Europa milagarren urtera arte
- EXTRA: Munduan Zehar
Inbasio berriak
Inperio karolinjioaren gainbeherarekin (16. gaia ikusi), IX eta X. mendeetan Mendebaldeko Europa inbasioen bolada handi batek astindu zuen.
- Musulmanek Hegoaldetik mehatxatzen zuten. Marka Hispaniarrak Iberiar penintsulatik erresuma frankoetaranzko sarrera gelditzen zuen, baina itsasoko bideak zabalik geratzen ziren. Pirata sarrazenoek Balearrak, Korsika eta Sizilia hartu zuten eta base hauetatik kristau itsasertzak arpilatzera aritu ziren.
- Normandiarrak edo bikingoak itsasgizon trebeak ziren eta beren hedapena Iparraldetik hasi zuten, Eskandinaviako kostaldetik etorrita.
- Suediarrek Itsaso Baltikoko Ekialdeko itsasertza menperatu zuten eta laku handien eskualdea hartu zuten. Hauen artean varego izenez ezagunak zirenak Dnieper ibaian gora joan, Kieven hiriburua zuen Rus erresuma sortu, eta Itsaso Beltzeraino heldu ziren.
- Daniar piratek itsasertz frankoak arpilatu zituzten, Normandia eta Ingalaterran gune egonkorrak sortu arte. Ingalaterra 1013. urtean konkistatu zuten.
- Norvegiarrak Irlanda eta Eskozian finkatu ziren, eta jarraian Orkadas, Shetland, Feroe eta Islandia irletan. X. mendean, Erik Gorria islandiarrak Groenlandia aurkitu zuen eta bere semea Leif El Labrador amerikar penintsularaino (Vinland) heldu zen.
- Beste alde batetik, zaldun bikainak ziren magyarrak. Ekialdetik sartu ziren Europan eta Alemania, Flandes, Frantzia eta Italiako lurrak suntsitu zituzten X. mendearen lehenengo erdialdean.
Feudalismoaren hasiera
Inbasioek sortutako segurtasun ezak eta Estatu sendo eta zentralizaturik ez egoteak, hirietako biztanleria nobleen babesaren bila mendira ihes egitea ekarri zuen. Babes honen truke, nekazariek jauntxoen lurretan dohainik egiten zuten lan. Honek, lotura politikoak menpetasun pertsonalaren erlazioengatik aldatzearen ohitura germaniarra areagotu zuen.
Lur gehienak lursail edo jaunaren jabetzako lur handietan biltzen ziren, noble baten edo Elizarenak zirenak. Agindupeko lur handia ondorengoetan banatzen zen:
- jaunaren erreserba, jauntxoak zuzenean kontrolatzen zuen;
- eta, nekazariek bizi ahal izateko lantzen zituzten lursailak edo mansoak.
Nekazariek jauntxoari uztaren zati bat eman eta erreserban dohainik lan egin behar izaten zuten. Nekazari batzuk morroiak ziren eta lurrarekin erlazionatuta zeuden, hau da, lurra jabez aldatzen bazen, hauek beren jabe berritzat hartu behar zuten.
Jauntxoek beren morroien gaineko eskubide zabalak zituzten, baita justizia-administrazioarena eta errekrutatze militarrarena ere.
Elizaren funtzioa
Jauntxo eta nekazariekin batera, mende ilunetako gizartearen beste oinarrietako bat Eliza zen. Elizak sistema feudalean lurren jabe moduan eta hauen gaineko eskumeneko boteredun erakunde moduan parte hartu zuen.
Erromako Aita Santuak Karlomagno koroatu eta gero, Mendebaldeko Eliza erresuma frankoari estu lotu zitzaion eta bizantziar Elizaren ondotik urrundu zen. 817. urtean, Konstantinoplako patriarkak, Foziok, Erromarenganako esanekotasuna utzi zuen eta 1054. urtean zisma edo eliza bien arteko apurketa izan zen.
IX eta X. mendeetako inbasioen ondorioetako bat monasterio asko arpilatzea eta suntsitzea izan zen. Artelanak eta liburutegiak sakabanatu ziren eta monje askok hil edo ihes egin behar izan zuten.
Inperio karolinjioan egindako ahalegin kulturala ezerezean geratu zen eta jauntxo feudalen eraginpean zeuden monasterioek sekularizazio-prozesua eta erlijio bizimoduaren lasaitzea bizi izan zuten.
910. urtean Clunyko abadetxean sortutako kluniazense ordena, Aita Santuaren babespean jarri zen eta arau beneditarra berriztatzeaz eta monasterioetara ordena eta diziplina bueltatzeaz arduratu zen, beharrezkoa zen administrazio- eta ekonomia-berrantolaketarekin batera.
962. urtean, Oton I. Handiak eslaviar eta hungariarrak garaitu zituen eta Ekialdeko muga defendatzeko markak antolatu zituen. Erroman enperadore koroatu zuten eta Inperio Karolinjioaren ondorengotzat hartu zen Erromatar-germaniar Inperio Saindua sortu zuen.
Data garrantzitsuak
- 800 Norvegiarrek Orkadas eta Feroe irlak hartzen dituzte. Suediarrak Ladoga lakuaren eskualdean finkatzen hasten dira.
- 827 Musulmanek Afrikatik Siziliaren konkista hasten dute.
- 840 Ingalaterra eta Irlandara Norvegiar inbasioak hasten dira.
- 844 Daniarrek Asturias eta Portugaleko itsasertzak erasotzen dituzte.
- 859 Daniar erasoaldiak Balearrak, Proventza eta Toskanan.
- 860 Norvegiarrek Islandia aurkitzen dute.
- 862 Suediarrak Ruriken agindupean Novgorodgo eskualdean sartzen dira.
- 882 Oleg Jakituna suediarrak Rusgo erresuma sortzen du.
- 896 Daniarrak Senaren bokalean finkatzen dira.
- 906 Magyarrek Moravia birrintzen dute.
- 955 Saxoien erregea den Oton I. Handiak magyarrak eta eslaviarrak garaitzen ditu.
- 962 Aita Santuak Oton I.a Erroman enperadore koroatzen du. Erromatar-germaniar Inperio Saindua sortzen da.
- 982 Musulmanek Oton II.a Tarentotik hurbil garaitu zuten. Erik Gorriak Groenlandia aurkitu zuen.
- 1000 Eskandinavia kristautzen da. Norvegiarrek Leif Eriksonen agindupean Vinlandiaraino heltzen dira.
- 1013 Daniarrek Ingalaterra konkistatzen dute.
- 1040 Normandiarrek Hegoaldeko Italiaren konkista hasten dute.
Leif Eriksonek Vinlandia aurkitu zuen
Bikingoak Amerikara heldu ziren lehenengo europarrak izan ziren, nahiz eta kolonizazioak denbora asko ez iraun. Itsasgizon trebeak izan ziren eta beren itsasontzietan, txikiak eta zingo txikikoak zirenetan, itsaso eta ibaien zehar bidai zitezkeen, zeinek laguntzen zien hedatzen.
1000. urte inguruan, Europak berrogei milioi biztanle inguru zituen eta Mediterraneoaren inguruan batzen ziren batez ere. Biztanleria, gudak, gaixotasunak eta gosea zirela eta, oso gazte hiltzen zen.
