Nagusigoa lortzeko borroka: Frantzia eta Britainia Handia
- EXTRA: Munduan Zehar
Absolutismo frantziarraren krisia
Luis XIV.a, Eguzki Erregea, 1715ean hil ondoren, Frantziako Erregimen Zaharrak larrituz zihoan ezegonkortasun aro bat igaro zuen Luis XV.a eta Luis XVI.aren erregetzapean.
Luis XV.ak (1715-1774) XVIII. mende gehiena errege bezala igaro zuen.
- Erregearen adin gutxiengoa bitartean, Felipe Orleansekoa (1715-1723) erregeordeak gorte ikusgarri baina ustela mantendu zuen, honen gastuek finantza-krisi larria eragin zutelarik 1720an.
- Adin nagusitasunera iritsi zenean, Luis XV.a gerrateek eta gortearen gastuek kaltetutako ekonomia berreraikitzen saiatu zen. Frantziak ordea, Poloniako eta Austriako Ondorengotza-Gerretan parte hartu zuen berriro (39. gaia ikusi).
- Bere erregealdiaren bigarren partean, Luis XV.ak pertsonalki agindu nahi zuen, baina boterea bere faboritoen eskutara pasatu zen berak dibertsiozko bizitza zeraman bitartean, gortesau alperrez inguraturik eta luxu ikaragarri baten erdian.
Garai honetan Frantziak Zazpi Urteetako gerran parte hartu zuen (39. gaia ikusi), zorigaiztoko emaitza izanez, Frantziar koroak Kanada eta India galdu baitzituen, Ingalaterraren jabego izatera pasa zirenak, gainera Louisiana ere galdu zuen, Espainiari utzi behar izan baitzion.
Luis XVI.ak (1774-1792) hondamenean zegoen ogasuna eta Frantziako Iraultza (47. gaia ikusi) eragingo zuen gizartearen haserrea jaso zituen ondorengotzan.
Ingalaterrako parlamentarismoa
XVIII. mendean zehar, Ingalaterra potentzia politiko, ekonomiko eta militar handian bilakatu zen.
Garai honen ezaugarriak hauek dira:
- Hannover dinastiaren ezartzea Ezarpen Aktaren arabera (1701), Jorge I.a (1714-1727), Jorge II.a (1727-1760) eta Jorge III.aren (1760-1820) erregealdien bitartez. Errege etxe berriak Ingalaterra eta Eskoziako erresumak batu zituen Britainia Handiaren izenpean (1707).
- Parlamentuzko sistema sendotzea, honen arabera, erregeak erregetzen du, baina ez du agintzen. Bere izenean agintzen dutenak Parlamentua eta ministroak dira.
- Ipar Amerikako kolonien independentziagatik ere (45. gaia ikusi), Ingalaterrak koloniar inperio boteretsua sortu zuen, batez ere Frantziaren kostura. Itsasoan zuen boterea eztabaidaezina egin zen, eta bere merkatal nagusigoak Industria-Iraultzarantz lehen pausuak baimendu zizkion (44. gaia ikusi), honek mundua eraldatuko zuelarik XIX. mendean.
Jorge II.a.
Gerra ekonomikoa
XVIII. mendeko europar borroka armatuek Frantzia eta Ingalaterraren arteko lehia ekonomiko eta koloniala izan zuten atzetik.
Ingalaterrak Frantziarekiko zuen abantailaren gakoak hauek izan ziren:
- Ingeles liberalismo ekonomikoa, bere formulazio klasikoan Adam Smithek garatua (1723-1790).
- Industria-Iraultzaren lehen berrikuntza teknologikoak.
- Portugalekin sinatutako Methuengo itunak (1703) artile ingelesaren sarrera baimendu zuen nazio honetan, monopolioa eman zion Ingalaterrari Brasilekin merkataritzan aritzeko eta Lisboako kaia merkatal base bezala erabiltzea baimendu zion.
- Espainiar Ondorengotza-Gerrari (37. gaia ikusi), amaiera eman zion Utrechteko itunaren bitartez (1713), amaiera eman zion Utrechteko itunaren bitartez (1713), Ingalaterrak Menorca eta Gibraltar bere gain hartu zituen, mediterraneoko merkataritzaren puntu estrategikoak.
Honetaz gain, Espainiak Indiatako espainiar armadaren bi erregalia eman zizkien britainiarrei, hauek estraperlo masiboari ateak ireki zizkietelarik eta monopolioa apurtu zutelarik.
- Baimenezko ontzia, urtero Amerika espainiarrera ontzi bat bidaltzeko baimena.
- Esertze eskubidea, hau da, esklaboen merkataritzan parte hartzea.
Pariseko bakeak (1763), Zazpi Urteetako gerraren ondoren (39. gaia ikusi), Ingalaterrarentzat Kanada (larru eta arrandegien merkataritza), Mississippiren ekialdeko lurraldeak eta Frantziak Antilletan (azukre sailak) eta Indian (produktu tropikalak eta espeziak) zituen koloniak bere menpean izatea suposatu zuen.
Data garrantzitsuak
- 1701 Ezartze-Akta dela medio Hannover etxea tronuratzen da Ingalaterran.
- 1707 Ingalaterra eta Eskozia batuak gelditzen dira Britainia Handiaren izen ofizialpean.
- 1713 Espainiar Ondorengotza-Gerrari amaiera ematen dion Utrechteko Ituna.
- 1714 Ingalaterrako Jorge I.aren erregealdia hasten da.
- 1715 Frantziako Luis XV.aren erregealdia hasten da, bost urte dituelarik. Felipe Orleansekoaren erregeordetza.
- 1723 Luis XV.a adin nagusitasunera iristen da.
- 1727 Jorge I.a hiltzen da eta Jorge II.ak tronuan jarraitzen dio.
- 1748 Akisgraneko Pakea: Frantziak Herbehere austriarrak eta koloniar lurralde britainiarrak itzultzen ditu.
- 1756 Zazpi Urtetako gerra hasten da.
- 1760 Jorge II.a hiltzen da eta Jorge III.ak tronuan jarraitzen dio.
- 1763 Pariseko Pakea: Frantziak Kanadako koloniak, Mississippiko Ekialdea, Antillak eta India ematen dizkio Ingalaterrari.
- 1774 Frantziako Luis XV.a hiltzen da eta Luis XVI.ak tronuan jarraitzen dio.
Noblezia Antzinako Erregimenean
Frantzian, Europa kontinental osoan bezala, nobleek bere pribilegio feudalak mantentzen zituzten: beraien basailuak epaitu eta hauei prestazio ekonomiko desberdinak exijitzearen ahalmena. Ingalaterran ordea, aristokraziak botere ekonomikoa mantentzen zuen, baina beren lurretako nekazariekin kontratu bidezko harremana zuten.
Ingalaterrak sortu zuen kolonial inperio zabala, batez ere Pariseko bakearen ondoren (1763), Ipar Amerikako hamahiru kolonien galerak bakarrik lausotu zuen, metropoliaren babeskeriarekin kontentagaitz zeudelarik 1776an independizatu baitziren Ameriketako Estatu Batuak osatzeko.
XVIII. mende guztian zehar gauzatu zen hedaketa britainiarraren erakusgarri handiena James Cook en (1728-1779) bidaiak dira. Honek matematika eta kartografia bere baliabideak bakarrik erabiliz ikasi zuen eta munduaren ezaguera hobeagoari lagundu zion.
