Inperio Baxua eta Erromako gainbehera
- EXTRA: Munduan Zehar
Inperioaren antolakuntza berria
Inperioak Mendebalde eta Ekialdearen artean izan zuen banaketarekin Dioklezianok (9. gaia ikusi), ezarritako Tetrarkiak mugak sendotzea eta barbaroen inbasioak gelditzea lortu zuen. Dioklezianok (285-305), beste hiru tetrarken gainean erabaki gorenekoena mantentzen zuenak, III. mendeko krisiak sortu zituen kalteak konpontzeko ahalegina egin zuen:
- Ogasuna, justizia, administrazioa eta armada berrantolatzea.
- Herrialdeak elizbarrutietan eta elizbarrutiak prefekturetan antolatzea.
- Paganotasuna eta inperio-gurtzea berpiztea.
305. urtean Diokleziano eta Maximianoren abdikazioaren ondoren, 324. urtera arte iraun zuen botereagatiko borroka egon zen. Borroka hau Konstantino Handiaren garaipenarekin amaitu zen eta honek inperioaren batasuna berrezarri zuen.
Konstantinok monarkiaren botere absolutua berrindartu zuen eta Konstantinopla sortu zuen Inperioaren hiriburu gisa. Gainera, kristautasuna hartzen zihoan garrantzia ikusirik, Milango ediktuarekin 313. urtean gurtze-askatasuna dekretatu zuen (11. gaia ikusi).
Azken enperadore handia Teodosio Handia (379-395) izan zen. Honek, 391. urtean kristautasuna Inperioaren erlijio ofizial gisa izendatu zuen. Teodosio hildakoan, Inperioa berriro banatu zen, Ekialdea bere seme Arkadiorentzat eta Mendebaldea bere seme Honoriorentzat (404. urtetik aurrera Ravena izan zuen hiriburu).
Germaniarrak
Germaniar herriak Europako Iparraldetik zetozen eta tribuetan antolatuta zeuden. Aginte gorena gudarien eta gizon askeen biltzarrak zuen eta honek buruzagia aukeratu eta bakea eta gudaren gainean erabakitzen zuen. Erromatarrek barbaro (kanpotarrak) deitzen zieten eta kultura eta ohituretan maila baxuagoa zutela uste zuten.
Germaniar herri garrantzitsuenak honako hauek ziren: godoak, alanoak, sueboak, bandaloak, frankoak, angloak eta saxoiak.
Germaniarrak Hegoalderantz emigratzearen arrazoiak lur hobeak eta klima leunagoa bilatzea eta erromatar zibilizazioarenganako erakarpena izan ziren. K.a. I. mendean Rhin eta Danubio ibaietaraino heldu ziren, limes edo erromatar mugara.
Eurekin etengabeko liskarrak eduki eta gero, IV. mendearen bigarren zatian Erdialdeko Asiako lautadetatik Atilaren gidaritzapean etorri ziren huno beldurgarrien etorrerak, erromatar enperadoreak alano eta godoekin aliatzera behartu zituen. Erromatarrek Inperio barruan "federatu" gisa finkatzen utzi zieten alano eta godoei.Mendebaldeko Inperioaren desintegrazioa
III. mendetik, Inperioa makaltzen hasi zen, krisi politiko handiaren eta arazo ekonomikoen ondorioz:
- Ospil eta esklaboak ematen zituzten konkista handiak amaitu ziren.
- Merkataritza urritu zen.
- Zergak handitu egin ziren eta diruaren balioa gutxitu.
- Hiriko bizimodua behera etorri zen eta ekonomia nekazaritzaren arlora hurbildu zen, latifundio handien sorrerarekin.
Honek guztiak, Inperioaren Mendebaldean germaniarrak sartzea arinagotu zuen. Bertan hasi ziren herri federatu berriak erromatar biztanleriarekin gatazkan.
378. urtean godoek Adrianopolisgo borrokan erromatarrak garaitu zituzten eta Alarikoren gidaritzapean Erroma arpilatu zuten (410). Gutxi gutxika, gainbehera bete betean zegoelarik, gainerako herri germaniarrak Inperioan finkatzen joan ziren, 476. urtean Odoakrok azken enperadorea, Romulo Augustulo umea, kargutik kendu zuen arte.
Erromako erorialdia eta gero, Mendebaldeko Inperioa germaniar erregeek zuzendutako erresuma txiki askotan banatu zen. Garrantzitsuenak hauek izan ziren: ostrogodoa Italian, bisigodoa Iberiar penintsulan, frankoa Galian eta Britainiar irletan angloa eta saxoia.
Data garrantzitsuak
- 305 Dioklezianok kargua uzten du eta Maximiano ere horretara behartzen du.
- 306 Konstantinok boterea lortzeko. Tetrarkiako beste enperadoreen aurkako borroka hasten du.
- 324 Konstantinok, Lizinio Adrianopolis eta Krisopolisen garaitzen du eta horrela enperadore bakar moduan geratzen da. Antzinako Bizantzio zegoen tokian Konstantinopla eraikitzen du.
- 330 Konstantinopla Inperioko hiriburu bihurtzen da.
- 337 Konstantino Handia hiltzen da.
- 364 Valentiniano I.ak Valentiniar dinastia hasten du. Bere anaia Valente, augusto eta erregentekide izendatzen du Konstantinoplan.
- ggb. 375 Hunoek ostrogodoak garaitzen dituzte eta Mendebalderanzko migrazio-saldoa eragiten dute.
- 379 Teodosio Handia Ekialdeko enperadore izendatzen dute eta Teodosiar dinastia hasten da.
- 391 Teodosiok kristautasuna erlijio ofizial izendatzen du.
- 395 Teodosio Handia hiltzen da. Inperioa bere semeen artean banatzen du.
- 410 Bisigodoek Erroma arpilatzen dute.
- 455 Alarikoren bandaloek Erroma arpilatzen dute.
- 476 Romulo Augustulo, Mendebaldeko azken erromatar enperadorea, kargutik kentzen dute.
Teodosioren diskoa
Iberiar penintsulan Inperio baxuko arteko bitxia, zilarrezkoa, 388. urtekoa eta Badajozen 1847an aurkitua. Teodosio enperadorea bere seme Honorio eta Arkadioren artean irudikatzen du.
Hiri erresidentzial berriak
Dioklezianotik aurrera, Erroma gune politiko eta monumental moduan zuen garrantzia galtzen hasi zen eta enperadoreek bizitzeko aukeratzen zuten beste hiri batzuk hasi ziren garrantzi hori hartzen, Nikomedia, Sirmio, Milan, Treberis, Spalato (Split) eta Konstantinopla, beste batzuen artean.
Ostrogodoak
VII. mendeko germaniar kaskoa
Hunoek bultzaturik, ostrogodoek Dniester zeharkatu eta bisigodoak lekualdatu zituzten. Hauek, Danubio gurutzatu eta Erroma arpilatu ondoren Galian finkatu ziren. Suebo, bandalo eta alanoak Hispaniara heldu ziren. Frankoak Galiako Iparraldean finkatu ziren, burgundioak Rodanon, eta anglo, juto eta saxoiak Britainian.
