«« Itzuli
Austria txikiak
Urrezko mendea
Gainbehera politiko eta militarra inoiz ikusi ez zen letren eta arteen goieneko une batekin batera eman zen. Horrek XVII. mendea Espainiako Urrezko Mendea bilakatu zuen, Miguel de Cervantes, Lope de Vega, Francisco de Quevedo, Pedro Calderon de la Barca, Diego Velazquez, Francisco Zurbaran, Jose de Rivera edo Bartolome Murillo bezalako izenak nabarmenduz.
Las meninas, de Diego Velázquez. (Museo del Prado)
Erregetzan zegoen dinastiak krisia areagotu zuen. Felipe IV.ak boterea Olivareseko konde-dukearen eskutan utzi zuen, erabateko boterean ihardun zena hogeita bi urtetan zehar. Karlos II.ak, bere ondorengoak, Habsburgotarren dinastiari amaiera eman zion, ondorengorik gabe hil baitzen.
«Izan beza Berroren Gorentasunak berroren erregealdiaren gai garrantzitsuen bezala Espainiako Errege bilakatzea; esan nahi dut, Jauna, ez dadila Berroren Gorentasuna konformatu Portugaleko, Aragoiko, Valentziako Errege, Bartzelonako konde izatearekin konformatu, baizik eta lan egin eta pentsa beza sekretuki, Espainia osatzen duten erreinu hauek, Gaztelaren tankera eta legeetara bilakatzean.»
Felipe IV.ari zuzenduriko Olivareseko konde-dukearen eskutitz baten zatia.
Espainiak bere europar jabegoak laga zituen hiru momentu nagusitan: Westfaliako bakea (1648), Pirinioetako bakea (1659) eta Utrechteko ituna (1713).
