HISTORIA

Kristautasuna

Jesukristok sortutako erlijioa erromatar Inperioan denbora gutxian zabaldu zen. Arrazoi nagusia Paulo Deunaren lan ebanjelizatzailea izan zen. Kristautasuna paganotasunaren aurkari nagusi bihurtu zen eta kristautasuna Inperioko erlijio ofizialtzat hartu eta gero zibilizazio berri baten partaidetasun elementu moduan sendotu zen, Mendebaldeko zibilizazioarena.

Sorrera

Testamentu Berriaren arabera, 30. urte inguruan, Nazareteko Jesus erlijio berri bat zabaltzen hasi zen. Garai horretan, Pontzio Pilatok Palestinako prokuradore kargua zuen (26-36) eta Erromako enperadorea Tiberio zen (14-37).

Kristauek enperadorea gurtzeari uko egin ziotenez, erromatar agintariek hauek jarraitu egin zituzten. Martiri edo "lekukoak" Jesusgatik hiltzen ziren eta jarraituak zirenak katakonbetan ezkutatzen ziren. Katakonbak beraien gurtzea egiten zuten hilerriak ziren.

Judu-elkarteko kidea zen Jesus eta bere jarraitzaileek hebrear herriak Israel askatuko zuela itxaroten zuen Mesias edo Kristotzat ("gantzutua") hartu zuten. Jesukristoren mezua ondorengo puntuetan labur daiteke:

  • Jainko bakarra dago.
  • Jainkoarentzat gizaki guztiak berdinak dira.
  • Elkar maitatu eta bakartu egin behar da.
  • Justuentzako saria heriotzaren ondorengo betiko bizitza da.

Jesukristok judutar apaiz, idazlari eta doktoreei aurre egin zien eta hipokritatzat zituen. Hauek, Pontzio Pilato erromatar prokuradorearen eskuetan utzi zuten eta herria erromatar boterearen kontra matxinatu zituela esan zuten.

Bere ebanjelioa zabaltzen hasi eta hiru urteren buruan Jesukristo Jerusalemen gurutzean gurutziltzatu zuten.

Erromatar Inperioan hedapena

Jesus hil ondoren, bere jarraitzaileek Pedro Deuna zuzendutako Eliza edo biltzar bat egin zuten. Baina Paulo Deuna izan zen kristautasuna hebrear elkartetik kanpo, «jentilen» artean zabaltzen gehien lagundu zuena:

  • 45 eta 49 urteen artean, elkarte kristauak sortzen Asia Txikian zehar ibili zen.
  • Bigarren bidaian (50), Grezian zehar ibili zen, Atenas bera ere bisitatu zuelarik. Filipos, Salonika, Korinto eta beste hiri batzuetan elizak sortu zituen.
  • Hirugarren bidaian (53), Grezia eta Asia Txikia bisitatu zituen.
  • Azkenez, Jerusalemera joan zen eta han atxilotu egin zuten. Ondoren Erromara joan zen (61) eta 67. urtean hil egin zen, Neron enperadorearen jazarpen garaian.

Inperioan gainbehera morala zegoen garai batean, merkatari, artisau, emakume, txiro eta morroiak, Lurrean sufritzen zuten guztiei hil eta gero bizitza zoriontsua agintzen zien erlijio honetara bihurtzen ziren.

I. mende amaieran, kristautasuna Ekialdeko Mediterraneoan zabaldu zen eta Alexandria eta Erroma moduko hirietarainoko eragina izan zuen. Elkarte kristauak Afrika, Galia eta Hispanian ere gehitu ziren. Lehenengo, judutar komunitateetan errotu zen, hauek inperio osoarengatik sakabanatuak izan zirelarik 70. urtean eta ondoren, hirietako maila guztietan.

Elizaren antolamendua

Elkarte kristauak elizatan antolatzen ziren eta ondorengo hauek zuzentzen zituzten:

  • Apezpikuak. Hiriburuetan bizi izaten zirenek metropolitar izena hartu zuten eta geroago artzapezpiku izena.
  • Presbiteroak. Apezpikuek izendatzen zituzten zaharrenen artean.
  • Apaizak.
  • Diakonoak. Eskaintzak administratzeaz arduratzen ziren.

I. mendearen amaieratik, Erromako apezpikua lehenengo apezpikutzat hartzen hasi zen.

Dogmaren garbitasuna hurrengo kontzilioetan ezarri zen, heresien aurrean. Heresiak fede arloan desegokitzat hartzen ziren kontzepzioak ziren. Lehenengoko kontzilio ekumenikoa Nizeakoa izan zen eta bertan arianismoa gaitzetsi zen.

Estatuaren erlijioa

305. urtean Diokleziano enperadorearen heriotzak Erroman botereagatiko borroka latza ekarri zuen. Tronu inperialerako hautagaia zen Konstantinok (324-337), kristauen babesa bilatu zuen eta behin koroatu eta gero, kristauei eta beste gurtzeei erlijio askatasuna eman zioten 313ko Milango Ediktuarekin.

Kristautasunak gero eta eragin handiagoa zuen eta era berean antzinako erlijio paganoa atzeraka zihoan. Erlijio paganoa kristau agintariek ere jarraitu egin zuten. Greziar eta erromatar jainkoen tenpluak eta hebrear sinagogak apurtu ziren eta greziar Olinpiadak ere debekatu egin ziren.

Juliano enperadoreak (361-363) antzinako erlijioa eta kultura klasikoa berrezartzen saiatu zen; baina handik gutxira, 391. urtean, beste enperadore batek, Teodosio Handiak (379-395), erlijio paganoa debekatu zuen eta 394. urtean kristautasuna aldarrikatu zuen Inperioaren erlijio ofizial gisa.

Data garrantzitsuak

  • 30 inguruan. Jesusen predikazioa.
  • 37 Paulo Deunaren fede-aldaketa.
  • 42 Paulo Deuna, Erromako apezpikua.
  • 64 Paulo Deunaren bidai posiblea Espainiara.
  • 67 Pedro eta Paulo Deunen martirioa Erroman.
  • 81 Domizianoren agintepean jazarpena. Jon Deunak Apokalipsia idazten du.
  • 202 Septimio Severoren agintepean jazarpena.
  • 249 Dezioren jazarpena hasten da.
  • 257 Valerioren jazarpena hasten da.
  • 260 Galieno enperadorearen tolerantzia-ediktua.
  • 303 Dioklezianoren agintepean jazarpena.
  • 313 Konstantinok, gurtze-askatasuna ematen du Milango ediktua aldarrikatuz.
  • 325 Lehenengo kontzilio ekumenikoa Nizean.
  • 391 Teodosiok gurtze paganoak debekatzen ditu.
  • 394 Kristautasuna Inperioko erlijio ofizial gisa hartzen da.

Krismoia

Kristau artean erabili izan zen lehengoetariko ikurra krismoia izan zen, X eta P hizkien adierazpena (grezieraz Kristoren hasierako hizkiak). Batzutan alfa eta omega hizkiak ere agertzen ziren (hasieran eta amaieran).

 

Lehenengo heresiak

Gnostizismoa. I. mendea. Ekintza onak egitearen beharra ukatzen zuen, salbamena Jainkoa ezagutzean zetzan.

Marzionismoa. II. mendea. Kristoren gizaki izaera ukatzen zuen.

Sabelianismoa. III. mendea. Hirutasun Santuaren hiru pertsonen bereizketa ukatzen zuen.

Libelatika. III. mendea. Jarraipenetik aske uzten zuen libelo baten bidez Kristorenganako fede ukatzea legezkoa zela esaten zuen.

Donatismoa. IV. mendea. Sakramentuen balorea grazia-biziera administratzen zuenaren menpe zegoen.

Arianismoa. IV. mendea. Aitarengandik desberdina zen Kristoren jainkotasuna ukatzean zuen.

Priszilianismoa. IV. mendea. Elizaren behin behineko boterea ukatzen zuen.

Nestorianosmoa. V. mendea. Kristoren izaera jainkotiarra eta gizatiarra desberdinduz Birjina Jainkoaren ama izatea ukatzen zuen.

 

Basilikak

Gurtze-askatasuna aldarrikatu eta gero, kristauek katakonbak utzi eta basilika izeneko tenpluak eraiki zituzten. Basilikak, justizia banatzen zen eta izen berdina zuten erromatar eraikinetan inspiratuta zeuden.

 

Hispaniaren ebanjelizazioa

Usadioaren arabera, Espainian kristautasunaren sorrera Jakue apostoluaren eta Zazpi Gizon Apostolikoen bidaietan izan zuen. Garrantzia historiko handiagoa du 64 eta 66 urteen artean Paulo Deunak egindako bisitaldiak, bere epistoletan dokumentatutakoak.