuan zeramika lanak egiten espezializatu ziren. Beraien herriak leku garaietan eraikitzen zituzten, babes egokia zeukaten tokietan.
- Zeltak, goi- lautadan eta atlantiko kostaldean zeudenak, beste tribu batzuekin bizi izaten ziren, esaterako kantabriarrekin eta baskoiekin. Nekazariak eta abeltzainak ziren eta neurri txikiago baten, merkatariak. Metale desberdinak lantzen zekizkiten, burdina eta beruna esaterako. Harresiz babestutako kastroetan bizi izaten ziren.
Zeltek iberiar kulturaren hainbat ezaugarri hartu zituzten eta, ondorioz, zeltiberiar izenaz ezagututako herriak sortu ziren.
Mediterranear itsasertzetik zehar ondorengo koloniak zeuden:
- Feniziarrak, esaterako, Gadir (Cadiz), Malaka (Malaga) eta Sexi (Almuñecar).
- Greziarrak, esaterako, Emporion (Ampurias) eta Rhode (Rosas).
- Kartagoarrak, esaterako, Ebussus (Ibiza) eta Cartago Nova (Cartagena).
Penintsularen Hegoaldean bertako zibilizazio batek egin zuen gora: Tartesoak (K.a. IX-VI. mendeak). Zibilizazio hau greziar historialarien erreferentziengatik eta feniziar eta greziar kolonizatzaileek eragindako arte mota baten hondarrengatik ezagutzen da, baina hiribururik ez da aurkitu.
Erromatar konkista
Bigarren guda punikoan zehar (8. gaia ikusi) izan zen erromatarrak Iberiar penintsularekin harremana izan zuten garaia. Publio eta Kneo Eszipion jeneralek K a. 218. urtean Anpuriasen lehorreratu ziren eta bertan Anibalen kartagoar tropen hornikuntza mozteko kanpamendu bat jarri zuten. Anibalen tropek penintsulan zuten beren oinarrizko baseak.
Okupazioa hiru mailatan egin zen:
- Mediterranear zerrenda eta Ebro eta Guadalquivirreko haranak konkistatzea, K.a. 206. urtean amaitu zena.
- Behin kartagoarrak kanpora botata, K.a. 155 urte inguruan, penintsularen Mendebalde eta goi- lautadarako sarrerak konkistatzeari ekin zitzaion. Hau, lusitaniar eta zeltiberiarren kontrako gudetan izan zen. K.a. 133 urtean amaitu zen, Numantziaren suntsipenarekin.
- Kantabriar aldearen konkista. Oktavio Augustok K.a. 29an hasi zuen eta K.a. 19an amaitu.
Erromanizazioa
Erromatarrak heldu zirenean, beraien hizkuntza, ohitura eta erakundeak ekarri zituzten eta penintsulako bertako herrien bizimodua erabat aldatu zen.
- Hizkuntzei dagokienez latina gailendu zen eta honetatik hizkuntza erromanikoak eratorriko ziren; esaterako, galegoa, portugesa, gaztelera eta katalanera.
- Erromatar zuzenbidea lege eta zuzenbide- antolamenduaren iturri bihurtu zen eta honen eragina gaur eguneko lege antolamenduetaraino heldu da.
Erromatarrek sortu zituzten kanpamentu militar eta hiriekin batera, galtzadek eta beste herri lan batzuek ere, ubide eta zubiek esaterako, kolonizazioa erraztu zuten. Legionarioek eragin handia izan zuten erromanizazioan, Estatuak ematen zien lur zatietan finkatzen zirelarik. Indigena askok legioetan eman zuten izena eta horrela erromatarren erabilera eta ohitura asko ikasi zituzten.
Probintzia eredugarria
Erromatarrek Hispaniaren ekonomian hainbat aldaketa egin zituzten eta horrek Hispania Inperioarentzako herrialde garrantzitsua izatea egin zuen.
- Nekazaritza: erromatar goldea eta odol-errota sartu ziren. Garia, mahatsondoa eta olibondoa izan ziren laborerik garrantzitsuenak.
- Industria: ardogintza, oliogintza eta arrain gazitzea nabarmendu ziren.
- Mehagintza: erromatarrentzat hispaniar baliabiderik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Sierra Morenan zilarra ateratzen zen, Huelva eta Almerian kobrea, Almadengo Mendilerroan merkurioa eta Ipar- mendebaldean urrea.
- Merkataritza: merkataritza trukeak Galiako Hegoaldearekin (gaur eguneko Frantzia) eta Erroma berarekin ere egiten ziren.
Baskoiak
Baskoien leinuak gehienbat Nafarroako Pirinioetan eta Aragoiko mendebaldeko Pirinioetan kokatu ziren. Denborarekin, leinu horietako batzuek mendebaldera jo zuten, eta barduliar eta karistiarrekin batera bizi izan ziren.
Erromatarrak iritsi baino lehenago, baskoi taldeak lurralde ezberdinetan bizi ziren, talde bakoitzak tokian tokiko baldintzen arabera moldatu behar izaten baitzuen. Horrela, Ebro ibaiaren ondoko lurralde lauetan nekazari eta abeltzainen gizartea garatu zen. Hain emankorra ez zen mendialdean, berriz, biztanle-guneak barreiatuak zeuden eta batez ere abeltzaintza nagusitzen zen.
Erromatarren okupazioarekin batera banaketa hori areagotu egin zen. Lurralde lauetan, erromatarren bide-sareari loturiko villae eta hiriguneen egitura sendo bat finkatu zen, eta nekazaritza eta merkataritza garatu ziren. Iparralde menditsuan, aldiz, meatzaritzako lanekin zerikusia zuten portu txiki batzuk eta kantonamendu militar batzuk besterik ez zituzten ezarri erromatarrek. Biztanle-guneak barreiaturik zeuden eta haien jarduera nagusia abeltzaintza zen.
Lurralde lauetan gertatu zen garapen ekonomikoak garrantzi handiko beste banaketa bat ekarri zuen: gizartearen egituratzea. Mendialdean gizarte tribal batek iraun zuen, baina nekazaritza-eremu lauetan gizarte erromatartuen pareko hierarkizazio-maila bereganatu zuten.
Era berean, Erromatarren garaian, lurralde lauen eta lurralde menditsuen artean trantsizio-eremu bat sortu zen -erdiko mendialdea deritzana- eta bertan sortu ziren herrixkek bi eremuetako ezaugarri ekonomikoak eta sozialak hartu zituzten.Data garrantzitsuak
- 218 Kneo eta Publio Eszipion Enporionen lurreratu ziren, Anibalek Italiari erasoa jo eta gero.
- 206 Publio Kornelio Eszipionek Gades hartu zuen.
- 197 Penintsula bi zatitan banatuta geratu zen: Hispania Citerior eta Hispania Ulterior.
- 155 Lusitaniar gudaren hasiera.
- 154 Zeltiberiar gudaren hasiera.
- 139 Viriato lusitaniar buruzagia erail egin zuten. Hurrengo urtean lusitaniar guda amaitu zen.
- 133 Numantzia suntsitu zuten. Zeltiberiar gudaren amaiera.
- 49 Julio Zesar penintsulara heldu zen eta Ponpeioren jarraitzaileak garaitu zituen Ilerdan.
- 45 Zesarrek Mundan (Montilla) Ponpeioren semeak garaitu zituen.
- 29 Oktavio Augustok Iparraldearen konkista hasi zuen.
- 19 Hispaniaren konkista amaitu zen.
- 74 Vespasianok latindar zuzenbidea eman zion penintsula osoari.
- 212 Karakallak Inperio osoari eman zion hiritartasuna.
- 293 Diokledianok Hispania Galietako prefekturaren menpe zegoen elizbarruti batean bihurtu zuen.
- 409 Herri barbaroak penintsulan sartu ziren: bandaloak, sueboak eta alanoak.
Numantiar erresistentzia
Numantzia hiriak hamar urtetan eutsi zuen erromatar indarren setioa. Bertako hiritar askok nahiago izan zuen sutara bere burua bota Eszipion Emiliano Kartagoko irabazlearen armadari bere burua ematea baino. Eszipion Emilianok laguntzarako tropekin joan behar izan zuen.
Idazle, filosofo eta enperadoreen lurra
Segoviako ubidea.
Lukano : Farsalia egin zuen poeta kordobatarra.
Marzial . Calatayuden jaio zen poeta. Epigramas egin zuen.
Marko Aneo Seneka : kordobatar hizlari eta erretorikan aditua. Filosofoaren aita.Kintiliano : Kalagorrin jaiotako hizlaria.
Ponponio Mela : Betikako geografoa.Kolumela : nekazaritzari buruzko tratatu baten egilea. Cadizen jaio zen.
Julio Floro : historialaria, kordobatarra segur aski.Trajano : enperadore eta historialaria. Italikan jaio zen.
Adriano : Italikan jaiotako enperadorea.Marko Aurelio : enperadorea eta filosofo estoikoa (bere espainiar jatorria zalantzazkoa da).
Teodosio : enperadorea. Erroman kristautasuna erlijio ofizial moduan ezarri zuen.
Erromatar monumentu nagusiak
Euskadiko Ebro inguruko lurraldeak izan ziren dinamikoenak gizarte eta ekonomiari dagokionez, erromatarren merkataritza-bideekin komunikazio hobea zutelako.
Anfiteatroak : Merida, Italika.
Zirkuak : Merida eta Tarragona.Garaipen-arkuak : Bara (Tarragona), Medinaceli, Caparra (Caceres).
Tenpluak : Ampurias, Ausa (Vich), Tarragona, Merida, Evora.
