Amerika prehispanikoa
- EXTRA: Munduan Zehar
- EXTRA: Txokolatearen historia
Maiak
Maien zibilizazioa erabateko gainbeheran zegoen Espainiarrak heldu zirenean. Hona hemen horren garapenaren faseak:
- Aldi klasikoa (IV.-IX. mendeak): Peten lakuaren inguruan sortu zen eta Chiapas, Yucatan eta hego-ekialderantz hedatu zen. Maiak hiri-estatu konfederakunde batetan egituratzen dira, hauen artean Tikal, Piedras Negras, Palenque eta Copan azpimarratu behar direlarik.
- Klasiko ondoko aldia (X.-XV. mendeak): lurzoruen agorpenak eta tolteken inbasioak maiak Yucatan penintsulara emigratzera derrigortu zituzten, bertan Chichen Itza, Mayapan eta Uxmal bezalako hiriak agertu zirelarik.
Hona hemen maien kulturaren ezaugarriak:
- Nekazaritza eta merkataritzan oinarritutako ekonomia.
- Hirietako gobernua halach uinic deitutako buruzagi militar gorenari zegokion. Honek bere senideek osatutako kontseilu baten laguntza zuen.
- Idazkera hieroglifiko mota baten erabilpena.
- Astronomia eta aritmetikazko ezaguerak.
- Artea: zeramika, eskultura monumentalak eta tenplu piramidalak.
- Hilobiaz haraindiko bizitzan sinestea: euren jainko nagusiak Chac eta Kukulcan ziren.
Aztekak
Aztekak XIII. mendean kokatu ziren Mexikoko haranean, bertan euren zibilizazioa sortu zutelarik, aurretiko kulturetako elementuez jabetuz, esate baterako, Teotihuacanekoak eta olmeka eta toltekenak.
- 1325ean Texcoco lakura heldu ziren, Aztlan ospetsutik zetozelarik, eta Tenochtitlaneko hiria sortu zuten.
- 1433an Itzcoatlek (1427-1440) hiru hirik osatutako konfederakunde bat eratu zuen: Tenochtitlan, Texcoco eta Tlacopan, hemendik zabalkuntza hasi zelarik Mexikoko haranean zehar.
- XVI. mendearen hasieran, Moctezuma II.ak (1502-1520) Inperioa zabaldu zuen.
Hona hemen azteken zibilizazioaren ezaugarriak:
- Artogintzan oinarritutako ekonomia. Zeramika eta ehun tindaketa.
- Calpulli izeneko senide-taldeetan oinarritutako gizarte egitura.
- Hiri handien eraikuntza, esate baterako, Tenochtitlan eta Xochicalco. Bertan piramide mailakatuak egin zituzten (Eguzkiaren piramidea mundu osoko handiena).
- Idazkera piktografikoa.
- Astronomiari buruzko ezagutzak, oso egutegi aurreratu batekin.
- Giza oparietan oinarritutako erlijioa. Hona hemen horren jainko nagusiak: Quetzlcoatl (suge lumaztatua), Tezcatlipoca, Tlaloc eta Huitzilopochtli.
Inkak
Andeen inguruan, inken Inperioak aurreko zibilizazioen ekarpen kulturalak jarauntsi ditu, batez ere Huantar-eko Chavin eta Tiahuanacoko zibilizazioenak.
Inken dinastiaren ezarpenerako oinarria kitxuak izan ziren eta 1200. urtean heldu ziren Cuzcora. Kondairak dioenez, Manco Capāc izeneko lehen inka edo subiranoak nekazaritzaren artea ezagutarazi zion bere herriari, bere emazteak emakumeei josten erakusten zien bitartean.
Inken Inperioan zegoen urre eta zilarrezko bitxien ugaritasunari esker, Atahualpa subiranoak gela zabal bat bitxiz betetzeko gai izan zen, Espainiako konkistatzaileei bere erreskatea ordaindu ahal izateko.
Ondorengo inkek euren hegemonia ezarri zieten inguruko herriei eta euren boterea gaur egungo Peru, Bolivia, Ekuador, Argentina eta Txileko Iparraldeari dagozkien lurraldeetara hedatu zuten. Hona hemen inken zibilizazioaren ezaugarriak:
- Arto landaketa behealdeetan eta patata landaketa goi-ordokian.
- Llama, alpaka, txakurra eta akuriaren etxekotzea.
- Eraikin monumentalak, esate baterako, Machu Picchu hiria, Huanacauri eta Huillcanotako tenpluak, eta Pilco Kayma eta Huiracochapampako jauregiak. Galtzada sare bat ere egin zuten, merkataritza eta kontrol politikorako garrantzitsua zena.
- Ez zekiten idazten, baina koloreko soka sistema bat erabiltzen zuten kontabilitate eta mezuetarako.
- Gizartea ayllu deitutako klanetan egituratzen zen. Lurraldea suyu izeneko lau probintzia handietan banatuta zegoen, apo izeneko gobernadoreek zuzendutakoak.
- Jainko nagusiak Viracocha (jainko sortzailea) eta Inti (Eguzkia) ziren.
Data garrantzitsuak
- 1500 Andeetan Chavineko kultura jaiotzen da.
- 350 Nazcako kultura garatzen da Perun.
- 100 Motxeko kulturaren agerpena, Peruko iparraldeko kostaldean.
- 200 Olmekak Mexikon barneratzen dira.
- 600 Titikaka lakuaren hegoaldean dagoen Tiahuanaco hiriaren eragina handitzen da.
- 850 Mexikora heldu ondoren, toltekak Tulako hiria eratzen dute.
- 900 Maien zibilizazioaren krisia. Epe klasikoaren amaiera.
- 1000 Toltekek Yucatanera migratzen dute. Maien zibilizazioaren klasiko ondoko epea hasten da.
- 1200 Inkak Cuzcoko eskualdean kokatzen dira.
- 1325 Aztekak Texcoco lakura heltzen dira eta Tenochtitlan eraikitzen hasten dira.
- 1428 Aztekak Mexikoko haranaz jabetzen dira.
- 1433 Itzcoatlekin Texcoco, Tenochtitlan eta Tlacopanen arteko konfederakundea eratzen da.
- 1451 Maien zibilizazioa gain behera dator.
- 1471 Tupac Yupanquik inken Inperioa hegoalderantz hedatzen du.
- 1492 Kristobal Kolon Guanahaniko uhartera heltzen da, Amerika aurkituz.
- 1502 Moctezuma II bere osaba Ahuizotli jarraitzen dio.
- 1525 Huayna Capac izeneko inka hiltzen da. Atahualpa eta Huascar oinordekotza lortzeko lehian aritzen dira.
Indiarren aberastasuna
Amerikako zibilizazioek ez zuten gurpila ezagutu, ezta brontze eta burdinaren metalurgia ere (urregintzan erabiltzen zituzten urrea eta zilarra izan ezik). Hala ere, laboratu eta ureztatzeko teknika trebeak eta aritmetika eta astronomiari buruzko ezagutza nabarmenak garatu zituzten.
Amerikako indigenek oso laborantza garrantzitsuak erakutsi zizkioten Europako zibilizazioari, esate baterako, artoa, patata, batata, tomatea, kalabaza, piperra, kakaoa, tabakoa, babarruna, etab.
Landare-hazkuntza hidroponikoa
700 K.a. inkek hazten zituzten tomateak. Handik mendetara Perutik Mexikora eraman zituzten aidanez. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan konkistatzaileek Espainiara eta Portugalera ekarri zituzten. Hasierako tomate gehienak azal horikoak ziren. Uste zuten pozoitsuak zirela, baina politak zirelako estimatzen zituzten. Batzuen ustez afrodisiakoak ziren. XIX. mendearen hasieran hasi ziren jateko saltzen. Bi abokatuk jendaurrean jan behar izan zituzten ez zirela pozoitsuak frogatzeko. XIX. mendearen bukaeran ekoitzi ziren berotegiko lehen tomateak AEBetan. Gaur egun estimazio handia du, mundu osoan garrantzi handiko janaria da, A eta C bitaminen iturri aberatsa delako eta sodio gutxi duelako gomendatzen da.
